Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 1999ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
162

2096/1998 ERABAKIA, abenduaren 9koa, Osakidetzako zuzendariarena, Francisco Carreras Yañez jaunari Santiago Apóstol Ospitaleko Barne Medikuntzako zerbitzuburuaren funtzioak esleitzen dizkiona.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1332/1998 Erabakiaren bidez, deialdia egin zen Osakidetzako osasun zerbitzuetako erakundeetan Zerbitzu Medikoetako buruen lanpostuak betetzeko.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 18ko 1602/1998 Erabakiaren bidez, onartu egin zen Santiago Ospitaleko Barne Medikuntzako zerbitzuburuaren lanpostua betetzeko lehiaketarako onartu direnen eta baztertu direnen zerrenda; halaber, lehiaketako epaimahai kalifikatzailea izendatu zen.

Deialdiaren 5.4 oinarrian ezarritakoari jarraituz, epaimahaiak destinoak esleitzeko proposamena bidali dio Osakidetzako zuzendari nagusiari, zuzendariak erabaki lotesle baten bidez onar dezan.

Horregatik, indarrean dauden legeek langileen gainean zuzendaritza nagusi honi ematen dioten ahalmena erabiliz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Francisco Carreras Yañez jaunari Santiago Apóstol Ospitaleko Barne Medikuntzako zerbitzuburuaren funtzioak esleitzea.

Bigarrena.– Esleipen honen bidez egiten den izendapenak lau urteko iraupena izango du; baina epe hori luzatu ahal izango da, Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. atalaren hirugarren arauan xedatutakoari eutsiz.

Hirugarrena.– Ezin izango zaie esleitutako destinoei uko egin. Deialdiaren 5.5 oinarrian ezarritakoaren arabera, plaza lortu duten lehiatzaileek gaur egun dutena utzi beharko dute, hala badagokio, behin betiko erabaki hau argitaratu den egunaren biharamunetik hasi eta hiru egun balioduneko epean.

Plaza herri berean egonez gero, lehiatzaileek plaza utzi eta hurrengo hiru eguneko epean jabetu beharko dute plaza esleituaz; beste herri batean eta osasun-barruti berean egonez gero, 15 eguneko epean; beste herri eta osasun-barruti batean egonez gero, hilabeteko epean. Plaza esleituaz jabetzeak zerbitzu aktibora itzultzea badakar, hilabeteko epea izango du jabetzeko, destinoen esleipenaren behin betiko erabakia argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Interesatuak eskatuz gero eta zerbitzu-beharrizanek galarazten ez badute, aurreko lerroaldeko epeak luzatzea egon daiteke, beti ere luzapenak hasierako iraupenaren erdia gainditu gabe.

Plazaz jabetzeko epea eta, hala egokituz gero, epe-luzapena zerbitzu aktibotzat joko dira, erabakiaren bidez zerbitzu aktibora itzultzea dakarrenean izan ezik. Ordainsariak destinoko plazaren kargutan eskuratuko dira.

Laugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Deialdiaren 4. eta 8. oinarrietan ezarritakoaren babesean, erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazioko Kontseiluari, EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 9a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala