Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 1999ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
170

AGINDUA, 1998ko abenduaren 9koa, Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Agindu honen bidez, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak «Correos y telégrafos» erakunde autonomiadunak (Obra Publikoen eta Garraioen Ministerioa) jarritako 2927/95 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruz emandako epaia bete dadila xedatu du sailburuak.

1995eko martxoaren 8an, Bizkaiko lurralde ordezkariak arauhauste-akta bati buruzko erabakia eman zuen. Erabaki horren aurka errekurtsoa jarri zuten, baina Eusko Jaurlaritzako Lan zuzendariak, 1995eko maiatzaren 9an emandako erabakiaz, ez zuen onartu errekurtso hura. Gero, Obra Publikoen eta Garraioen Ministerioko Correos y Telégrafos erakunde autonomiadunaren legezko ordezkariak 2927/95 errekurtsoa jarri zuen Lan zuzendariaren erabakiaren aurka, eta EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak, errekurtso hori aztertuta, epaia eman zuen, 1998ko azaroaren 11n. Hara zer dioen epaiaren xedatze-zatiak:

«1995eko martxoaren 8an, Bizkaiko lurralde ordezkariak arauhauste-akta bati buruzko erabakia eman zuen. Erabaki horren aurka errekurtsoa jarri zuten, baina Eusko Jaurlaritzako Lan zuzendariak, 1995eko maiatzaren 9an emandako erabakiaz, ez zuen onartu errekurtso hura, eta, horregatik, Obra Publikoen eta Garraioen Ministerioko Correos y Telégrafos erakunde autonomiadunaren legezko ordezkariak 2927/95 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Lan zuzendariaren erabakiaren aurka. Horiek horrela, auzi-errekurtsoa onartu dugularik, inpugnatutako erabakia Zuzenbidearekin bat ez datorrela deklaratzen dugu, eta, horrenbestez, baliogabetu egin dugu, errekurtsoaren kostuak ezartzeaz berariazko adierazpenik egin gabe.»

Beraz, otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuko 4. atalean eta Administrazioarekiko Auzitarako Eskumena arautzen duen Legeko 103. atalean eta hurrengoetan ezarritakoa betez, Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak epai hori hitzez hitz bete dadila eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila xedatu du.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 9a.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala