Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 1999ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
165

406/1998 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Energiaren Euskal Erakundeari Euskadiko Hidrokarburoak S.A. Sozietatearen kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko baimena emateko dena.

Euskadiko Ondareari burzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 44.2 atalean xedatzen denez, zuzenbide pribatuko erakunde publikoei edozein sozietate sortzeko edo edozein sozietaten parte hartzeko baimena eman diezaieke Jaurlaritzak, euren aurrekontuen kargura bada, eta Ekonomi eta Ogasun sailburuak eta aipatu erakunde instituzionalen gainetik dagoen sailburuak proposatuz gero. <P ALIGN="JUSTIFY">Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluak, 1998ko urriaren 2an egindako batzarrean, Hidrokarburoak S.A. Sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzea erabaki zuen, hain zuzen, bostehun eta hogeita hamazazpi milioi (537.000.000) pezetarekin, eta aurreko lerroaldean adierazitakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharrezkoa denez,

Ondorioz, industria, Nekazaritza eta Arrantza sailbururen proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko abenduaren 22an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Euskadiko Hidrokarburuoak S.A. Sozietatearen kapital-zabalkuntzan bostehun eta hogeita hamazazpi milioi (537.000.000) pezetako partaidetza izateko baimena ematen zaio Energiaren Euskal Erakundeari eta bai aipatu kapital-zabalkuntzaren %100a harpidetzeko baimena ere.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko abenduaren 22an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.


Azterketa dokumentala