Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 1999ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
151

403/1998 DEKRETUA, abenduaren 22koa, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea organismo autonomoaren 1998ko ekonomi ekitaldirako aurrekontuaren 31130 programan lortutako dirusarrengatik 31130 programan kredituak habilitatzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko 1998. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzeari buruzko abenduaren 23ko 21/1997 Legean ezartzen denez, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea erakunde autonomoaren aurrekontuko gastuen egoera-orriak, ordainketa-kredituei dagokienez, 1.392.583.584 PTAra jotzen du. Aurrekontu horretako dirusarreren egoera-orria ere diruzenbateko berekoa da.

Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa-HOBETUZ-etik diru gehiago eskuratu da, Osasunaren eta Lan-Arriskuen Aurrezaintzaren alorreko Akordio Interprofesionalaren barruan Aurrezaintzako Ordezkarien oinarrizko heziketa finantziatzeko.

Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzeari buruzko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. ataletan ezarritakoaren arabera habilitatu egiten dira diruok.

Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak onartu ondoren, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko abenduaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 1998ko ekonomi ekitaldiko aurrekontuan kredituen habilitazioa onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

PROGRAMA KONTZEPTUA ZENBATEKOA

31130 247 15.380.776

31130 251 6.153.200

GUZTIRA 21.533.976

Dirusarreren ondorengo egoera-orrian zenbateko bereko dirusarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

PROGRAMA KONTZEPTUA ZENBATEKOA

31130 457 21.533.976

GUZTIRA 21.533.976

Osasunaren eta Lan-Arriskuen Aurrezaintzaren alorreko Akordio Interprofesionalaren barruan Aurrezaintzako Ordezkarien oinarrizko heziketa finantziatzeko erabiliko dira fondook.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko abenduaren 22an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte

Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala