Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 1998ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
4688

AGINDUA, 1998ko irailaren 30ekoa, Osasun sailburuarena, sanitate zerbitzuen alorreko hainbat gairi buruzko enkarguzko ikerketa-proiektuak burutzeko laguntzetarako deia egiten duen 1998ko irailaren 25eko Aginduan aurreikusitako batzordeko kideak izendatzen dituena.

Osasun sailburuaren 1998ko irailaren 25eko Aginduaren bitartez, sanitate zerbitzuen alorreko hainbat gairi buruzko enkarguzko ikerketa-proiektuak burutzeko laguntzetarako deia egin zen; aginduaren 5.1 atalean ezarritakoaren arabera, Osasun sailburuordeari dagokio laguntzak ematea, Osasun sailburuak horretarako izendatuko duen Balorazio Batzordeak proposatuta. <P ALIGN="JUSTIFY">

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko eta indarrean dauden legeek ematen didaten ahalmenaz baliatuz, hau

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Sanitate zerbitzuen alorreko hainbat gairi buruzko enkarguzko ikerketa-proiektuak burutzeko laguntzetarako deia egin zuen 1998ko irailaren 25eko Aginduan aurreikusitako batzordeko kideak izendatzea; hauek izango dira kideak:

Lehendakaria:

– Manuel Errezola Saizar jauna, Osasun Antolamendu eta Ebaluazioarako zuzendaria.

Bokalak:

– Luis González de Galdeano Esteban jauna, Osasun Sailaren Osasun Publikorako zuzendaria.

Juan Fernández de Gamarra Betolaza jauna, Osasun Sailaren Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendaria.

– Andoni Arcelai Salazar jauna, Osakidetzako Osasun Laguntzarako teknikaria; ordezkoa: Jon Letona Aramburu jauna.

– Luis Ignacio Domingo Uriarte jauna, Osasun Sailaren Osasun Antolamendu eta Ebaluazioarako Zuzendaritzako teknikaria; ordezkoa: Aranzazu Arrazola Arrien andrea.

– José Asua Batarrita jauna, Osasun Sailaren Osasun Antolamendu eta Ebaluazioarako Zuzendaritzako teknikaria; ordezkoa: Rosa Rico Iturrioz andrea.

– Carlos Gárate Ibargüen jauna, Osasun Sailaren Osasun Antolamendu eta Ebaluazioarako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari eginkizunak beteko dituena; ordezkoa: Imanol Arana Ariz jauna.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 30a.

Osasun sailburua,

IÑAKI AZKUNA URRETA.


Azterketa dokumentala