Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 1999ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Herrizaingo Saila
290

389/1998 DEKRETUA, abenduaren 22koa, jolas-jarduerak eta ikuskizun publikoak burutzeko eska daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak arautzen dituena.

Jolas-jarduerak eta ikuskizun publikoak burutzeak gero eta garrantzi sozial handiagoa du, eta, bestalde, aipaturikoak burutzetik datozen zenbait erantzukizun agertzen dira. Eta guzti hori dela-eta Jolas-Jarduerei eta Ikuskizun Publikoei buruzko azaroren 10eko 4/1995 Legearen 8.2 atalak honako obligazioa ezarri zuen, goian aipatu bezalako jarduera eta ikuskizunetarako lokalek eta instalazioek, eta bai jolas-jarduerak eta ikuskizun publikoak antolatzen dituztenek ere, ondoren zehazten direnak hartzen dituen asegurua izateko obligazioa hain zuzen ere: ikuskizun publikoak burutzetik, eta bai lokalen baldintzetatik eta euretan zerbitzuan den langileen jardueratik datorren erantzukizun zibilari aurre egitekoa. Testu legal berean ezarri zen behin-behineko erregimen bat, erregelamenduzko berariazko araua eman dadin artekoa hain zuzen ere.

Aipaturiko legea argitaratu eta indarrean jarri zenetik zentzuzko epe bat igaro da, eta esperientzia ere lortu denez gero, agerian geratu da dekretu hau eman beharra, hain zuzen ere, herritarrak aipaturiko jardueretara bertaratzen diren aldetik, izan behar dituzten aseguru-baldintzen behin-betiko markoa ezartzearren.

Ildo honetan, aitortu egiten da: intundutako aseguruetan minimo salbuetsiak ezartzeko posibilitatea, hain zuzen ere, babesa gutxitzea eragozten duten mugekin. Lokaletara eta instalazioetara eta hauetan burutzen diren ikuskizun edo jardueretara bertaratzen direnei ezinbestean dagokie gutxienezko babes hori. Beti ere, 4/1995 Legearen aipatu 8.2 atalean xedatutakoarekin bat eginda. Eta atal horretan, batetik, sinatzen diren aseguruetarako ez da ezartzen ezelako exigentziarik edo mugarik, eta, bestetik, ez dago berariaz ezarrita, polizak erantzukizun zibil osoari aurre egin behar dionik. Ondorioz, aseguru-poliza bakoitzaren berariazko baldintzatzailetzat hartzen da minimo salbuetsia, hain zuzen ere, sortzen duten erantzukizun zibileko asegurua sinatzeko obligazioari lotutako jardueren errealitatearekin bat datorrena, eta baita aseguru-kontratuak, aseguratuaren kontura, minimo salbuetsia hartzeko obligazioarekin ere.

Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Jolas-Jardueren eta Ikuskizun Publikoen Euskal Kontseiluak txostena eman duelarik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko abenduaren 22an egindako bilkuran, aztertu eta onartu ondoren, honako hau,

XEDATU DUT:

1. atala.– Helburua.

Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan, jolas-jarduera eta ikuskizun publikoei buruzko aseguruen, erantzukizun zibilekoen, gutxieneko zenbatekoak arautzea da dekretu honen helburua.

2. atala.– Instalazioen eta lokalen gutxienezko kapitalak.

1.– Lokalen, lokaletako instalazioen eta zerbitzuen baldintza objektiboak direla-eta, edo aurrekoetan zerbitzuan diren langileen jarduera dela-eta, jolas-jardueretarako eta ikuskizun publikoetarako lokal eta instalazioetara bertaratzen direnei sortzen zaizkien kalteei aurre egiteko erantzukizun zibilari, hau da, titularren erantzukizun zibilari, aurre egiteko aseguru-poliza bat izan beharko dute aipaturiko lokalek eta instalazioek.

50 lagun arteko aforoa: 5.000.000 PTA

100 lagun arteko aforoa: 10.000.000 PTA

300 lagun arteko aforoa: 15.000.000 PTA

700 lagun arteko aforoa: 25.000.000 PTA

1.500 lagun arteko aforoa: 40.000.000 PTA

5.000 lagun arteko aforoa: 70.000.000 PTA

2.– Aipaturiko aforoetatik gorakoa duten instalazioen kasuan, eska daitekeen gutxienezko kapitala honelaxe gehituko da: 5.000 laguneko aforo edo zatiki bakoitzeko 10.000.000 pezetatan.

3.– Jolas-jardueretarako edo ikuskizun publikoetarako erabili nahi diren instalazio edo egitura behin-behinekoei, eramangarriei edo desmuntagarriei, atal honetan aurreikusitako aseguru-polizarendako ezarritako zenbatekoak aplikatuko zaizkie, baldin eta aforoa zehaztuta badute eta atal honetako ondorengo idazatietan sartzen ez badira.

4.– Instalazio edo egitura behin-behinekoei, eramangarriei edo desmuntagarriei, hala nola txosnei, kasetei eta antzekoei, baldin eta aforo zehaztezina badute eta erabiltzaileek zerbitzu bide publikoan jasotzen badute, exigitu dakiekeen aseguratutako gutxienezko kapitala hauxe izango da: 5.000.000 PTA instalazioko.

Aurrekoa errespetaturik, baina aipaturiko instalazioak edo egiturak zedarritutako espazio publiko batean batera ipintzen badira, baterako poliza sinatu ahal izango da, zeinaren aseguratutako gutxienezko kapitala honako honek zehaztuko baitu: delako espaziorako xedaturiko aforoak, betiere atal honetan aurreikusitako zenbatekoekin bat.

5.– Instalazio edo egitura behin-behinekoei, eramangarriei eta desmuntagarriei, zehazki, esparru itxietan ipintzen direnei exigitu dakiekeen aseguratutako gutxienezko kapitala 5.000.000 pezetakoa izango da, instalazio bakoitzeko.

6.– Atal honetan aipatzen diren aseguruek ondoren zehazten den artinoko minimo salbuetsia eduki ahal izango dute: exigitu daitekeen gutxienezko zenbatekoaren 1000ko 1a, baina salbuetsitako minimoa ezin daiteke sekula izan 150.000 pezetatik gorakoa.

3. atala.– Entitate antolatzaileak.

1.– Jolas-jarduerak edota ikuskizun publikoak antolatzen dituen entitatetzat honako hauek hartuko dira: aipaturikoak egitearena euren gain hartzen duten pertsona fisikoak, juridikoak, publikoak edo pribatuak.

2.– Jarduerak udal lizentziaren babesik ez duelako, berariazko administrazio-baimena behar duten jolas-jarduerak edo ikuskizun publikoak antolatzen dituztenek, eta bai direlako jarduerak egiten direneko instalazioen edo lokalen titularrak ez diren antolatzaileek ere, erantzukizun zibileko poliza bat izan beharko dute, hain zuzen ere, ikuskizunak edo jarduerak burutzetik sortzen diren kalteak, pertsonei eta ondasunei egindakoak, hartzen dituena.

3.– Aurreko idazatietan aipatutako polizen zenbatekoak eta dekretu honetako 2. atalean aurreikusitako zenbatekoak berdinak izango dira, beti ere jolas-jarduera edo ikuskizuna egin dadineko lokalaren aforoaren arabera.

4.– Dena dela, instalazioari edo lokalari dagokion lizentziak ez badu babesten jarduera, eta administrazio-baimena behar duen jolas-jarduera bat edo ikuskizun publiko bat egitea aurreikusten denean, exijitu daitekeen aseguratutako gutxieneko zenbatekoa hauxe izango da: delako jarduerarako edo ikuskizunerako baimendutako aforoari dagokiona, beti ere lokalentzako eta instalazioentzako dekretu honetako 2. atalean ezarritako eskalaren arabera.

5.– Eta jolas-jarduerak edo ikuskizun publikoak bide publikoetan edo erabilera publikoetarako espazioetan egiten badira (egitura desmuntagarriak direla edo ez direla), konpainia aseguratzaile baten edo aseguru-artekaritza baten ziurtapena aurkeztu beharko du entitate antolatzaileak, beti ere ikuskizuna egingo deneko udalerriko biztanlegoaren arabera, eta ondoko eskala honekin bat datorrena:

25.000 lagun arteko udalerriak: 25.000.000 PTA

25.001tik 50.000 lagun arteko

udalerriak: 35.000.000 PTA

50.001tik 100.000 lagun arteko

udalerriak: 50.000.000 PTA

100.000 lagunetik gorako

udalerriak: 75.000.000 PTA

6.– Aurreko ataleko 6. idazatian ezarritako zenbateko berdina hartzen duen minimo salbuetsia eduki ahal izango dute atal honetan aipatzen diren aseguruek.

4. atala.– Ziurtapenaren edukia.

Baimenak izapidatzeari eta ikuskatzeari dagokienez, dekretu honetan aipatzen den erantzukizun zibileko aseguru-polizaren kontratazioa honelaxe bakarrik kreditatu beharko da: konpainia aseguratzaile baten edo aseguru-artekaritza baten ziurtapenaren bitartez; zeinaren eduki minimoa, aseguratutako objektuaren arabera, honako hau izango baita:

– Konpainia Aseguratzailearen edo Aseguru-Artekaritzaren eta horien ordezkoak eginez diharduen lagunaren identifikazioa.

– Aseguru-polizaren zenbakia.

– Erantzukizun zibilaren berariazko aipamena.

– Egingo den jolas-jardueraren edo ikuskizunaren identifikazioa.

– Jarduera burutzea zein udalerritan eta zein lurralde historikotan aurreikusten den.

– Zein ordutan eta zein egunetan burutuko den.

– Jolas-jarduera edo ikuskizuna antolatzen duen entitatearen identifikazioa.

– Halakorik bada, jarduera burutuko deneko lokalaren identifikazioa.

– Jolas-jarduera edo ikuskizuna aseguratzeari buruzko berariazko aipamena.

– Aseguratutako objektua lokala bada, berori aseguratzeari buruzko berariazko aipamena.

– Aseguratutako kapitalaren zenbatekoa.

– Aseguruaren edo aseguruen minimo salbuetsiari eta estaldura-esparruari dagokienez, dekretu honen artikuluei buruzko erreferentzia.

– Poliza dekretu honetako zein artikuluetan oinarritzen den berariaz aipatzea.

– Titularrak edo legezko ordezkariak sinatuta, ziurtapenaren data.

GEHIGARRIZKO XEDAPENAK.

Lehenengoa.– Erantzukizun zibileko aseguruak arautzeari dagokionez, zezenketa-ikuskizun orokorretarako, zezenketa-ikuskizun tradizionaletarako eta artifizio piroteknikoak erabiltzen direnetarako, eurei dagokien araudian xedatutakoa aplikatu beharko da. Hala eta guzti ere, jolas-jarduera guztien eta ikuskizun publiko guztien estaldura salbuetsien erregimena, dekretu honetan xedatutakoaz eraenduko da.

Bigarrena.– Aseguratutako kapitalaren zenbatekoa zehazteko, udalerri bakoitzaren biztanlegoa zehazteari dagokionez, erreferentziako indizetzat hauxe erabiliko da: Euskal Estatistika-Erakundea-k (EUSTAT) argitaratutako zentsu ofiziala.

ALDIBATERAKO XEDAPENA

Jolas-jardueretarako eta ikuskizun publikoetarako lokalen eta instalazioen erantzukizun zibileko polizak, dekretu honetan zehaztutakora egokitu beharko dira, hain zuzen ere, dekretu hau indarrean paratzen denetik harako hiru hilabeteko epearen barruan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden arau guztiak indarrik gabe uzten dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Dekretu hau garatzeko beharrezko xedapenak emateko eta kapital aseguratuen zenbatekoak zein kapital aseguratuen minimo salbuetsiak gaurkotzeko ahalmenak ematen zaizkio Herrizaingo sailburuari.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango da indarrean dekretu hau.


Azterketa dokumentala