Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 1999ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
305

ERABAKIA, 1998ko abenduaren 21ekoa, Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoaren Buruaak harttutakoa, finka batzuk okupatu aurreko aktak egiteko deialdia plazaratzeko. Finka horiek Oñati, Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalerrietan daude eta honetako instalazioa eraikitzeko behar dira: «Parque Eólico Sierra Elgea» izeneko energia elektrikoaren sorrera. Erreferentzia: 25978/R.I.A. 391/96/MI.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategi Administraziorako zuzendariaren Erabakiak, 1998ko urtarrilaren 16koa, Eólicas de Euskadi S.A. enpresari «Parque Eólico Sierra Elguea» izeneko energia elektrikoaren sorrera instalatzeko baimena eman zion eta, hain zuzen ere, instalazioaren onura publikoa aitortu zen.

Aipatu onura publikoa deklaratzeak, Sektore Elektrikoaren azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. atalak xedatutakoaren arabera, (1997ko azaroaren 28ko EBO) ondasunak okupatzea edo ukituriko eskubideak lortzea dakar eta aldi berean, aurrekoen presako okupazioa, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetze Legearen 52. atalak xedatutakoaren arabera.

Gipuzkoako Lurralde Bulegoaren Buruak, honenbestez, jabetza nahitaez kentzeko lege horretako 52. atalean jartzen duena bete nahian, proiektuaren eraginpean geratu diren ondasun eta eskubideen jabe eta titularrei dei egitea erabaki du, Oñati, Eskoriatza eta Aretxabaletako udaletan, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko eta, beharrezkoa izanez gero, behin-betiko okupaziorako akta egiteko. Ez da ondasunak ikustera joateko eragozpenik izango, beharrezkoa bada.

Interesa dutenek eta eraginpean diren ondasunekiko edonolako eskubide edo interesa duten guztiek azaldu beharko dute bilera horretara. Nahi izanez gero, behar bezala baimendutako ordezkoa bidaltzeko aukera ere badute. Dena dela, bilera horretara titularitatea egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria eraman beharko dira. Peritoa edo notaria ere eraman daiteke.

Aurreko aktak 1999ko urtarrilaren 2an egingo dira. Agindua titular guztiei jakinaraziko zaie, banan-banan, zitazio-zedula bidez. Zedula horretan, tokia, eguna eta ordua zehaztu beharko dira. Jabetza nahitaez kentzeko Legeko 52. atalean agindutako beste argitalpen-baldintza guztiak ere bete beharko dira.

Jabetza kentzeko espedientean, Eólicas de Euskadi, S.A., onuraduna izango da.

Era berean, Jabetza nahitaez kentzeko Araudiko 56.2 atalean erabakitakoarekin bat, interesatuek eta gauzekiko eskubideak nahiz interes ekonomikoak dituztenek, interes edo eskubide horiek ez badira argitaratutako zerrendan agertzen, nahi dituzten arrazoibideak aurkeztu ahal izango dituzte aurreko aktak egiteko ezarritako eguna iritsi bitartean, baina beti ere, akats horiek zuzentzeko eta ez beste ezertarako. Arrazoibideak idatziz aurkeztu beharko dituzte Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzak Gipuzkoan duen lurralde-bulegoan: Easo kalea,10, Donostia-San Sebastián (20006).

Donostia-San Sebastián, 1998ko abenduaren 21a.

Lurralde Bulegoko Burua,

JOSE M.ª ZALDIVAR CARRANZA.

PROIEKTUA: ELGEAKO PARKE EOLIKOA

PROYECTO. PARQUE EÓLICO DE ELGEA

FUNTSA KATASTRO DATUAK TITULARRA ETA HELBIDEA HILABETEA EGUNA ORDUA UDALA

FINCA DATOS CATASTRALES TITULAR Y DOMICILIO MES DIA HORA AYUNTAMIENTO

POLIGONOA PARTZELA

POLÍGONO PARCELA

OÑATIKO UDALERRIA

TERMINO MUNICIPAL DE OÑATI

1 18 12 Manuel Goitia Orueta Otsaila 2 12:30 OÑATI

Caserío Gerneta baserria, Febrero Barrio Araotz auzoa

OÑATI

2 18 8 José M.ª Garmendia Iparraguirre Otsaila 2 13:00 OÑATI

San Martín, 37 – 4.º Febrero

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

3 18 17 y 9 E.S. EL LAGAR, S.A. Otsaila 2 14:30 OÑATI

Weisbadem, 9 – 2.º Febrero

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

4 18 10 Hrdos. de Nicolás Errasti Aizcorbe Otsaila 2 13:30 OÑATI

Arantzazuko Ama, 19 – 1.º D Febrero

OÑATI

5 18 15 Juan M. Ibabe Erostarbe Otsaila 2 14:00 OÑATI

Caserío Agerre Garaikua bas. Febrero

Barrio Araotz auzoa

OÑATI

ARETXABALETAKO UDALERRIA

TERMINO MUNICIPAL DE

ARETXABALETA

1 5 264 y 263 M.ª Pilar Urteaga Arregi Otsaila 2 11:00 ARETXABALETA

Caserío Mendikurtza baserria Febrero

ARETXABALETA

ESKORIATZAKO UDALERRIA

TERMINO MUNICIPAL DE

ESKORIATZA

1 5 68 José A. Itarte Zaragüeta Otsaila 2 9:30 ESKORIATZA

Notificar a: Juan Carlos Belokiri jakinarazi Febrero

Caserío Osinalde baserria

<FONT ESKORIATZA


Azterketa dokumentala