Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 1999ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
186

ESLEIPENA, Osakidetzarena, Donostia-San Sebastiángo Arantzazuko Ama Ospitalerako minaren kirofanorako tens-ak kontratatzeko espedientearen prozedura irekiko lehiaketa publikoarena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza, Arantzazuko Ama Ospitalea.

b) Espedientea izapidatuko duen bulegoa: Hornidura Departamentua.

c) Espediente zenbakia: 110/20/1/00201/C331/0998 TA.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Helburua: minaren kirofanorako tens-ak kontratatzea.

c) Loteak: ikusi lehiaketaren oinarriak.

d) Lizitaziorako iragarpena argitaratu zen aldizkaria eta eguna: 195. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1998ko urriaren 14koa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 14.935.148 PTA.

5.– Esleipena:

a) Eguna: 1998ko abenduaren 21a.

b) Kontratistak:

CARDIVA, S.L. 738.300 PTA

M.R.M. COMERCIAL 9.370.000 PTA

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleitutakoaren zenbatekoa: 10.108.300 PTA.

Kontratazio honen esleipena banakako prezioen arabera egin da, Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 173.1.a) atalean eta berariazko klausula administratiboen pleguko 12.6 idazatian ezarritakoaren arabera.

Era berean, Osakidetzako aurrekontuan, 1999ko ekitaldian, dagokion idazatian, kreditu egoki eta nahikoa egotearen baldintzapean egin da kontratazio honen esleipena.

Erabaki honek ez du administrazio bidea amaitzen; beraz, bere aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko diote legezko interesatuek Barrutiko zuzendariari, erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Donostia-San Sebastián, 1998ko abenduaren 21a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIGUEL ANGEL ABAD OLIVA.


Azterketa dokumentala