Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 1999ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
294

ERABAKIA, 1998ko azaroaren 27koa, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 1998ko Emakunde Sariak nori eman erabakitzen duena.

1998ko apirilaren 22ko Erabakiaren bitartez (maiatzaren 6ko EHAA, 82. zka. ) 1998ko Emakunde Sarietarako deialdia deialdia egin zen komunikabideetako espezialitatean (prentsa, irratia eta ikus-entzunezkoak), heziketakoan, kiroletakoan eta publizitatekoan.

1998ko urriaren 26ko Erabakiaren bitartez (urriaren 17ko EHAA, 219. zka.), Emakunde Sariak esleituko zituen epaimahaia izendatu zen. Epamahai horrek egin du bere proposamena horretarako. Beraz, hauxe

ERABAKI DUT:

Berariaz izendatutako epaimahaiaren proposamenari jarraituz, Emakunde Sariak pertsona eta entitate hauei ematea:

Komunikabideetako espezialitatea:

1. saria, hau da, 750.000 PTA eta plaka bat:

– Maria Bengoa Lapatza-Gortazarentzat.

Bere kazetari-lanean izan duen jarraitasun eta koherentziagatik. Erabili dituen gai eta pertsonai desberdinei, gehienbat emakumezkoenak, gehitu behar zaie erabilitako eredu desberdin anitz (literatur kritika, artikuluak, erreportaiak), María Bengoak hauek profesionaltasun handiz maneiatzen baititu.

Sarituak izan diren erreportaiak aipamen berezia merezi dute, gaiak tratatzeko kazetaritza eredu konplexu eta polifonikoa erabiltzen baitute. Ohorezko Aipamena.

– El Mundo del Pais Vasco Egunkariko «Mujeres de Cerca» atalarentzako.

Egunkarian bertako profesionalek, hots, Idoia Ariznabarreta, Ainhoa Castells, Mirentxu Etxeberria, Amparo Lasheras, Maialen Mariscal, Juanma Molinero eta Yolanda Monterok erabiltzeko tokia gordetzeagatik. Bere ekintzen eremu desberdinetan egindako lana azpimarratuz emakumeen galeria bat sortzeko erabili duten tokia izan da, galeria honetan ez dira emakumeak direlako bakarrik sartu, baita askotan alde batera uzten dugun errealitate bat erreflejatuz eta indartuz normalitate egoera eskaini digutelako.

Publizitateko espezialitatea.

Ez da eman saririk.

Kirol Arloko Modalitatea.

1. saria, ex-aequo, 750.000 PTA eta plaka:

– Vitoria-Gasteizko Gaztedi Rugby Taldearentzat: 375.000 pezeta eta - Hondarribiko Hondartza Saski Baloi Elkartearentzat: 375.000 pezeta.

Aurkeztutako kandidaturen kalitatearen aurrean eta biak perspektiba desberdinetatik begiratuta meritua zutela ikusirik Epaimahairen erabakia hau izan da, 1. saria ex-aequo «Gaztedi Rugby Taldea»rentzat ohituraz gizonezkoentzako den kirol mota bateko estereotipoak puskatzen egin duen esfortsuagatik, eta Hondarribiko «Hondartza Saski Baloi Elkartea»rentzat emakumezkoen eskubaloia praktikatu eta zabaltzeko egin duen lana eskertuz.

Heziketa Arloko Modalitatea.

1. saria, ex-aequo, 750.000 PTA eta plaka bat:

– Euskalerriko Eskautak Bizkaia Taldearentzat: 375.000 pezeta eta

– Errenteriako Zamalbide Institutuko Imanol Iraola Mandizabali: 375.000 peeta.

Euskalerriko Eskautak Bizkaia Taldeari «Coeducar en el grupo Eskaut» lana egin duelako, gida hau denbora librea betetzeko baliagarria da eta, orokorrean, baita hezkuntza eremuan erabiltzeko ere. Imanol Iraola Errenteriako Zamalbide Institutuko irakasleari ere saria ematen zaio errekurtso literario baten bidez metodologia bat aurkeztu duelako, metodologia honek emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunarekin lotuta dauden arlo desberdinei buruz egiten den erreflexioa ekartzen digu.

Erabaki honek administrazio bidea agortzen du. Bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Hori guztia, Administrazioarekiko Auziei buruzko Jurisdikzioa Arautzen duen Legearen 58. atalean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko azaroaren 27a.

Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendaria.

M.ª ROSARIO ARTEAGA ANSA.


Azterketa dokumentala