Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 1999ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
159

9/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, Lehiakortasun sailburuordearen kargu-kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. ataleko j) idazatian, 26. ataleko 6. idazatian eta 29. atalean ezarritakoaren arabera, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko urtarrilaren 12an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.– Carlos Bilbao Lopategui jauna, berak hala eskatuta, Lehiakortasun sailburordearen kargutik kentzea eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. atala.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko uztailaren 12an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala