Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 1999ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
166

407/1998 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) Oñatiko Ur Jauziak, S.A. sozietatearen kapital sozialean dituen partizipazioak saltzeko erakunde horri baimena ematen diona.

Euskadiko Ondareari buruzko 14/1983 Legeko 49.2 atalean, zera xedatzen da, alegia, beharrezkoa izango dela Jaurlaritzaren baimena, sozietateetako kapitaletako ordezkaritza-tituluak edo obligazioak saldu ahal izateko. Ekonomi eta Ogasun sailburuak egin beharko du aurrez proposamena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 60. atalean, xedapen administratibo orokorrek eta Jaurlaritzaren akordioek Dekretu gradua izan beharko dutela agintzen da. Lehendakariak eta proposamena egitea dagokion sailburuak edo sailburuek izenpetu behar dituzte.

Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza-Kontseiluak 1998ko urriaren 2an egin zuen bileran, erakunde horrek Oñatiko Ur Jauziak, S.A. sozietatean dituen partizipazioen akzioak saltzeko baimena ematearen aldeko akordioa hartu zuen, gero amortizatu ahal izateko. Diru zenbatekoa 110.187.000 PTAkoa da eta 110.000.000 PTAko nominal bati dagokio. Aurreko idazatietan aditzera eman denari jarraituz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da horretarako.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko abenduaren 22an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Energiaren Euskal Erakundeak Oñatiko Ur Jauziak, S.A. sozietatearen kapital sozialean dituen akzioak saltzeko baimena ematen zaio aipatutako erakundeari, gero amortizatu ahal izateko. Salmentaren zenbatekoa, ehun eta hamar milioi, ehun eta laurogeita zazpi mila (110.187.000) pezetakoa da eta ehun eta hamar milioi (110.000.000) pezetako nominal bati dagokio.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan ekarriko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko abenduaren 22an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.


Azterketa dokumentala