199. zk., 1998ko urriaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
4682
AGINDUA, 1998ko irailaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 1998ko uztailaren 29ko Aginduko hutsak zuzentzeko dena. Agindu horretan, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko 1998/99 ikasturterako ikasketa-laguntzetarako deialdia egiten da.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuko 24.2 b) atalak xedatzen duenaren arabera, gerta daitezkeen hutsak edo omisioak zuzentzean xedapen edo ekintzaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzeko arriskua dagoenean, huts horiek maila bereko xedapen edo ekintzaz zuzendu beharko dira.
1998ko uztailaren 29ko Aginduaren testuan (1998ko irailaren 2ko EHAAn argitaratua) horrelako hutsak ikusita, zuzenketa egitea egoki da. Agindu horretan, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko 1998/99 ikasturterako ikasketa-laguntzetarako deialdia egiten da.
Beraz, eman dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau
XEDATU DUT:
Atal bakarra.– 18.5.b) atalean,
hau esaten duen lekuan:
«Familiarenak diren ondasun errustikoen balio katastralen batuketak ezin izango du bederatziehun eta laurogeita hamar mila hirurehun eta hirurogeita hamar (990.370) pezetako zenbatekoa gainditu kide konputagarri bakoitzeko.»
honako hau esan behar du:
«Familiarenak diren ondasun errustikoen balio katastralen batuketak ezin izango du milioi bat bederatziehun eta laurogeita hamar mila hirurehun eta hirurogeita hamar (1.990.370) pezetako zenbatekoa gainditu kide konputagarri bakoitzeko.»
Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 17a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.