Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 1999ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
306

ERABAKIA, 1999ko urtarrilaren 12koa, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan jardun ahal izateko baimena duten kontrol-erakundeen erregistroan Norcontrol, S.A. enpresa inskribatzen duena. Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzarena da erregistro hori.

GERTATUTAKOAK:

Bat.– 1998ko azaroaren 23an izan zuen sarrera Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailean, ezabatua izan denean hain zuzen, José Luis Calleja López jaunak egindako eskabide batek. Jaun honek, Norcontrol, S.A. enpresak (Errepide Nazionala VI, 582 km., 15168 Sada - A Coruña) Euskal Autonomia Erkidegoan duen bulegoaren buru denez egin zuen eskabidea. Eskabidearen edukia: Euskal Autonomia Erkidegoan jardun ahal izateko baimena duten kontrol-erakundeen erregistroan enpresa inskribatzekoa izan zen. Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzarena da erregistroa. Hona hemen arauzko arloak: – Ingurugiroaren kalitatea. Arloak: eguratsa, urak, hondakinak, zaratak eta lurrak.

Bi.– Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu ziren besteak beste:

– Galiziako Xuntako Industria eta Merkataritzako Kontseilaritzako Industriako Zuzendaritza Orokorrak 1998ko abuztuaren 5ean hartutako erabakia. Kontrol-Erakundetarako baimena ematea da edukia eta EBOan argitaratu zen.

– ENAC-en ziurtagiria. Zenbakia: 04/EI/006/97. Eranskin teknikoa. Rev. 2.

– Sozietatearen funtzionamendurako estatutuak.

– Entitatearen antolaera.

– Langileen eta ekipo erabilgarrien zerrenda.

– Entitateak Euskal Autonomia Erkidegoan duen bulegoa.

– Enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko dituen gaitasunak.

– Jardutea nahi den arauzko arlo bakoitzean aplikatuko liratekeen tarifak.

Hiru.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Ingurugiroaren Kalitatearen zuzendariari bidali zitzaion espedientea 1998ko abenduaren 7an. 1998ko abenduaren 29an, berriz, itzuli egin zen espedientea, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko, ezabatutakoa, Industri, Energi eta Meategien Zuzendaritzak ebazpena eman ziezaion.

Lau.– Galiziako Xuntako Industria eta Merkataritzako Kontselaritzako Industriako Zuzendaritza Orokorrak 1998ko abuztuaren 5ean hartutako erabakiaren bidez, lehen aipatu den arauzko arlo horretarako baimena eman zitzaion Norcontrol, S.A. enpresari, kontrol-erakunde gisa jarduteko. Honako hauek dira baimenaren mugak, alegia, erregelamenduetan eta Kreditazioetarako Entitate Nazionalaren 04/EI/006/97 agirian zehazten diren arau tenikoetan finkatzen direnak hain zuzen. Horietaz aparte, eranskin teknikoa eta 1998ko uztailaren 6ko Rev. 2 delakoa ere kontuan hartu behar dira.

Bosgarrena.– 1998ko irailaren 2ko Estatuaren Buletin Ofizialeko 210. alean argitaratu zen erabakian, kontrol-erakunde gisa jarduteko baimena ematen duenean hain zuzen, zera esaten da, hau da, 2001. urteko apirilaren 17ra arte izango duela indarra baimen horrek. Egun hori baino lehen egin beharko da berritu dadinaren eskabidea.

Espediente honi ebazpena ematerakoan, beharrezkoa izango da, jarraian esaten direnak kontuan hartzea eta horien aipamena egitea,

OINARRI JURIDIKOAK:

1.– Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren, ezabatutakoaren, egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuan xedatzen denaren arabera, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzari dagokio espediente honi ebazpena ematea, bera baita eskumendun organoa. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortzeko, ezabatzeko eta aldatzeko eta beroien egitekoak eta jardun-eremuak finkatzeko 1/1999 Dekretua eman zuen Lehendakariak urtarrilaren 4an. Hori ere kontuan hartu behar da gai honi dagokionetan.

2.– Industriaren Kalitate eta Segurtasunaren Azpiegiturei buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuko IV. atalburuko 1. sekzioan (EBO, 32. zka, 96/02/06), kontrol-erakundeak arautzen dira eta, 42. atalean, kreditazioaren aipamena egiten da eta, 43.ean, baimenarena. Bestalde, martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuaren bidez (EBO, 100, 97/04/26) aldatu egin zen aipatutako dekretu hori.

3.– Beste autonomia erkidego batzuk baimena emandako kontrol-erakundeen jardunen berri emateari buruzko aldibaterako instrukzioak onartzen dira Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariak 1997ko uztailaren 1ean eman zuen Erabakian (EHAA, 146. zka, 97/08/01) eta inskripzioa egiteko prozedura ezartzen da. Abenduaren 28ko 2200/95 Errege Dekretuan xedatzen denaren arabera beste autonomia erkidego batzuk baimendutako kontrol-erakundeak, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzako Erregistroan inskribatzeari buruzkoa da prozedura.

4.– Abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan, 1997ko uztailaren 1eko Erabakian eta aplikagarriak izan daitezkeen arauetan ezartzen diren baldintzak betetzen dituela kreditatu du Norcontrol, S.A. entitateak, agiri-bidez kreditatu ere. Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko baimendutako kontrol-erakundeen erregistroan inskribatua izateko aurkeztu du kreditazioa. Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzarena da erregistroa. Bestalde, arauzko baldintza guztiak bete egin dira espedienteari izapideak eginarazterakoan.

Aipatu diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainontzeko arauak ikusi dira. Ondorioz, hauxe

ERABAKI DUT:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan jardun ahal izateko baimena duten kontrol-erakundeen erregistroan, Norcontrol, S.A. enpresa (Errepide Nazionala VI, 582 km., 15168 Sada - A Coruña) inskribatzea, GV-012-N zenbakiarekin. Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendaritzarena da erregistro hori. Hona hemen arauzko jardun-arloak:

– Ingurugiroaren kalitatea: Arloak: eguratsa, urak, hondakinak, zaratak eta lurrak.

2.– Erabaki honen berri emateko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, legeetan ezarrita dagoenaren arabera, argitaratzeko agindua ematea.

3.– Entitateak ezin ekin ahal izango die jardunei Euskal Autonomia Erkidego honetan, honen berri jaso dadin egunaren biharamunera arte. 4.– Hala behar izan dadinean, Establezimendu Industrialen Erregistroan inskribatzeko eskatu beharko zaio eskumendun lurralde organoari. 5.– Lehen aipatu den arauzko arloan Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko baimena ematen zaio entitate horri. Erregelamenduetan eta Kreditazioetarako Entitate Nazionalak emandako 04/EI/006/97 agirian aipatzen diren arau teknikoetan, eranskin teknikoan eta 1998ko uztailaren 6ko Rev. 2 delakoan aipatzen diren arauzko egintzak hartzen ditu baimen horrek. Horietaz aparte, honako hauei atxikiko zaizkie jardunak, alegia, Industriari buruzko 21/1992 Legeari; martxoaren 21eko 411/1995 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuari; eta Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritza honek eman ditzan osagarrizko xedapenei hain zuzen.

6.– Kontrol-erakunde gisa jarduteko baimen honek, 2001. urteko apirilaren 17ra arte izango du indarra.

7.– Entitateak eutsi egin beharko die inskribatua izan zeneko gaitasun-baldintzei eta, inskripzioa egiteko oinarritarako hartu ziren funtsezko daturen batean aldaketaren bat egitea gertatuz gero, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzari eman beharko zaio horren berri berehalaxe.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Industri Antolamendu eta Administraziorako sailburuordeari, honen berri jaso dadin egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan. Eta hori horrela egin behar da, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. atalean eta hurrengoetan horrelaxe dagoelako aginduta.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko urtarrilaren 12a.

Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendaria,

MARÍA LUISA FUENTES ALFONSO.


Azterketa dokumentala