Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 1999ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
168

416/1998 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoari «IHOBE, S.A. Ingurugiro Iharduketarako Sozietate Publikoa» Baltzu Publiko Anonimoaren akzio berriak harpidetu eta ordaintzeko baimena emateko eta Baltzuaren Estatutuak aldatzeko dena.

«IHOBE, S.A. Ingurugiro Iharduketarako Sozietate Publikoa» Baltzu Publiko Anonimoak 1998ko abenduaren 22an izan zuen Batzar Nagusiak, bi mila hirurehun eta laurogeita sei milioi hogeita hamar mila pezetan (2.386.030.000) finkatuta zegoen eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osoan harpidetu eta ordaindutako kapitalaren zabalkuntza egitea erabaki zuen, hain zuzen, hamar milioi pezetan (10.000.000), serie bakarreko hamarna mila pezetako (10.000) mila (1.000) akzio jaulkiz, hurrenka berrehun eta hogeita hemezortzi mila seiehun eta lautik (238.604) berrehun eta hogeita hemeretzi mila seiehun eta hirura (239.603), biak barne, zenbatuta, parekoa eta jaulkipen gastu eta zergarik gabe, eta akzio berri bakoitzeko zortziehun eta laurogeita hamabi mila hirurehun eta bederatzi (892.309) pezetako jaulkipen primarekin. Jaulkipen berriko akzioek aurrekoek dituzten eskubide eta betebehar berdinak izango dituzte.

Uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 44. atalak, Euskadiren Ondareaz, zera ezartzen du: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Baltzu Publikoko partaidetzak erosteko, Jaurlaritzaren Dekretuak baimendu behar duela, Ekonomi eta Ogasuna sailburuak eta Baltzua administrazioaren aldetik menpeko deneko Saileko sailburuak batera proposatuta.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko abenduaren 22an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.– Bazkide bakarra izanik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dituen eskubideak erabiliz, honek «IHOBE, S.A. Ingurugiro Iharduketarako Sozietate Publikoa» Baltzu Publiko Anonimoak jaulkitako hamarna mila pezetako (10.000) mila (1.000) akzio harpidetzeko, hurrenka berrehun eta hogeita hemezortzi mila seiehun eta lautik (238.604) berrehun eta hogeita hemeretzi mila seiehun eta hirura (239.603), biak barne, zenbatuta, parekoa eta jaulkipen gastu eta zergarik gabe, eta akzio berri bakoitzeko zortziehun eta laurogeita hamabi mila hirurehun eta bederatzi (892.309) pezetako jaulkipen primarekin. Jaulkipen berriko akzioek aurrekoek dituzten eskubide eta betebehar berdinak izango dituzte.

2. atala.– Baltzuaren Estatutuen 5. ataleko 1. idazatia aldatzen da, aurrerantzean honela diola:

«5. atala.– Kapital Soziala.

1.– Kapital Soziala, erabat harpidetuta, bi mila hirurehun eta laurogeita hamasei milioi hogeita hamar mila pezetan (2.396.030.000) finkatzen da, mota bakarreko hamarna mila pezeta izenduneko berrehun eta hogeita hemeretzi mila seiehun eta hiru (239.603) akziok osatuta, hurrenka batetik (1) berrehun eta hogeita hemeretzi mila seiehun eta hirura (239.603) zenbatuta, biak barne, eta ordainduta.»

Vitoria-Gasteizen, 1998ko abenduaren 22an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri

Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala