Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 1998ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
4694

LEHIAKETA, Indarkeriak Kaltetutakoentzako Laguntza-Bulegoak dituen bideoak, hau da, autobabesari buruzko gaietan formakuntza emateko direnak, larrialdietarako 112 SOS DEIAK-en irudi berrira egokitzearena kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Juarlaritzako Herrizaingo Saila.

b) Espedienteari izapideak eginaraziko dizkion bulegoa: Zerbitzu-Zuzendaritza

c) Espedientearen zenbakia: AE-291/98.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburuaren deskripzioa: iragarpen honen idazpuruan agertzen dena.

b) Lotekako banaketa eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: behin-betiko fidantza gordailatzen den egunaren biharamunetik 1998ko abenduaren 30era arte. 3.– Izapideak, prozedura eta lizitatzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: lau milioi (4.000.000) pezeta.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da beharrezkoa.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Zerbitzu-Zuzendaritza – Kontratazioa.

b) Helbidea: Wellingtongo dukea, 2.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Telefonoa: 945-1888898.

e) Telefaxa: 945-1888749.

f) E-mail: eltorner@ej-gv.es

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 98-11-02a.

7.– Kontratistarentzako betebeharrak.

Sailkapena: ez.

Beste betebehar batzuk: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan zehazturikoak.

8.– Eskaintzak eta parte hartzeko eskariak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 98-11-02a, 10:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus bitez lehiaketaren agiriak.

c) Aurkeztu behar direneko lekua: 6. puntuan zehazturikoa. d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete.

e) Aldaerak onartzea (lehiaketa): bai, 2.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: 6. puntuan zehazturikoa.

b) Eguna: 98-11-03a.

e) Ordua: 12:30etan.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 2a.

Herrizaingo sailburua, JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala