Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 1999ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
161

2108/1998 ERABAKIA, abenduaren 1ekoa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Milagros Garicano Iruretagoyena andreak, berak hala eskatuta, Gipuzkoa-Mendebaldea Eskualdeko Ordiziako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren kargua utzi duela deklaratzeko dena.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 943/1998 Erabakiaren bidez Milagros Garicano Iruretagoyena andreari Gipuzkoa-Mendebaldea Eskualdeko Ordiziako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak esleitu zitzaizkion.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu ondoren, zuzendaritza nagusi honek hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Milagros Garicano Iruretagoyena andrea, berak hala eskatuta, Gipuzkoa-Mendebaldea Eskualdeko Ordiziako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren kargutik kentzea.

Bigarrena.– Erabaki honek 1998ko abenduaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Erabaki hau interesatuari, Gipuzkoa-Mendebaldea Eskualdeari eta Osasun Laguntzarako Zuzendaritzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

Bosgarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako Administrazioko Kontseiluari, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 atalarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 1a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala