Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 1998ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
4692

LEHIAKETA. HAEEk egiten dituen argitalpenen fotokonposaketa-fotomekanika eta inprimaketa-enkuadernazio lanak burutzeko zerbitzu kontratua esleitzeko iragarpena. (KBN, CO2/23/1998 esp.)

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.

b) Espedienteari izapideak eginaraziko dizkion bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: CO2/23/1998.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: HAEEk egiten dituen argitalpenen fotokonposaketa-fotomekanika eta inprimaketa-enkuadernazio lanak.

b) Loteka banatzea eta zenbakiak: oinarri teknikoen pleguan adierazitako zerbitzuak biltzen dituzten 6 lotetan banatzen da kontratuaren helburua.

c) Entregatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzeko epea edo entregatzekoa (hilabeteak): behin betiko fidantza jarri aurrekoa izango ez den Administrazioak ematen duen hasteko agindutik 1998ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak, Kontratazio Organoaren 1998ko irailaren 8ko erabaki bidez.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Guztirakoa: berrogeita hamar milioi berrehun eta berrogeita hamar mila (50.250.000) pezetako aurrekontua taxutzen da, loteka berariazko klausula administratiboen pleguan ezartzen den aurrekontuak kontuan izanik.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta informazioa eskuratzea.

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

b) Helbidea: Wellintongo dukea, 2, (Lakua IIko beheko solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945-188927.

e) Telefaxa: 945-189018.

f) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna:

1998ko azaroaren 2a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: (taldeak, azpitaldeak eta kategoria): kontratistak guztira eskatzen dituen kontraten aurrekontua 20.000.000 pezetatik gorakoa denean eskatuko den sailkapena III taldea, 8 azpitaldea, d kategoria izango da

b) Bestelako betebeharrak: kontraten aurrekontuen batuketa 20.000.000 pezetatik gorakoa denean, lizitatzaileak BKAPren karatularen 19. puntuan zehazten diren kaudimen ekonomiko, finantzario eta tekniko edo profesionala ziurtatzen dituzten agiriak aukeztu beharko ditu.

8.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1998ko azaroaren 3ko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguaren 7. klausulan aipatzen direnak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a.– Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2.a.– Helbidea: Wellintongo dukea, 2, (Lakua Iiko beheko solairua).

3.a.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hilabete eta erdi proposamenak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak onartzea: ez.

f) Eskaintzak (mugatutako prozedura) aurkezteko gonbitea egingo zaien enpresen kopurua, aurreikusitakoa (edo gehienekoa eta gutxienekoa): ez dagokio.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Wellintongo dukea, 2, (Lakua IIko beheko solairua).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 1998ko azaroaren 4a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Beste informazio batzuk: ez.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren edo esleipendune kargura, beti ere, Administrazioak adierazten duen eran.

12.– Iragarkia Europako Batasuneko Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna, halakorik bada: ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 6a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala