Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 1999ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
189

IRAGARPENA, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, «Asociación de Dietistas y Nutriologos de Euskadi / Euskadiko Dietista eta Nutriologoen Elkartea (ADYNE/EDENE)»ren eratzeagiriak gorde direla jakinarazten duena.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuko 4. atalean erabakitakoa betez eta atal horretan ohartemandako ondorioetarako, jakinarazten da Sergio Sanz Moyano jaunak, 45.672.145 NAN zenbakidunak, «Asociación de Dietistas y Nutriologos de Euskadi / Euskadiko Dietista eta Nutriologoen Elkartea (ADYNE/EDENE)»ren eratze-agiriak aurkeztu zituela, 1998ko abenduaren 23an, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzan. Elkartearen eremuak honako hauek dira:

Lurraldea: Euskal Autonomia Erkidegoa.

Jarduera: izenak berak adierazten duena.

Era berean, eratze-agiriaren izenpetzaileak honako hauek direla ematen da aditzera:

Sergio Sanz Moyano jn.

Leire Escabel Echave and.

Jon Lucas Lastra jn.

Susana Sevilla Aguirre and.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 28a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

LUIS M.ª VALLE BOLINAGA.


Azterketa dokumentala