Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 1999ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
188

IRAGARPENA, Pedro Pérez Jiménez jaunari, Segurtasun sailburuordearen kabinetearen zuzendariak 1998ko uztailaren 9an emandako Probidentzia jakinarazteko dena.

Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.2 atalean zehaztutako bideetatik jakinarazpena egiten ahalegindu arren ez da posible izan, eta 59.4 atalean ezarritakoaren arabera, jarraian hitzez hitz zehaztuta agertzen da 405X9701440-MB zigor espedientean, 1998ko uztailaren 9an emandako Probidentziaren edukia:

«1997ko azaroaren 17an Herritarren Segurtasunerako zuzendariak zehapen-espedientea hastea erabaki zuen, Pedro Pérez Jiménez jaunak Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren (aurrerantzean HSBLO) 23 a) ataleko xedapenak urratzeagatik izan zezakeen erantzukizuna argitu zedin, eta Segurtasun Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzari eman zion espedientea tramitatzeko ardura.

Aipatu ebazpenaren zati xedatzailean ondokoa erabaki zen: zehapen-espedientea eten egin behar zen, eta iraungitasun eta preskripzio epeak zenbatzeari utzi behar zitzaion, harik eta zigor-eremuko epaileak ebazpen irmoa eman eta Administrazio honek horren berri jakin zezan arte. Hori bat zetorren HSBLOaren 32. ataleko lehen eta bigarren puntuetan eta zehatzeko ahalgoa egikaritzeko Prozedurari buruzko Araudia (AA) onetsi duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 7.2. atalean ezarritakoarekin.

Epaileak ebazpen irmoa eman eta gero haren kopia eta lekukotasuna bidal zitzala eskatu zitzaion Ministerio Fiskalari 1998ko martxoaren 24an, instruktorearen ofizio baten bitartez.

1998ko uztailaren 1ean, Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiko fiskalburuak igorritako berriematea jaso zen Sail honen erregistroan. Berriemateari erantsirik fiskalburuak Bilbaoko Instrukzioko 8 Epaitegiaren 1997ko otsailaren 26ko autoa irmoa zelako lekukotasuan bidali zuen. Auto hori 712/97 zk.ko aurretiazko diligentzien barruan eman zen, hain zuzen ere, berauek artxiba zitezela agintzeko. Beraz, bidezkoa da prozedurari etendura kentzea, Administrazio honek epailearen ebazpen irmoaren berri jakin zuen egunetik aurrera.

Azaldutako guztia kontuan hartuta, eta aipatutako Errege Dekretuko 7.2 atalean zehaztutakoari jarraituz, honako hau

ERABAKI DA:

Lehenengoa.– Zehapenerako administrazio-prozedurari etendura kentzea 1998ko uztailaren 1etik aurrera, eta prozeduraren tramitazioari berriro ekitea.

Bigarrena.– Probidentzia hau interesatuari jakinaraztea.

Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 16.1 atalan ezarritakoaren arabera, honakoa jakinarazi eta 15 egun balioduneko epea izango dute interesatuak nahi dituen alegazioak, dokumentuak eta beste edozein informazio aurkezteko, bai eta, hala badagokio, erabili nahi dituzten frogak proposatzeko ere.

1398/1993 Errege Dekretuaren 16.1.en atalan aipatutako hamabost eguneko epean ez bada alegaziorik egin, testu horren 13.2 atalan ezarritakoaren arabera, espedientea irekitzeko erabaki hau erabaki proposamentzat joko da, eta beronen aurkako alegazioak aurkeztu ahal izango dira hamabost eguneko epean, hori aipatutako dekretuaren 19.1 atalan aurreikusi da.

Era berean, jakin ezazu, diru-zigorra denez, aipatutako araudiaren 8. atalean ezarritakoa dela bide, jardunbidea bukatutzat joko dela, baldin eta jardunbide honi buruzko erabakia egin baino lehenago borondatez zigor horren zenbatekoa ordaintzen baduzu; hori guztia, beharrezko errekurtsoak jartzeko aukeraren kalterik gabe.»

Bilbao, 1998ko abenduaren 2a.

Segurtasun Sailburuordearen Kabinetearen zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.


Azterketa dokumentala