199. zk., 1998ko urriaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
4680
ERABAKIA, 1998ko apirilaren 6koa, Lehendakaritzaren idazkariarena, Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko beka bati uko egin zaiola jakinarazten duena.
Lehendakaritzaren idazkariaren 1997ko urriaren 30eko Erabakiaren bitartez (1997ko azaroaren 12ko EHAA, 217. zka.) emandako beka bati uko egin zaionez, beka horiek arautzeko ekainaren 17an emandako 138/1997 Dekretuaren 10.2 eta 15.2 ataletan (1997ko uztailaren 2ko EHAA, 125. zka.) uko egiten den kasuetarako ezarritakoarekin bat etorriz, hauxe
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.– Elixabete Etxeberría González de Langarica andrearen beka amaitutzat ematea, berak horrela eskatu baitu, 1998ko martxoaren 27ko dataz. Horrek 1997ko ekainaren 17an emandako 1997rako Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko beken deialdia egiten duen Lehendakaritzaren idazkariaren Erabakiaren seigarren oinarrian aurreikusitako ondorioak izango ditu.
Bigarrena.– Beka hori M.ª Aranzazu López Marugán andreari ematea, bekak esleitzeko 1997ko urriaren 30ean emandako Erabakiaren II. eranskinaren arabera bera baita bosgarren ordezkoa, aurrekoek uko egin ondoren.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko apirilaren 6a.
Lehendakaritzaren idazkaria,
JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.