Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 1999ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
160

14/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, Osasun sailburuordea izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. ataleko j) idazatian, 26. ataleko 6. idazatian eta 29. atalean ezarritakoarekin bat etorriz, Osasun sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko urtarrilaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.– Luis Hernández Sánchez jauna Osasun sailburuorde izendatzea.

2. atala.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko urtarrilaren 12an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Osasun sailburua,

IÑAKI AZKUNA URRETA.


Azterketa dokumentala