Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 1999ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
301

AGINDUA, 1998ko abenduaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Oñatiko (Gipuzkoa) «Txantxiku Ikastola» ikastetxe pribatuari Teknologia modalitatea irakasteko eta Batxilergoko unitateak gehitzeko baimena ematen diona.

Oñatiko (Gipuzkoa) «Txantxiku Ikastola» ikastetxe pribatuaren entitate titularraren legezko ordezkariak hasiarazitako espedientea ikusi da; Batxilergoko Teknologia modalitatea irakatsi ahal izateko eta maila horretako unitateak gehitzeko baimena eskatzeko da espedientea.

Espedienteari Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko legeriak eskatzen dituen agiriak eranstsi zaizkio eta gai horretan eskuduntza duten erakundeek eman diote informea.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EBO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxienezko baldintzak jartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EBO), eta indarrean dauden eta gai horretan erabili beharrekoak diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau

ERABAKI DUT:

1. atala.– Teknologia modalitatea irakasteko eta Batxilergoko 2 unitate gehitzeko baimena ematen zaio honen jarraian azaltzen den ikastetxeari:

Kode zenbakia: 20002979.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Udalerria: Oñati.

Herria: Oñati.

Berariazko izena: «Txantxiku Ikastola».

Helbidea: San Juan, 1.

Titularra: Txantxiku Ikastola Sdad. Coop. Ltda.

Baimena: – Batxilergoko Teknologia modalitatea.

– Batxilergoko 2 unitate, 70 ikasposturako edukieraz.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntza Bigarren Zikloa: 7 unitate, 175 ikasposturako edukieraz.

– Lehen Hezkuntza: 16 unitate, 400 ikasposturako edukieraz.

– Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikasposturako edukieraz.

– Batxilergoa: «Giza eta Gizarte-zientziak», Natur eta osasun-zientziak» eta «Teknologia» modalitateak, 6 unitate 210 ikasposturako edukieraz.

2. atala.– Ikastetxe hori, ikaspostu kopuruari, eskola–unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehieneko erlazioari eta irakaslegoaren titulazio eta espezializazioari dagokienez, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxienezko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan (26ko EBO) xedatutakoari egokitu beharko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen–emate honek ez du esan nahi inola ere hezkuntza–itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortuko direnik. <P ALIGN="JUSTIFY">Bigarrena.– Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 28a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala