Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 1999ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
173

2163/1998 ERABAKIA, abenduaren 23koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, toki-korporazioei dirulaguntzak emateko Batzordearen proposamena onartzeko dena.

Toki-korporazioei dirulaguntzak emateko Batzordearen 1998ko abenduaren 22ko bileran onartutako proposamena ikusi ondoren.

Honakoak kontuan hartuta:

GERTAKARIAK:

Lehenengoa.– Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren 1998ko martxoaren 17ko Erabakiaren beteaz, Osakidetzaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 1550/1998 Erabakiaren bidez dirulaguntzak esleitu zitzaizkien hainbat toki-korporaziori, hain zuzen 30.000.000 PTAko dirulaguntzak.

Bigarrena.– Dirulaguntzak jasotzeko, toki-korporazioek nahitaez 1998ko martxoaren 17ko Erabakiko betebeharrak konplitu behar dituztenez gero, Batzordeak, 1998ko abenduaren 22an egindako bilkuran, honako proposamena egin du, laguntza horiek berresteko edo ukatzeko:

A) Laguntza hauek berrestea:

UDALA KONTZEPTUA DIRULAGUNTZA BARRUTIKA

Añana (Gesaltza) K.-ko lanak eta ordainsariak 6.300.000

Leza Kale Nagusiko 4ko K.-ko lanak 1.500.000

Manzanos Sobre la rueda kaleko K.-ko lanak 1.700.000 Valdegovia (Villanañe) Merkatu Plazako K.-ko lanak 1.000.000 10.500.000

Bakio Basigo auzuneko 29ko K.-ko lanak 1.500.000

Ereño K.-ko lanak eta altzariak (Eskolape kalea) 1.000.000

Lezama Aretxalde auzuneko K.-ren proiektua 500.000

Markina Karmengo Plaza 19ko K.-ko lanak 1.500.000

Munitibar Munitibat auzuneko 3ko K.-ko lanak 1.500.000

(Mediko-Etxea)

Zamudio Uribe egoitzaldeko K.-ko proiektua 1.500.000 7.500.000

Amezketa Bartolome Deuna kaleko K.-ko lanak,

altzariak eta ekipamendua 2.000.000

Antzuola Frontoi Bidea kaleko 7ko K.-ko lanak 1.000.000

eta ordainsariak

Berastegi Azpilleta azpia lursaileko K.-ko lanak, 1.500.000

pintura eta bestelakoak

Lezo Lopene kaleko 4ko K.-ko proiektua eta lanak 4.500.000

Zegama Aseginolaza anaien hiribideko K.-ko 1.000.000 10.000.000

handitze-proiektua eta altzariak

GUZTIRA 28.000.000

K.= Kontsultategia O.Z.= Osasun Zentroa.

B) Laguntza hauek ukatzea:

DIRULAGUNTZA BARRUTIA

Lagrán 1.500.000 (Araba)

Ispaster 500.000 (Gipuzkoa)

GUZTIRA 2.000.000

C) Laguntza berri hauek ematea:

Asparrena (Araia) Santsaerreka kalea 7ko Osasun 1.000.000

Zentroaren Eraberritzea

Munitibar Kontsultategiko arrapala 1.000.000

D) Valdegovíako Udalari urtebetez luzatzea ordainketa egiteko agiriak aurkezteko epea.

Eta hauekin bat etorrita:

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK:

Lehenengoa.– Erabaki hau emateko eskumena dela-eta, Toki-Korporazioei laguntzak emateko Batzordearen proposamenez: Osasun zentroak eta kontsultategi medikoak eraiki, handiagotu, eraldatu eta konpontzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dirulaguntzak emateko deialdia egiten duen Osakidetza Ente Publikoaren Erabakiaren I. eranskineko 5. oinarria.

Bigarrena.– Onartzen den edukia dela-eta: emandako laguntzei dagokienez, 1998ko martxoaren 17ko Erabakiaren 6. eta 9. oinarrietan, hurrenez hurren, adierazitako irizpide eta betebeharrak; ukatutako laguntzei dagokienez, ekainaren 19ko 7/1997 Legea eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua. Hirugarrena.– Prozedura-kontuak direla-eta: aipaturiko martxoaren 17ko Erabakiaren oinarrietan jasotzen ez diren gorabeherei dagokienez, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea.

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Toki-korporazioei dirulaguntzak emateko Batzordearen proposamena onartzea, burutu dadin.

Bigarrena.– Erabaki hau behin betikoa da eta ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, bere aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean EHAAn argitaratzen denetik kontatzen hasita, halaxe ezarrita dago-eta Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. atalean eta hurrengoetan.

Hirugarrena.– Erabaki hau EHAAn argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 23a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala