Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 1999ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
174

396/1998 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Bermeoko Hirigune Historikoa, Kultura Ondare gisa, Monumentu Multzo izendapenaz kalifikatu eta hura zaintzeko babes arauak ezartzeko zen Dekretua aldatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoak Kultura Ondareari dagokion erantzukizun osoa hartu zuen bere gain, Konstituzioaren 148.1.16 atalari jarraituz eta Autonomia Estatutuaren 10.19 atalaren arabera. Era berean, ondare hori esportaziotik eta espoliaziotik babesteko Estatuak ezarritako arauak errespetatzeko konpromezua ere hartu zuen irailaren 26ko 3068/1980 Dekretuaren arabera.

Horren ondorioz Euskal Kultur Ondarearen Legea onartu zen, uztailaren 3ko 7/1990 Legea, kultura ondareari dagokionean eskumen osoa eskuratu baitzen. Ordutik aurrera Lege horrek arautzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko kultura interesdun diren ondasunen adierazpenak.

Aurrekoari jarraituz, Jaurlaritzaren Kontseiluak ekainaren 5eko 132/1996 Dekretua Bermeoko Hirigunea Monumentu Multzo izendapenaz Kultura Ondasun gisa sailkatu eta babesteko modua arautzen zuena onetsi zuen.

Aipatu Dekretuan ezarritako babes araupidea irtenbide orokorrak zituen tresna bat zen eta eredu orokor bati erantzuten zion. Espediente horren izapidetzan, hainbat interesdunek Bermeoko Hirigune Historikoa berezia dela adierazi nahi izan zuten, eta ondorioz, bere babes araupidean tratu berezi baten beharra zegoela, hau onartu zuelarik Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zentroak behin gaia xehetasunez aztertu eta gero. Horren ondorioz, babes araupidearen berrikuspena planteatu zen Hirigunea berpizteko prozedura Bermeoko Hirigune Historikoaren Monumentu Multzoaren berezitasunek galdatzea erizten den zehaztasun eta berezitasuna lortzeko era egoki batean bermatzeko neurriak kontutan hartuz.

Xede horretarako, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen 1998ko uztailaren 31ko Erabakiz, Bermeoko Hirigunea, Kultura Ondasun gisa, Monumentu Multzo izendapenaz kalifikatu eta zaintzeko babes arauak ezartzeko zen Dekretua aldatzeko espedienteari hasiera eman zitzaion.

Espediente hau uztailaren 3ko Euskal Kultur Ondarearen 7/1990 Legearen 11.3 atalean xedatutako izapidetzak betetzera behartua izan da, jendaurrean jarriz (aipatu Erabakia 1998ko irailaren 22an argitaratu zen EHAAren 180. zkian eta irailaren 23an BAOren 182. zkian) eta interesdunei entzuteko izapidetza emanaz, egoki deritzen alegazioak aurkezteko aukera emateko zioaz. Jendaurreko eta interesdunei entzuteko izapidetzak betetzean, horretarako ezarritako epe barruan, Bermeoko Udalak eta Berualak bere legezko ordezkariaren bidez gauzatutako eta eduki bereko alegazio idatzi bana aurkeztu dituzte.

Alegazio idatzi horietan, alde batetik, inguruarekiko eta tipologia ikuspegitik eraikitako ondarearen zati garrantzitsutzat hartzen direnez oinarrizko babesdun eraikinak, maila honetan beraiek zehaztu eta baita horrela hartu beharrekoak direla irizten dituzten beste eraikinak kontutan sartzea eskatzen da, bestetik, elkargarri bezala aurreikusten ez diren baina beraiek baita elkartzeko moduko bezala irizten dituzten kasuak adierazten dituzte, bizigarritasun gutxieneko neurriei arrazoitutako erantzuna ematearren. Alegazio horiek baloraturik, lehenengoa ez da onartzen, ezarritako balorazio irizpideekin koherentzia gordetzeagatik, nahiz eta Babes Partzialari dagokion zerrendan komenigarri irizten den xehekapen eta zehaztapen batzuk egitea, nahasketarik egon ez dadin. Bigarren alegazioa zati batean onartzen da, ez da onartzen lursail elkarketak izaera desberdineko osagaien galera dakarrenean ondoriotzat, salbuespen bat egonik proposatutako kasuetatik eta kasu hau onargarria izanik. Edozer dela ere, lehengo balorazioen emaitza da ondorengo testua, ebazpenaren zio moduan espedientean dauden txostenak finkatuz eta hauetara zuzenduz azaroaren 26ko Herri Administrazioko Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 89.5 atalean xedatuaren arabera.

Bestalde, babes araupidearen 29.3 atala errakuntza bat dela eta osatu gabe dagoela ziurtatu da, berau osatu eta zuzentzeari ekiten zaiolarik.

Ondorioz, Kultur Ondarearen Legearen, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 11.1. eta 12. ataletan ezarritakoari jarraituz eta Kultura Ondare Zentroko Zerbitzu Teknikoek egindako aldeko txostena ikusita, Kultura sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko abenduaren 22ko egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.– Aldatzea Bermeoko Hirigune Historikoa Kultura Ondare gisa, Monumentu Multzo izendapenaz kalifikatzeko eta hura zaintzeko babes arauak ezartzeko zen Dekretua.

2. atala.– Honekin batera doan babes araupidea eranstea, III. Eranskin moduan. Bestalde, Bermeoko Hirigune Historikoa Kultura Ondare gisa Monumentu Multzo izendapenaz kalifikatzeko eta hura zaintzeko babes arauak ezartzeko zen ekainaren 5eko 132/1996 Dekretuaren I Eranskina (Deskribapena) eta II Eranskina (Mugaketa), Erabaki honen barnean hartzea, babes araupidearen aplikagarritasuna erraztearren.

GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Lehena.– Kultura Sailak, Bermeoko Hirigune Historikoa, Kultura Ondare gisa, Monumentu Multzo izendapenaz kalifikatu eta hura zaintzeko babes arauak ezartzeko zen Dekretuaren aldaketa Kultura Ondarearen Zentroaren menpe dagoen Kalifikatutako Kultura Ondasunen Zerrendan inskribatuko da.

Bigarrena.– Kultura Sailak Dekretu honen berri emango dio Jabego Erregistroari, Euskal Kultur Ondarearen Legearen, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 26. atala errespetatuz, Bermeoko Udalari eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura, Hirigintza eta Ogasun Sailei ere jakinarazi.

Hirugarrena.– Kultura Sailak honako hau eskatuko dio Bermeoko Udalari: udal hirigintzako araudia egokitu eta moldatu dezala Hirigune Historikoa babesteko araudiaren arabera, Euskal Kultur Ondarearen Legearen, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12.2. atalean ezarritakoa betetzeko.

Laugarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da guztiek horren berri izan dezaten.

ALDIBATERAKO XEDAPENA

Udal planeamendua Dekretu honetan ezarritako Babes Araudiari egokitzen ez zaion bitartean eta Eusko Jaurlaritzak aldeko txostena egiten ez duen bitartean, Monumentu Multzo izendapenaz eraginda dauden eremuetan egindako lanak dagokion Foru Aldundi aginpidedunak onartu beharko ditu eta, Foru Aldundiak baimena eman ondoren, udalaren baimena lortu beharko da, Euskal Kultur Ondarearen Legearen, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 29.1. atalak ezartzen duen moduan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Dekretu honen aurka, bide administratiboa amaitzen duenez, interesdunek errekurtso kontentzioso-administratiboa jar dezakete Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Kontentzioso-Administratibo salaren aurrean, hau bere azken argitaralpen dataren hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean. <P ALIGN="JUSTIFY">Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko abenduaren 22an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

I. ERANSKINA

BERMEOKO HIRIGUNE HISTORIKOAREN

MONUMENTU-MULTZO KALIFIKATUAREN

DESKRIBAPENA.

Bermeoko hiribildua Bizkaiko kostaldean kokaturik dago, Sollube mendiaren oinean, Matxitxako lurmuturraren eta Gernikako itsasadarraren artean.

Lekua XI. mendearen erdialdeaz geroztik dokumentatuta dago eta hiribildua 1236. urte-aldera fundatu zen, Diego López Díaz de Haro Bizkaiko Jaunak eta bere emazte Doña Urracak hiribilduaren titulua eman ziotenean Logroñoko Foruaren pribilegioen arabera.

Aurrerago, Bizkaiko Jaunek eta Gaztelako erregeek pribilegio horiek areagotu egin zituzten. Gauzak horrela, Bermeo Bizkaiko hiribildurik garrantzitsuena izan zen XIII eta XIV. mendeetan; izan ere, Fernando Katolikoak berretsi egin zuen garrantzi hori 1476. urtean, «Bizkaiko hiriburu» tituluaren jabe egin zuenean.

Hala ere, XV. mendean hasia zen jada hiribilduaren gainbehera, neurri handi batean Bilboko portuaren gorakadak eta, halaber, Bermeok nozitu zituen sute ugariek eraginda.

Horren ondorioz, Bermeoren hazkunde naturala motela izan zen eta biztanleriak barruti harresidunaren barruan jarraitu zuen XIX. mendera arte. 1820. urtetik aurrera hasi zen transformazio-prozesua, XX. mendean bizkortu zena, harresiak eraistea, gunea zabaltzea eta hirigunearen fisionomia nabarmenki aldarazi duten beste jarduera asko ekarri zituena. Hala eta guztiz ere, Bermeok Erdi Aroko bide-trazaduraren zati handi bat gordetzen du oraindik, baita Berant Erdi Aroko lursail-egituraren aztarna garrantzitsuak ere.

Bide-trazadurari dagokionez, hiribilduaren mendi-hegaleko kopapenari egokitutako bilbe erretikulatua da. Dirudienez ekialdetik mendebaldera orientatutako lau kale nagusi zituen, Artzako hondartza zaharrera abiatzen ziren kantoi aldapatsuek zeharkatzen zituztenak. Oro har, hiribilduaren iparraldeko zatiak hirigintza gotikoaren eredu klasikoen antolamendu erregular tipikoari jarraitzen dio. Hegoaldeko eremuak, egungo Jon Nardiz eta Arostegi kaleen eta Lamera parkearen artean, askoz ere fisionomia irregularragoa du, aldapa handiagoa baita eta bertan aldaketa ugari egin baitira.

XIV. mendean eraikitako harresi zaharrari dagokionez, iparraldean haren ateetako bat geratzen da: Doniene edo San Juan atea deritzana. Hirigunearen ekialdean Portu Zaharra zabaltzen da, Santa Eufemiako senaia-portua izan zenekoan. Portu hau dartsena zirkular batek osatzen du eta lehendabiziko egokitzapen-obrak XVI. mendekoak dira. Hegoaldean Portu Nagusia dago, Lamera parkeko espazio publiko zabalaren parean. Lamerako eremu honek garai batean Artzako hondartza izan zen lekua hartzen du. Eremu hau ixteko obrak XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran egin zituzten, aldameneko lurrak itsasoari kenduz.

Hirigunearen barruan, Sabino Arana enparantza da espazio publiko nagusia eta honen inguruan antolatzen dira Udaletxea eta Andre Maria eliza.

Hiribilduko lursail-egiturari dagokionez, Berant Erdi Aroko lotizazio bereizgarriaren aztarna nabarmenak gordetzen ditu, barne-etxadietan batik bat. Artekorma edo mehelin komunak dituzten etxeek osatutako etxadi bikoitzak dira, fronte edo aurrealde estuko orube sakonetan eraikiak eta atzealdean gandola-zortasuna dutenak.

Eraikuntza-tipologia oso ugaria eta kalitate desberdinekoa da eta eraikuntzaren kronologia nagusia Aro Garaikideari dagokio. Dena den, Portu Zaharraren inguruko arrantzale-etxeek tipologia uniforme samarra dute. Etxe altuak eta estuak dira, fatxadek beiraz hornitutako begiratokiak dituzte eta baoak gehienez ere hiru ardatzetan antolatuta.

Mugatutako barrutiaren barruan, Bermeok eraikin bereziak eta historia- eta arte-interes handikoak ditu. Horrela, adierazitako Donieneko ateaz gainera, ondokoak azpimarra genitzake: Santa Eufemia eliza, Jaurerriko juramentu-eliza izan zena, fabrika gotiko eta dorre barrokoa duena; Andre Maria eliza neoklasikoa, Andre Maria Talaiakoa eliza zaharraren ordez XIX. mende-hasieran eraikia; Udaletxea, XVIII. mendeko konposizio soila mende honetan erantsitako gorputz eklektikoarekin konbinatzen duena; eta Ertzilla dorrea, eskuhartze ugari jasan dituen arren, hiribilduko leku estrategikoetan kokaturik zeuden dorretxeetatik geratzen den bakarra.

Azpimarratu beharreko beste elementu batzuen artean hauek daude: Portu Zaharreko errenazimentuko iturria, mendetan zehar itsasuntziak urez hornitu zituena; Talaiako etxea, harresiz kanpoko eremuan kokatua, hiribilduko egoitza-eraikinik zaharrena; eta etxe neoklasiko eta eraikuntza eklektiko interesgarri batzuk.

II. ERANSKINA

BERMEOKO HIRIGUNE HISTORIKOAREN

MONUMENTU-MULTZO KALIFIKATUAREN

MUGAKETA

MUGAKETAREN JUSTIFIKAZIOA

Bermeoko Hirigune Historikorako zehaztutako monumentu-multzoaren mugaketa hiribilduaren harresi zaharraren trazadura bezalako muga fisiko ukaezina ontzat hartzeak definitzen du.

PLANOA / PLANO

III. ERANSKINA

BERMEOKO HIRIGUNE HISTORIKOAREN

MONUMENTU-MULTZO KALIFIKATUA

BABESTEKO ERREGIMENA

I. ATALBURUA

BABES-ERREGIMENAREN IZAERA.

1. atala.– Babes-erregimenaren helburua.

Babes-erregimen hau Bermeoko Hirigune Historikoa monumentu-multzo kalifikatutzat aitortzearen zati da eta, horrenbestez, kalifikazioaren eraginpean dauden ondasunen kontserbazioa bere menpe jarri beharko da eta hirigintza-plangintzako tresnek bere estipulazioak bete beharko dituzte.

2. atala.– Aplikazio-esparrua.

Jarraian finkatzen den babes-erregimena Bermeoko Hirigune Historikoaren mugaketan barne hartutako higiezin eta espazio guztietan aplikatzekoa izango da.

II. ATALBURUA

ERREGIMEN OROKORRA.

3. atala.– Edukia.

1.– Testu honen edukiak ordezkatu egiten du Bermeoko Hirigune Historikoa Kultura Ondasun kalifikatutzat aitortu zenean ezarritakoa eta babes-erregimen hau garatuko duen hirigintza-plangintzak nahiz etorkizunean egin litezkeen plangintza horren berrikuspenek ondarea babesteari dagokionez bete beharko dituzten baldintza orokorrak finkatzen ditu.

2.– Babes-erregimen hau garatuko duen hirigintza-plangintzak babestutako elementu desberdinen babes-mailak zehazten dituzten zerrendak aldatzeko proposamena egin ahal izango du, elementuak babesteko erregimenak ezarritakoaz bestelako babes-maila baten menpe jartzeko komenientzia motibatzen duten arrazoiak justifikatuz.

3.– Kultura Sailak hirigintza-plangintzako tresnen aldeko txostena eman behar du eta, hala badagokio, proposamena ikusita, Monumentu Multzo kalifikatua babesteko erregimena aldatzeko dagokion espedientea hasiko du.

4. atala.– Garapeneko hirigintza-plangintza.

1.– Babes-erregimen honetan barne hartutako ondasunei aplika dakiekeen hirigintza-plangintzak Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 28.1. atalak aipatzen duen txostena beharko du. Txosten honetan edozein eskuhartzeren harmonizazio-maila barne hartuko da, oin berriko eraikuntzak barne.

2.– Babes-erregimen hau garatuko duten hirigintza-tresnak onartzen ez diren bitartean, goian aipatutako Legeko 28.2. atala zorrozki bete beharrekoa izango da.

5. atala.– Agindu orokorrak.

1.– Espazio publikoetan burutu beharreko jarduera orok espazio horien izaera eta egitura indartuko du eta, halaber, hiri-altzariak multzo osoaren ingurune-izaerarekin integratu eta harmonizatuko ditu.

2.– Babes-erregimen honen babes-mailetan barne hartutako eraikin guztiek, baimen, erabilera, jarduera, defentsa, zigor, arau-hauste eta gainerako alderdiei dagokienez, Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legean aurreikusitakoa bete beharko dute.

3.– Babes-erregimen honek aipatzen dituen birgaitzeko eskuhartze-motak Ondare urbanizatua birgaitzeko jarduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuan garatutakoak dira.

4.– Monumentuen kategoriarekin kalifikatutako kultura-ondasuntzat aitortuta dauden edo etorkizunean halakotzat jotzen diren higiezin eta elementuei, horren ondorioz babes-erregimen xehatua ezarrita dutenei, erregimen hori aplikatuko zaie eta araudi hau osagarri gisa aplikatzekoa izango da.

5.– Babes-erregimen honen eraginpean dauden ondasunen jabeek Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legeko 20 eta 35. atalek eta lurzoruaren erregimen eta balorazioei buruzko 6/1998, apirilaren 13ko Legeko 19. atalak ezartzen dituzten kontserbazio-, zaintza- eta babes-betebeharrak bete beharko dituzte.

6. atala.– Lursailen zatiketak.

1.– Erdi Aroko Hirigune Historikoaren eta geroztik egindako zabalkuntzen egituraketa berezia kontuan izanik eta bere baldintza morfologikoak babestu ahal izateko, lursailen egungo zatiketa bere horretan utziko da, horrela iraunaraztea berez baloratzeko modukotzat jotzen baita.

2.– Lursailaren forma eta tamainari eusteko baldintza zorrozki bete beharrekoa izango da Babes Morfologikoaren mailako elementuen kasuan. Gainerako babes-mailetan, debekatuta dago lursailak bateratzea, baina zilegi izango da lursailak bereiztea, Hirigune Historikoaren ezaugarriei hobeto egokitzen zaizkien eskala-baldintzak berreskuratzearren.

7. atala.– Eskuhartze-proiektuak.

Babes bereziko, ertaineko edo oinarrizko mailetan barne hartutako edozein eraikinetan burutzen diren eskuhartze-proiektuek egungo egoeraren dokumentazio grafiko zehatza bilduko dute, 1/50 eskalan oin, fatxada eta sekzioetarako, arkitektura-xehetasunak 1/20 eskalan adieraziz, eta dokumentazio fotografiko osoa, planoak eta abar bilduko dituzte proposatzen den eskuhartzea baliozkoa dela frogatzeko.

8. atala.– Eraikuntzak eraberritu eta ordezkatzeko obrak.

Hirigune Historikoaren barruko eraikuntzak eraberritu eta ordezkatzeko obretan bete beharreko baldintzak finkatzen dituen hirigintza-plangintza onartzen ez den bitartean, mota honetako jarduerek honako irizpide hauek bete beharko dituzte:

a) Estalkiak bi isurkikoak izango dira eta gailurra fatxada nagusiarekiko paralelo egongo da, kasu berezietan izan ezik, hala nola kaleen elkargune diren eraikinak, hiri-jauregiak eta eraikin isolatu ospetsuak, eta abar.

b) Arkitekturako aurreizanaren teilategal eta gailurrerainoko altuerei eutsiko zaie, hauek Oinarrizko Babesekotzat jotzen diren higiezinenak gainditzen dituztenean izan ezik, altuera hauetara egokitu beharko dira-eta. Aurreizanaren altuerak txikiagoak badira, adierazitako eraikinen altueretara egokitu ahal izango dira.

c) Teilategalek, bai hegalkinean, bai ertzean, hirigunearen ingurune-balioaren adierazgarri direnen ezaugarriak beteko dituzte. Ez da inolaz ere 20 cm-tik gorako ertzik onartuko.

d) Fatxadaren kontzepzio laua errespetatuko da eta, horrenbestez, ez da hegalkin trinkorik egitea onartuko. Begiratokiak onartzen diren lekuetan, hauen estalkia higiezinaren teilategaletik bereiz ezarriko da, argi eta garbi ikus dadin begiratokia fatxadari erantsitako elementua dela.

e) Debekatuta dago etxabeetan markesinak eta hegalkinak egitea.

f) Debekatuta dago tarteko oinak egitea.

g) Arkitekturako aurreizanaren behe-oineko altuerari eutsiko zaio, honek Oinarrizko Babesekotzat jotzen diren higiezinena gainditzen dutenean izan ezik, altuera honetara egokitu beharko da-eta.

h) Estalkietako isurialdeen planoetatik kanporatzen diren kasetoi eta bolumenen burutzapena mugatu egingo da, pertzepzioari dagokionez isurialdek kasetoi eta bolumenei nagusi dakizkien.

i) Hiriguneko konposizio-elementu bereizgarriak erabiliko dira:

– Baoak ardatz bertikaletan antolatuko dira.

– Fatxada-konposizioak berau osatzen duten elementu desberdinen irakurketa hierarkikoa ahalbidetuko du.

– Udaletxeko enparantzan, Lope Díaz de Haro kalean eta Arresi kalean izan ezik, debekatuta dago begiratokiak egitea.

– Balkoi irtenen zorua ez da 15 cm-tik gorakoa izango, osatzen duen materiala dena dela ere.

– Balkoietan erabili ohi diren materialak erabiliko dira (zura eta metala) balkoietako babesak egiteko.

j) Fatxadak kalera eta kantoira begira dituzten higiezinetan tratamendu hierarkizatua emango zaie.

k) Arkitekturako aurreizana kontserbatu egingo da, hala badagokio bere zentzua berreskuratuz behe-oineko fatxada-aurrealdeetan, elementu hori silarriz eginda duten higiezin guztietan.

l) Erakusleihoak eta errotuluak dagokien hormaren zabaleran gauzatu beharko dira; beren beregi debekatuta dago atzera emangune handirik egitea edo baoen irakurketa-planotik aurreratzea.

m) Higiezin batek kalera eta kantoira ematen duten fatxada-aurrealdeak baditu, komunikazio-gune bertikalerako sarbidea kalera ematen duen fatxada-aurrealdetik egingo da.

n) Fatxada akaberak zarpeatuta edo entokatuta burutuko dira silarria ez den edozein fabrikaren kasuan edo harri-elementu adierazgarriak (ateburuak, leihoburuak, harkantoiak, eskantzuak eta abar) erabiliz beste edozein egoeratan. Behe-oinetan, fatxada-akaberak harrizkoak edo harri-iztukuzkoak izango dira eta higiezinaren zokaloa goiko oinek osatzen duten gorputzetik bereiz irakurtzea ahalbidetuko dute. Akabera leunduak debekatuta daude.

9. atala.– Aplikazio-esparrua.

Atalburu honetako erregimen orokorra Bermeoko Hirigune Historikoa Monumentu Multzo kalifikatutzat jotzen duen mugaketan barne hartutako higiezin eta elementu guztiei aplikatu ahal izango zaie.

III. ATALBURUA

BABES-MAILAK

1. SAILA.– ALDEZ AURREKO GAIAK.

10. atala.– Sailkapena.

1.– Mugaketan barne hartutako ondarea jarraian adierazitako kategoria edo babes-mailetan sailkatuko da:

– Hiri-espazioak.

– Babes berezia.

– Babes ertaina.

– Oinarrizko babesa.

– Babes morfologikoa.

– Bat ez etortzea.

2.– Kokatuta dauden higiezinari dagokion babes-maila dena dela ere, erregimen honek babesten dituen eraikinak osatzen dituzten zati edo elementu jakin batzuk banan-banan baloratu ahal izango dira. Horretarako, babes partzialeko kategoria edo maila hauek ezartzen dira:

– Babes partziala.

– Partzialki bat ez etortzea.

11. atala.– Garrantzi bereziko elementuak.

Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 12.1.e) atalean erabakitakoa betetzearen ondorioetarako, garrantzi bereziko elementutzat hartuko dira Babes bereziko elementuen zerrendan barne hartuta dauden higiezin guztiak.

2. SAILA.– HIRI-ESPAZIOAK.

12. atala.– Babesaren xedea.

Babes-erregimen honen ondorioetarako, hiri-espaziotzat hartuko dira Hirigune Historikoaren hiri-egitura osatzen duten espazio eraiki gabeak, erabilera publikokoak nahiz bestelako erabilerakoak, hots:

– Kaleak, eskalinatak eta «kantalak».

– Plaza eta parkeak.

– Patioak eta karkabak.

13. atala.– Garapeneko hirigintza-plangintzaren zehaztapenak.

1.– Hiri-espazioak Hirigune Historikoaren hiri-bilbea osatzen duten elementu bereziki baliagarriak direnez gero, plangintzak horiek kontserbatzeko beharrezkoak diren neurriak ezarri beharko ditu. Horretarako, dokumentu honetako 4. atalean adierazitako txostena egin beharko da.

2.– Babes-erregimen honetan barne hartutako hiri-espazio guztiek banan-banan bete beharko dituzten baldintza zehatzak finkatu beharko ditu plangintzak, erregimen honetan azaldutako irizpideak betez.

3.– Bai kale, eskalinata eta «kantalek», bai plaza eta parkeek, bai patio eta karkabek ezin hobeto urbanizatuta egon beharko dute; plangintzak zehaztu beharko du zein motatako hiri-altzariak ezarriko diren.

14. atala.– Kaleak, eskalinatak eta «kantalak».

1.– Kale, eskalinata eta «kantaletan» egungo lerrokadurak bere horretan utziko dira eta ez da inolako atzera emangunerik onartuko. Bertan burutzen diren jarduerak leku hauek leheneratu eta higienizatzera zuzenduko dira.

2.– Kaleetako jarduerak eta, batez ere, kantoietakoak, ahal den neurrian oinezkoen alderdi bihurtzera eta gainazaleko aparkaleku-erabilera desagertaraztera zuzenduko dira. Neurri hau lehentasunezkoa izango da kantoien kasuan.

3.– Kale, eskalinata eta «kantalak» urbanizatzeko jarduerek horien guztien zolaketa aurreikusiko dute.

4.– Zerbitzu guztiak pixkanaka lurpean kanalizatuko dira. Ez da inolaz ere baimenduko gainazaleko edo aireko linearik egotea.

5.– Eranskin degradatzailetzat hartuko da kantalaren lerrokaduraren edozein inbasio, irtena izan ala ez. Eraikuntzen teilategala horretatik salbu geratzen da, baina ezin izango du inolaz ere 50 cm-tik gorakoa izan.

15. atala.– Karkabak eta patioak.

1.– Karkaba eta patioei buruzko jarduerak espazio hauen eta argiztatu eta aireztatzen dituzten higiezinen higiene- eta osasun-baldintzak bermatzera zuzenduko dira.

2.– Karkabaren zabalera generikoa 3 m inguruko distantzian finkatzen da; etxadi batetik bestera aldatu egin daiteke horien berariazko ezaugarrien arabera.

3.– Jarduera berriek (orube, eraikin ordezkagarri edo bat ez datozenetan) eta berreraikuntzek orokorrean karkabaren ardatzetik 1,5 m edo karkaba horretarako zehazten den zabaleraren erdiraino atzeraeman beharko dituzte karkabarainoko atzealdeko lerrokadurak. Ez da inolako hegalkinik onartuko lerrokadura horrekiko, eraikuntzaren teilategala izan ezik.

4.– Eranskin degradatzailetzat hartuko dira karkaben edo patioen inbasioak, hegalkin egiten dutenak edo behe-oinetakoak. Higiezinean edozein jarduera burutzen denean, eraitsi egin beharko dira.

5.– Karkabak eta patioak higienizatzeko jarduerek horien zolaketa barne hartu ahal izango dute, baita bertako nahiz fatxadak bertara begira dituzten eraikinetako euri-uren kanalizazioa ere. Halaber, edozein motatako hiri-zerbitzuak lurpean kanalizatzera zuzendutako obrak onartuko dira.

3. SAILA.– BABES BEREZIA.

16. atala.– Babesaren xedea.

Babes bereziko elementutzat hartuko dira, izaera berezia eta arkitektura-, arte- edo kultura-balio apartekoak izanik, erregimen honen estaldurarik zabalena merezi duten higiezinak eta hiri-elementuak. Monumentu kalifikatuen kategoria duten higiezinak eta babes-erregimen honen V. Atalburuan bildutako ondasun-zerrendaren arabera garrantzi berezikotzat jotzen direnak maila honetan barne hartuko dira.

17. atala.– Babes bereziko mailan barne hartutako elementuei buruzko aginduak.

1.– Babes bereziko eraikinei maila goreneko babesa dagokie; bertan burutzen diren eraberritze-jarduerek eraikinen egitura eta ezaugarriak errespetatu beharko dituzte eta ezin izango dute inolaz ere berriz asmatutako edo diseinu berriko ekarpenik egin.

2.– Bereziki babestutako ondasunen eraiste osoa edo partziala Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 36. atalean xedatutakoaren arabera baino ezin izango da baimendu.

3.– Eraikin hauek eraginpean hartzen dituen obra edo eskuhartze orotan, beren konfigurazio bolumetrikoa eta lerrokadurak ezin izango dira aldatu.

4.– Higiezin hauetan gauzatuko diren erabilerek eraikinen kontserbazioa bermatu beharko dute, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko III. Tituluaren zehaztapenak urratu gabe.

5.– Eraikin hauek kontserbatu eta balioztatzera zuzendutako eraikuntza-eskuhartzeak onartuko dira; ondorio horretarako, Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduera babestuei buruzko 214/1996 Dekretuan eraberritze zientifikorako ezarritako obrak egitea onartuko da.

18. atala.– Babestutako elementuak.

Bermeoko udalerriko Monumentu Multzo gisa mugatutako esparruan, dokumentu honetan barne hartutako 1. zerrendako elementuak garrantzi berezikotzat barne hartzen dira babes bereziko mailan.

4. SAILA.– BABES ERTAINA.

19. atala.– Babesaren xedea.

Babes ertaina eskaini beharko zaie, garrantzi bereziko arkitektura-balioak ez dituzten arren, barne-banaketa, banaketa bertikaleko elementuen antolaera, lursail gaineko okupazio eta antolaera edo beste edozein ezaugarri morfologiko dela medio, tipologiaren ikuspegitik ondare eraikiaren osagai garrantzitsuak diren higiezinei eta hiri-elementuei.

20. atala.– Babes ertaineko mailan barne hartutako elementuei buruzko aginduak.

1.– Eraikin hauen eraiste osoak edo partzialak Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 36. atalaren aginduak bete beharko ditu.

2.– Eraikin hauek eraginpean hartzen dituen obra edo eskuhartze orotan, beren konfigurazio bolumetrikoa eta lerrokadurak ezin izango dira aldatu.

3.– Higiezin hauetan gauzatuko diren erabilerek eraikinen kontserbazioa bermatu beharko dute, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko III. Tituluaren zehaztapenak urratu gabe.

4.– Babes ertaineko higiezin eta elementuetan baimentzen diren eskuhartzeak hauek kontserbatu eta beren funtzionaltasuna ziurtatzera zuzenduko dira; horretarako egingo diren obrek higiezinen elementu tipologikoak, formalak eta egiturazkoak errespetatu beharko dituzte. Babes bereziko erregimenean baimendutakoez gainera, Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuak kontserbatzeko eraberritzearen A eta B kategorietan ezartzen dituen obrak egin ahal izango dira, eraikuntzen kontserbazio-egoeraren arabera.

21. atala.– Babestutako elementuak.

Bermeoko Hirigune Historikoaren Monumentu Multzo gisa mugatutako esparruan, dokumentu honetan barne hartutako 2. zerrendako higiezinak eta elementuak barne hartzen dira babes ertaineko maila honetan.

5. ATALA.– OINARRIZKO BABESA.

22. atala.– Babesaren xedea.

Oinarrizko babes-mailan barne hartuta daude, arkitektura-, historia- edo arte-balio nabarmenik ez duten arren, tipologiaren edo ingurunearen ikuspegitik ondare eraikiaren zati interesgarri gisa finkatzekotzat jotzen diren higiezinak, eraberritzeko obrak aurreikusten diren babes ertaineko mailan barne hartu ahal izateko behar adinako interesik ez dutenak.

23. atala.– Oinarrizko babes-mailan barne hartutako elementuei buruzko aginduak.

1.– Babes-maila honetan barne hartutako higiezinen eraisteak Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 36. atalean xedatutakoa bete beharko du.

2.– Eraikin hauetan baimendutako eskuhartzeak, goragoko babes-mailetan barne hartutakoez gain, Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduera babestuei buruzko Eusko Jaurlaritzaren 214/1996 Dekretuan Finkapen izeneko eraikuntza-eskuhartzerako adierazitakoak izango dira. Halaber, Eraberritzeko eskuhartze-mota zilegi izango da (are eraiste partzialarekin ere), eraikina babes-erregimen hau garatuko duen plangintzak xedatutako etxadi barruko lerrokaduren baldintzetara egokitzeko beharrezkoa den heinean.

24. atala.– Babestutako elementuak.

Bermeoko Hirigune Historikoaren Monumentu Multzo gisa mugatutako esparruan, dokumentu honetan barne hartutako 3. zerrendako higiezinak eta elementuak barne hartzen dira oinarrizko babes-maila honetan.

6. SAILA.– BABES MORFOLOGIKOA.

25. atala.– Babesaren xedea.

Babes-maila honetan barne hartzen dira, arkitektura-, historia- edo arte-baliorik ez izan arren, Hirigune Historikoaren bilbearen bereizgarri diren etxadiak konfiguratzen dituen eskemari erantzuten diotelako baloratzen diren lursailetan kokaturik dauden higiezinak.

26. atala.– Babes morfologikoaren mailan barne hartutako elementuei buruzko aginduak.

1.– Lursaila orain dituen forma eta dimentsioei buruzko baldintzetan iraunarazi beharko da, karkabarako lerrokadurak aldatzearen ondorioz izan litezkeen aldaketen kasuan izan ezik, babes-erregimen hau garatuko duen hirigintza-plangintzak karkabari loturiko patioaren zabaleran aldaketaren bat proposatzen duenean.

2.– Eraikin hauetan baimendutako eskuhartzeak Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuan Ordezkapen izeneko eraikuntza-eskuhartzerako adierazitakoak izango dira, ordezkatutako eraikinaren egitura-erretikularen oinplanoko antolaera errespetatzearen kaltetan izan gabe.

3.– Higiezinen ordezkapena babes-erregimen honetan zerrendatutako babes partzialeko eraikinaren elementuak kontserbatu beharraren kaltetan izan gabe egingo da. Elementu horien artean egun dauden harresiaren hormatalak edo zoruan geratzen diren aztarnak aipa litezke.

4.– Garapen plangintza hori onartzen ez den bitartean, eraikinak eraberritu edo ordezkatzeko eskuhartzeetarako babes-erregimen honetako 8. atalean zehaztutakoa aplikatuko da.

5.– Eraikin berriek, egun daudenekin batera, hirigunearen tradiziozko ezaugarri morfologikoekin bat datozen etxadiak konfiguratu beharko dituzte. Higiezinek bildu beharko dituzten baldintzek dagokion plangintza-figurak finkatu beharreko parametroak kontuan hartu beharko dituzte. Izan ere, honako kontzeptu hauek definitu beharko dituzte lursail bakoitzerako: – Sakonera eraikia.

– Teilategal eta gailurren altuerak.

– Estalki-planotik kanporatzen diren bolumenek bete beharreko baldintzak.

– Behe-oineko altuera.

1. ZERRENDA: BABES BEREZIA

– Arresi San Juan atea eta harresiaren hormatalak

– Benanzio Nardiz Hiru tutuko iturria

– Ertzilla Ertzilla dorrea

– Eupeme Deuna Santa Eufemia eliza

– Sabino Arana Enparantza Udaletxea, Andre Maria eliza

2. ZERRENDA: BABES ERTAINA

– Intxausti 2

– Jon Nardiz Udaletxeko iturria

– Lamera Kasinoa

– Ongintza Udal Kontserbatorioa

– Sabino Arana Enparantza Musika Kioskoa, 3

3. ZERRENDA: OINARRIZKO BABESA

– Aldatzeta 4, 21, 23

– Andra Mari 2, 4, 6, 11, 13, 15, 22

– Apioza 2

– Armendurua 3, 6

– Arostegi 3,22, 29, 37

– Arresi 1, 5

– Artza 4A, 14

– Benanzio Nardiz 23, 24, 26

– Bidebarrieta 3, 6, 9, 10, 11, 13, 15, 17, 19, 23

– Doniene 3, 5, 9, 11, 13, 15

– Erremedio 1, 3, 11, 18, 20, 22, 26, 46, 56

– Ertzilla 1, 4, 12,

– Eskinarruaga 8,20

– Eupeme Deuna 12

– Gaztelu Enparantza 1

– Intxausti 12, 28, 31, 32, 34

– Istua 3

– Jon Nardiz 6, 8, 12, 13, 14, 22, 23, 25, 26, 27, 29, 32, 34, 36, 38, 40, 42, 44, 51, 53, 54, 57, 59

– Klara Deuna Eskilarak 6

– Kosme Ibarlucea 1

– Kresentzi Etxebarria 2, 4, 6, 10, 18, 20

– Lamera 1(Kasinoaren ondoan), Liburutegia.

– Lopez Diaz de Haro 5, 10, 11, 12, 14, 15

– Mikel Deunaren Enparantza 3, 4

– Prantzisko Deuna 8, 10

– Sabino Arana Enparantza 4, 10

– Segundo Ispizua 2

– Talakoetxea 3, 5, 7, 11, 15, 17, 19, 20, 21,

– Talaranzko 8, 10, 12, 14, 15,

– Utsa eskilarak 1-3-5-7-9, 4-6-8-10

4. ZERRENDA: BABES MORFOLOGIKOA

– Andra Mari 3, 5, 8, 17, 19, 21

– Aldatzeta 20, 22

– Armendurua 1

– Arostegi 4, 10, 12, 14, 16, 18, 20, 23, 27, 28, 30, 33-35, 39

– Arresi 7, 9, 11

– Aurrekoetxea 11, 17, 21, 22, 23, 24, 26, 28, 37B, 39, 43, 45

– Basterra Ibiltokia 1

– Benanzio Nardiz 11-A, 13, 14, 15, 16, 17, 18, z/g (18 zenbakiaren ondoan), 19, 20

– Bidebarrieta 1, 7, 14, 21

– Bolatoki z/g

– Doniene 7

– Erremedio 9, 16, 30, 32, 34, 36, 38, 40, 42, 48, 50, 52

– Ertzilla 5, 10, 14 (12 zenbakiaren ondoan), 14 (16 zenbakiaren ondoan)

– Eupeme Deuna 3, 4-6, 5, 7, 8, 10, 11

– Eskinarruaga 3, 3 bis, 5, z/g (5 zenbakiaren ondoan), 10, 12, 14

– Hurtado de Mendoza 14

– Indar Eskilarak 4, 5

– Intxausti 8, 10, 14, 15, 16, 35

– Jon Nardiz 9, 18, 20, 21, 24, 28, 30, 43, 45, 47, 49, 55, 56

– Kosme Ibarluzea 2, 5

– Kresentzi Etxebarria 1, 12, 13, 15, 17, 22, 24

– Nekazari 2

– Prantzisko Deuna 2, 4

– Prantzisko Deuna Atea 7

– Sabino Arana Enparantza 11

– Talaranzko 4, 6, 21

– Talakoetxea 2, 10, 12, 14-16, 23

– Torrontero Eskilarak 2, 5

5. ZERRENDA: BAT EZ ETORTZEA

– Aldatzeta 9, 11, 24

– Andra Mari 7, 10

– Arostegi 6, 17

– Arresi 2, 34, 42

– Aurrekoetxea 2, 5, 7, 9, 14, 16

– Bidebarrieta 12, 16,

– Erremedio 13, 14 barnealdea, 15, 19, 21, 23

– Ertzilla 16, 22,

– Eupeme Deuna 13-15

– Fraile Leku Pilotalekua

– Intxausti 1, 18, 30, 33, 39

– Irakaskintza Itxas-alde eraikina

– Jon Nardiz 3, 4, 7, 10, 11, 15, 16, 17, 19, 63, – Kresentzi Etxebarria 7, 19, 25

– Lope Diaz de Haro 3

– Prantzisko Deuna Atea 3

– Talakoetxea 1, 4, 6, 8

6. ZERRENDA: BABES PARTZIALA

– Aldatzeta 12 Fatxada, Erremediorunzkoa ere barne hartuz

– Andra Mari 21 Behe-oineko fatxada

– Arostegi 1 Behe-oineko eta 1. oineko fatxada

4 Behe-oineko fatxada

6 Behe-oineko fatxada

18 Behe-oineko fatxada

20 Behe-oineko fatxada

23 Behe-oineko, 1. eta 2. oineko fatxada

25 Behe-oineko, 1. eta 2. oineko fatxada

– Aurrekoetxea 1 Behe-oineko fatxada, Aurrekoetxea eta Doniene

22 Fatxada

24 Fatxada

26 Behe-oineko fatxada

45 Fatxada

– Benanzio Nardiz 13 Behe-oineko fatxada

20 Behe-oineko fatxada

21 Behe-oineko fatxada

22 Behe-oineko fatxada

z/g Fatxada

– Bidebarrieta 7 Behe-oineko fatxada

– Erremedio 9 3. oinerainoko fatxadak

16 Fatxada

32 Behe-oineko fatxada

– Ertzilla 2 Behe-oineko eta 1. oineko fatxada

5 Behe-oineko fatxada

– Eskinarruaga 3 Behe-oineko fatxada

5 Behe-oineko fatxada (Eskinarruaga kalea eta Prantzisko

Deuna Atea)

6 Eskinarruagako fatxada eta estalkia

16 Behe-oineko fatxada

– Eupeme Deuna 11 Behe-oineko fatxada

– Intxausti 10 Behe-oineko fatxada (Intxausti eta Areilza kaleak)

35 Behe-oineko fatxada

– Jon Nardiz 35 Behe-oineko fatxada (Jon Nardiz eta Nekazari kaleak)

46 Behe-oineko fatxada

55 Behe-oineko fatxada

56 Behe-oineko fatxada (Jon Nardiz eta Arresi kaleak)

– Kresentzi Etxebarria 13 Fatxada

16 Fatxadak eta estalkia

– Prantzisko Deuna 4 Behe-oineko fatxada

– Prantzisko Deuna Atea z/g (4 Fatxadak eta estalkia zenbakiaren

ondoan)

– Talakoetxea 9 Fatxada eta estalkia

– Torrontero Eskilarak 5 Behe-oineko fatxada

7. ZERRENDA: PARTZIALKI BAT EZ ETORTZEA

– Aldatzeta 1 Teilategala

5 Obrazko begiratokiak eta jasodura

6 Obrazko begiratokia eta balkoia

14 Obrazko begiratokia

6 Obrazko begiratokia eta jasodura

17 Fatxada-tratamendua

20 Obrazko balkoi korritua 1. oinean

– Andra Mari 5 Obrazko begiratokiak

7 Obrazko begiratokiak

12 Obrazko begiratokia eta balkoia

16 Jasodura

19 Obrazko balkoia 1. oinean

– Apioza 1 Obrazko begiratokiak (Arresi kalea)

2 Obrazko begiratokiak (Arresi kalea)

– Armendurua 3 Obrazko begiratokia

– Arostegi 1 Obrazko begiratokiak eta jasodura

3 Obrazko begiratokiak

7 Obrazko begiratokiak eta jasodura

10 Behe-oinaren tratamendua eta obrazko begiratokiak atzealdean

12 Teilategala hautsita eta obrazko begiratokiak atzealdean

14 Obrazko begiratokia eta obrazko begiratokiak atzealdean

16 Obrazko begiratokiak

18 Fatxada eta hegalkinen tratamendua, jasodura eta obrazko

begiratokiak (H. Mendoza kalea)

20 Obrazko balkoia eta begiratokiak

23 Jasodura

24-26 Begiratokia

25 Jasodura

27 Obrazko begiratokiak eta jasodura

28 Gehiegizko hegalkina eta fatxada-tratamendua 32 Obrazko begiratokiak

33-35 Fatxada-tratamendua eta obrazko begiratokiak (Arostegi kalea)

37 Obrazko begiratokiak (Arostegi kalea)

39 Obrazko begiratokiak (Benanzio Nardiz eta López de Haro

kaleak)

– Arresi 3 Obrazko begiratokia

5 Obrazko begiratokiak Arresin

14 Jasodura eta begiratokiak

– Artza 4A Obrazko begiratokiak

7 Obrazko begiratokiak

– Aurrekoetxea 11 Jasodura

19 Obrazko balkoi korritua

24 Obrazko begiratokia

25 Obrazko begiratokia

26 Obrazko begiratokia

28 Obrazko begiratokia

32 Obrazko begiratokia

34 Obrazko begiratokia

36 Jasodura

38 Obrazko begiratokia eta jasodura

40 Obrazko begiratokiak eta jasodura

42 Jasodura

45 Obrazko begiratokia 47 zenbakiaren gainean eta

fatxada-tratamendua

47 Fatxada-tratamendua

– Barbara Deuna 1 Obrazko begiratokia

– Basterra Ibiltokia 1 Obrazko begiratokiak eta balkoiak

2 Obrazko begiratokia

– Benanzio Nardiz 9 Obrazko begiratokiak

11A Fatxada-tratamendua eta obrazko begiratokiak (Arostegi kalea)

13 Fatxada-tratamendua

15 Obrazko begiratokiak eta fatxada-tratamendua 16 Obrazko begiratokia

17 Obrazko begiratokiak eta jasodura

19 Obrazko begiratokiak

20 Obrazko begiratokiak

21 Hegalkinak

22 Obrazko begiratokia

z/g Obrazko begiratokia

23 Obrazko begiratokiak

24 Obrazko begiratokiak

25 Jasodura

– Bidebarrieta 1 Obrazko begiratokia

6 Jasodura

7 Obrazko begiratokiak eta jasodura

8 Obrazko begiratokia

9 Begiratokia

13 Jasodura eta obrazko begiratokiak atzealdean – Doniene 7 Begiratoki desegokia Areilzan eta obrazko begiratokia Donienen

– Erremedio 1 Obrazko begiratokiak

4 Obrazko begiratokia

6 Begiratokia

7 1. eta 2. oineko fatxaden tratamendua

9 Jasodura

12 Obrazko begiratokia

14 Obrazko begiratokia

16 Obrazko begiratokiak eta jasodura

28 Begiratokia

30 Behe-oineko baoa eta tratamendua

42 Begiratokia

50 Jasodura

52 Jasodura eta obrazko begiratokiak

54 Jasodura

– Ertzilla 1 Fatxada-tratamendua

2 Obrazko begiratokiak eta jasodura

4 Obrazko begiratokiak

5 Obrazko begiratokiak eta jasodura

14 (12 Behe-oinaren tratamendua eta obrazko balkoiak zenbakiaren

ondoan)

14 (16

zenbakiaren

ondoan) Obrazko begiratokia

– Eskinarruaga 3 Obrazko begiratokiak

3 bis Teilategala

4 Obrazko begiratokia

z/g (5 Estalkia eta begiratokiak

zenbakiaren

ondoan)

7 Begiratokia (Eskinarruaga kalea)

8 Jasodura

20 Obrazko begiratokia

– Eupeme Deuna 4-6 Obrazko begiratokiak eta balkoiak

5 Obrazko begiratokia

7 Obrazko begiratokiak

9 Obrazko begiratokiak

10 Obrazko begiratokiak

11 Obrazko balkoia eta begiratokiak

12 Obrazko begiratokia (Eupeme Deuna kalea)

Santa Sarrerako ataria

Eufemia

eliza

– Hurtado de Mendoza 14 Obrazko begiratokiak

Intxausti 10 Jasodura eta obrazko begiratokiak

12 Begiratoki desegokia, gehiegizko hegalkina eta beirarik gabe

16 Obrazko begiratokia

19 Begiratokia

21 Begiratokia

23 Begiratokia

25 Begiratokia

35 Obrazko balkoia

Jon Nardiz 9 Obrazko balkoiak

12 2. oineko begiratokia

18 Obrazko begiratokia

20 Jasodura

24 Jasodura

28 Jasodura

30 Begiratoki desegokiak eta obrazkoak

33 Teilategala

34 Obrazko balkoia

35 Obrazko begiratokiak

37 Obrazko begiratokiak

45 Jasodura

47 Jasodura eta begiratokia

49 Jasodura

51 Obrazko begiratokia

54 Behe-oineko baoak (Jon Nardiz kalea)

55 Obrazko begiratokia

56 Obrazko begiratokia (Arresi kalea)

Klara Deuna 2 Obrazko begiratokia

Kresentzi Etxebarria 1 Obrazko begiratokiak eta jasodura

2 Begiratokia (K. Etxebarria kalea)

3 Jasodura

5 Obrazko begiratokiak

6 Obrazko begiratokiak

13 Obrazko begiratokia

15 Begiratokia

16 Obrazko balkoia eta begiratokiak

18 Obrazko begiratokiak

20 Obrazko begiratokia

22 Obrazko begiratokiak

24 Fatxada-tratamendua eta jasodura

– Lopez Diaz de Haro 5 Obrazko begiratokiak

13 Obrazko begiratokiak

– Mikel Deunaren Enparantza 4 Behe-oinaren tratamendua

– Nekazari 2 Obrazko begiratokia

3 Begiratokia

– Prantzisko Deuna 1 Obrazko begiratokiak

4 Obrazko begiratokiak

8 Obrazko begiratokiak atzealdean

10 Obrazko begiratokiak atzealdean

– Prantzisko Deuna Atea 7 Obrazko begiratokia atzealdean

– Sabino Arana Enparantza 4 Obrazko begiratokiak 11 Obrazko begiratokiak eta jasodura

– Segundo Ispizua 2 1. oineko balkoien baranda

– Talakoetxea 3 Obrazko balkoia

10 Obrazko begiratokiak

18 Obrazko begiratokiak

20 Obrazko begiratokiak

22 Jasodura

23 Obrazko begiratokiak eta balkoiak

– Talaranzko 6 Behe-oinaren tratamendua

8 Fatxada-tratamendua

14 Jasodura, obrazko begiratokiak atzealdean

– Torrontero Eskilarak 2 Obrazko begiratokiak eta estalkia

4 Obrazko begiratokiak

5 Fatxada-tratamendua

6 Obrazko begiratokiak eta fatxada-tratamendua

– Utsa Eskilarak 1-3-5-9 Obrazko begiratokiak

2 Obrazko begiratokiak

4-6-8-10 Obrazko begiratokiak

8. ZERRENDA: BAIMENDUTAKO LURSAIL-BATERAKUNTZAK

– Aldatzeta z/g (21 zenbakiaren ondoan) - Eskinarruaga 16 - Eskinarruaga 18

– Andra Mari 14 - Andra Mari 16

– Andra Mari 23 - Andra Mari 25

– Areilza 4 - Areilza z/g

– Arostegi 8 - Arostegi 10

– Aurrekoetxea 1 - Aurrekoetxea 3

– Aurrekoetxea 25 - Talaranzko 19

– Aurrekoetxea 32 - Aurrekoetxea 34

– Erremedio 4 - Erremedio 6

– Erremedio 8 - Erremedio 10

– Erremedio 12 - Erremedio 14

– Erremedio z/g (29 zenbakiaren ondoan) - Arresi z/g (2 zenbakiaren ondoan)

– Jon Nardiz 35 - Jon Nardiz 37

– Kresentzi Etxebarria 3 - Kresentzi Etxebarria 5

– Talaranzko z/g (Arostegi 17 zenbakiaren ondoan) - Talaranzko z/g (14 zenbakiaren ondoan)


Azterketa dokumentala