Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 1999ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
155

4/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, Autonomi Garapenerako zuzendariaren kargu-kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. ataleko j) idazatian, 26. ataleko 6. idazatian eta 29. atalean ezarritakoaren arabera, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko urtarrilaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.– Mikel Legarda Uriarte jauna Autonomi Garapenerako zuzendariaren kargutik kentzea, Administrazioan beste kargu bat bete behar baitu, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. atala.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko urtarrilaren 12an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Jaurlaritzaren lehendakariordea,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala