Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 1998ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
4689

AGINDUA, 1998ko urriaren 1ekoa, Osasun sailburuarena, farmazia-bulego baten titularra izateko Merituak Baloratzeko Batzordeko kideak izendatzen dituena; 1998ko maiatzaren 25eko Aginduaren bidez egin zen farmazia-bulego horri dagokion deialdia.

1998ko maiatzaren 25eko Aginduaren bidez Arrigorriagako farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat jartzearen komenigarritasuna finkatzen da; oraingoan, farmazia hori jartzeko interesa duten farmazilariek alegatutako merituak baloratzeko Batzordea osatu behar da.

Farmazilarien Elkargo Profesionalek, Farmazilarien Enpresa Elkarteek, eta Farmazilari Erregente, Ordezko, Laguntzaile eta jardungabekoen Elkarteak beren proposamenak egin dituzte; beraz, farmazia-bulego berriak sortzeko, tokiz aldatzeko, ixteko eta jardunean jartzeko prozedura arautzen duen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 3. atalak xedatutakoarekin bat etorriz, hau XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 3. atalean aurreikusitakoari jarraituz, Arrigorriagako farmazia-eskualdean farmazia-bulego baten titularra izateko interesa duten farmazilariek alegatutako merituak baloratuko dituen Batzordeko kideak izendatzea. 1998ko maiatzaren 25eko Aginduaren bidez egin zen farmazia-bulego horri dagokion deialdia. Hauek dira kideak:

Lehendakaria:

– Isabel Porras Arregi andrea, Osasun Sailaren izenean; ordezkoa: Iñigo Aizpurua Imaz jauna.

Bokalak:

– María Ángeles Arruza Olaechea andrea, Bizkaiko Farmazilarien Elkargo Ofizialaren izenean; ordezkoa: Elena Murga Aristorena andrea.

– José María Arriola Velar jauna, Bizkaiko Farmazilarien Enpresa Elkartearen izenean; ordezkoak: Javier Ojanguren jauna eta Isabel Loran Weible andrea.

– Alfonso Azkoitia González jauna, Farmazilari Erregente, Ordezko, Laguntzaile eta jardungabekoen Elkartearen izenean; ordezkoa: Emilio Ojeda García jauna.

– Mercedes Elisa Goñi Senosiain andrea, Osasun Sailaren izenean; ordezkoa: Yolanda Cob Arcelay andrea.

– Fernando Toña Güenaga jauna, Osasun Sailaren izenean; ordezkoa: Pilar Vega Pérez andrea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 1a.

Osasun sailburua,

IÑAKI AZKUNA URRETA.


Azterketa dokumentala