Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 1999ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
187

IRAGARPENA, Osakidetzarena, Gurutzetako Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitateetarako infusio xiringa eta ponpak eskuratzeari buruzko espedientearen esleipenaren erabakia jakinarazteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza, Araba kalea, 45 –E- 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 – 182000. Faxa: 945 - 137630.

b) Espedientea izapidatuko duen bulegoa: Ekonomi Araubide eta Kontratazio Zuzendariordetza.

c) Espediente zenbakia: 150/20/0/00164/C661/ 0798-S.C.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Helburua: infusio xiringa eta ponpak.

c) Loteak: bai.

d) 149. EHAA, lizitaziorako iragarpena argitaratu zen eguna, 1998ko abuztuaren 10a.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 16.786.000 PTA.

5.– Esleipena:

a) Eguna: 1998ko abenduaren 23a.

b) Kontratista: B. Braun Medical S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Erabakia:

1.– Honako enpresa hauek bazter utzi dira oinarri teknikoak betetzen ez dituztelako: Hans E. Ruth S.A. (1. eta 2. loteak, oinarrizko eskaintzak), Productos Palex S.A. (2. loteko oinarrizko eskaintza, aldaera, amankomun-oinarrizkoa eta amankomun-aldaera).

2.– Kontratazio espedientea B. Braun Medical S.A.-ri esleitu zaio honako zenbatekoengatik:

1. lotea, Prestazio altuko O.B., 260.000 PTA/unitateko.

Guztira: 780.000 PTA.

Prestazio normala, 260.000 PTA/unitateko.

Guztira: 5.980.000 PTA.

2. lotea, 1. prestazio altuko O.B., 225.000 PTA/unitateko. Guztira: 675.000 PTA.

Prestazio normala, 225.000 PTA/unitateko.

Guztira: 4.500.000 PTA.

Erabaki honek ez du administrazio bidea amaitzen; beraz, bere aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko diote legezko interesatuek Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabaki hau argitaratzen den egunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 23a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

ÁNGEL CANCELO CALVO.


Azterketa dokumentala