Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 1998ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
4686

ERABAKIA, 1998ko irailaren 30ekoa, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako deialdia erabakitzen duena.

Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa zuzendariaren 1998ko uztailaren 29ko Erabakiaren bidez, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako deialdia egin zen. Erabaki horren 8. atala betetzeko, eta epaimahai kalifikatzailearen proposamenez, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako deialdia (1998ko uztailaren 29ko Erabakiaren bidez egindakoa) erabakitzat jotzea.

Bigarrena.– Erabaki honen aurka interesatuek errekurtso arrunta jarri ahal izango diote Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 30a.

Natur Ingurunearen Antolamendu

eta Ikerketa zuzendaria,

ESPERANZA HERNÁNDEZ TXAPARTEGI.


Azterketa dokumentala