Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 1999ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
152

404/1998 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 1998. urterako aurrekontuetako 13113 Programan lortutako dirusarrerak direla-eta Programa berean kredituak habilitatzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoaren 1998. urterako aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 21/1997 Legean ezartzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuetako gastuen egoeran, ordainketa-kredituei dagokienez, 736.146.800.000 pezeta daude; eta aurrekontu beretako dirusarreren egoeran ere diruzenbatekoa bera dago.

Larrialdietako Laguntzetarako zenbait finantza erakundek, udaletxek eta enpresek emandako dirusarrera osagarriak izan dira

Eta motibo hori dela kausa, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Erregimenari buruzko xedapenen testu bateratua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. ataletan ezarritakoaren arabera, 70.726.676 pezeta habilitatzen dira.

Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak egindako txostena jaso ondoren, bilkoran aztertu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren; Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren; Osasun sailburuaren; Kultura sailburuaren; Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren; eta Garraio eta Herrilan sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko abenduaren 22an bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 1998ko aurrekontuetan, ondorengo gastuen egoeran, kreditu habilitazio bat onartzea:

PROGRAMA KONTZEPTUA ZENBATEKOA

13113 480 70.726.676

Ondorengo dirusarreren egoeran zenbateko berdineko dirusarrerak lortzetik datoz kreditu hauek.

PROGRAMA KONTZEPTUA ZENBATEKOA

13113 454 2.194.925

13113 470 3.024.000

13113 480 65.507.751

GUZTIRA 70.726.676

Larrialdietarako Laguntzetarako erabiliko da aipatutako diru kopuru hori.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko abenduaren 22an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

Osasun sailburua,

IÑAKI AZKUNA URRETA. Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.

Garraio eta Herrilan sailburua,

ÁLVARO AMANN RABANERA.


Azterketa dokumentala