199. zk., 1998ko urriaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasuna
4687
AGINDUA, 1998ko irailaren 30ekoa, Osasun sailburuarena, osasun alorreko ikerlanak gauzatzeko laguntzetarako deialdian aurreikusitako batzordeko kideak izendatzen dituena.
Osasun sailburuaren 1998ko uztailaren 28ko Aginduaren bitartez, deialdia egin zen osasun alorreko ikerlanak gauzatzeko laguntzetarako; aginduaren 6.1 atalean ezarritakoaren arabera, Osasun sailburuordeari dagokio laguntzak ematea, Osasun sailburuak horretarako izendatuko duen Balorazio Batzordeak proposatuta.
Agindu horretan ezarritakoa betetzeko eta indarrean dauden legeek ematen didaten ahalmenaz baliatuz, hau
XEDATU DUT:
Atal bakarra.– Osasun alorreko ikerlanak gauzatzeko laguntzetarako deia egin zuen 1998ko uztailaren 28ko Aginduan aurreikusitako batzordeko kideak izendatzea; hauek izango dira kideak:
Lehendakaria:
– Manuel Errezola Saizar jauna, Osasun Antolamendu eta Ebaluazioarako zuzendaria.
Bokalak:
– Luis González de Galdeano Esteban jauna, Osasun Saileko Osasun Publikorako zuzendaria.
– Guillermo Alcalde Bezhold jauna, Osakidetzako teknikaria; ordezkoa: Félix Gutiérrez Mendiguren jauna.
– Andoni Foruria Ugarriza jauna, Osakidetzako teknikaria; ordezkoa: Fernando Zurbano Ispizua jauna.
– Ana González-Pinto Arrillaga andrea, Osakidetzako teknikaria; ordezkoa: Juan Luis Figuerido Poulain jauna.
– Pilar Pérez de Eulate Berraondo andrea, Osakidetzako teknikaria; ordezkoa: Rosa González Llinares andrea.
– Luis Ignacio Domingo Uriarte jauna, Osasun Saileko Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako Zuzendaritzako teknikaria; ordezkoa: Arantza Arrazola Arrien andrea.
– Elena Aldasoro Unamuno andrea, Osasun Saileko Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako Zuzendaritzako teknikaria; ordezkoa: Cecilia Anitua Trevijano andrea.
– Carlos Gárate Ibargüen jauna, Osasun Saileko Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari eginkizunak beteko dituena; ordezkoa: Imanol Arana Ariz jauna.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizakarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 30a.
Osasun sailburua,
IÑAKI AZKUNA URRETA.