Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 1999ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
149

401/1998 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 1998ko ekonomi ekitaldiko aurrekontuko 95030 programan lortutako dirusarrengatik 14120 programan kredituak habilitatzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko 1998. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzeari buruzko abenduaren 23ko 21/1997 Legean ezartzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 1998 ekonomi ekitaldiko aurrekontuko gastuen egoera-orriak, ordainketa-kredituei dagokienez, 736.146.800.000 PTAra jotzen du. Aurrekontu horretako dirusarreren egoera-orria ere diruzenbateko berekoa da.

Barne Ministeritzarekin lankidetza-hitzarmena izenpetu izan da, hain zuzen ere droga-trafikotik eta horrekin zerikusirik duten beste delitu batzuetatik atzemandako ondasunen fondoa sortzeari buruzkoa. Eta hitzarmen hori dela-eta, gehigarrizko dirusarrerak eskuratu dira.

Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzeari buruzko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. ataletan ezarritakoaren arabera habilitatu egiten dira diruok.

Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak onartu ondoren, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko abenduaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 1998ko ekonomi ekitaldiko aurrekontuan kredituen habilitazioa onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

PROGRAMA KONTZEPTUA ZENBATEKOA

14120 480 14.000.000

Dirusarreren ondorengo egoera-orrian zenbateko bereko dirusarrerak eskuratzetik sortzen dira kredituok:

PROGRAMA KONTZEPTUA ZENBATEKOA

95030 400 14.000.000

Justiziako 14120 Programako jardueretarako erabiliko dira fondook.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko abenduaren 22an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte

Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala