Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 1998ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
4678

ERABAKIA, 1998ko urriaren 9koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, iraungitako Interbask, S.A. sozietate publikotik datorren langilegoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izateko hautaketa prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta bazertutakoen behin-betiko zerrenda onartzen duena.

1998ko apirilaren 7ko Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren Aginduaren bidez, iraungitako Interbask, S.A. sozietate publikotik datorren langilegoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izateko hauta–probetarako deia egin zen. Agindu hori 1998ko apirilaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Aipatutako deialdiaren oinarriek, 4.1 idazatian, ezartzen zuten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak onartu behar zuela hautaketa prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda, eta zerrenda hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu behar zela.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 1998ko ekainaren 12ko Erabakiak behin-behineko zerrenda hori onartuta eta 1998ko uztailaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, errekamazio bakarra aurkeztu zen. Errekalmazio horrek, legezko epean eta eran, erantzuna jaso zuen; erantzun hori erreklamazioaren egileari jakinarazi zitzaion.

Deialdiaren 4.4 eta 5.5 oinarrien arabera, akatsak zuzentzeko epea amaitu eta gero, onarturiko eta bazterturikoen behin betiko zerrenda onartu behar dela, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren erabaki baten bidez. Erabaki hori, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da eta, hor, probak non, zein egunetan eta zein ordutan egingo diren adierazi behar da.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

ERABAKI DUT:

Lehenengo atala.– Iraungitako Interbask, S.A. sozietate publikotik datorren langilegoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izateko hauta–probetan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin -betiko zerrenda onartzea. Zerrenda hori Erabaki honen eraskinean dago.

Bigarren atala.– Oinarrian ezartzen diren ariketak eta frogak jarraian aipatzen diren lekuetan, orduetan eta egunetan egingo dira:

PROBA TEORIKOA PROBA PRAKTIKOA EUSKARA BESTE HIZKUNTZAK

EGUNA 98-10-23 98-10-26 98-10-26 98-10-23

ORDUA 9:00etan 9:00etan 12:00etan 11:30etan

LEKUA Eusko Jaurlaritzako egoitzan Eusko Jaurlaritzako egoitzan Herri Arduralaritzaren Herri Arduralaritzaren Euskal

(Wellintongo Dukea, 2; (Wellintongo Dukea, 2; Euskal Erakundeko Erakundeko Gasteizko egoitzan

Vitoria-Gasteiz). Vitoria-Gasteiz). Gasteizko egoitzan (Wellintongo Dukea, 2;

(Wellintongo Dukea, 2; Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz).

Hirugarren atala.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren erabaki honen aurka, errekurtso arrunta aurkez dakioke Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, hilabeteko epean, Herri Administrazioan Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta hurrengo atalen arabera. Errekurtsoari erantzuna ematen ez bazaio, ezezkotzat hartu beharko da.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 9a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

IRAUNGITAKO INTERBASK, S.A. SOZIETATE PUBLIKOTIK DATORREN LANGILEGOA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO KARRERAKO FUNTZIONARIO IZATEKO HAUTAKETA PROZESUA

PROCESO SELECTIVO PARA EL ACCESO A LA CONDICIÓN DE FUNCIONARIO DE CARRERA DE LA ADMINISTRACIÓN DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO DEL PERSONAL PROCEDENTEDE LA EXTINTA SOCIEDAD PÚBLICA INTERBASK, S.A.

ADMINISTRAZIOKO GOI MAILAKO KIDEGORA

SARTZEKO ONARTUTAKOEN BEHIN-BETIKO ZERRENDA

RELACIÓN DEFINITIVA DE ADMITIDOS PARA EL ACCESO

AL CUERPO SUPERIOR DE LA ADMINISTRACIÓN

1.– GAMBOA MARTÍNEZ, Andoni

2.– MENDIBELZUA MADARIAGA, Ibon

3.– MIRAMÓN HERNÁNDEZ, Francisco

ZUZENBIDE LIZENTZIATUEN GOI MAILAKO KIDEGO FAKULTATIBORA

SARTZEKO ONARTUTAKOEN BEHIN-BETIKO ZERRENDA

RELACIÓN DEFINITIVA DE ADMITIDOS PARA EL ACCESO

AL CUERPO SUPERIOR FACULTATIVO LICENCIADOS EN DERECHO

1.– ANTON ZARRAGOITIA, Mikel

2.– IRIARTE IRURETA, Miren Izaskun

3.– MARÍN SÁNCHEZ, Marta

EKONOMI ZIENTZIETAN LIZENTZIATUEN GOI MAILAKO KIDEGO FAKULTATIBORA

SARTZEKO ONARTUTAKOEN BEHIN-BETIKO ZERRENDA

RELACIÓN DEFINITIVA DE ADMITIDOS PARA EL ACCESO

AL CUERPO SUPERIOR FACULTATIVO LICENCIADOS EN ECONÓMICAS

1.– ELORZA ZUBIRIA, M. Ángeles

ADMINISTRAZIO-KIDEGO LAGUNTZAILERA

SARTZEKO ONARTUTAKOEN BEHIN-BETIKO ZERRENDA

RELACIÓN DEFINITIVA DE ADMITIDOS PARA EL ACCESO

AL CUERPO AUXILIAR ADMINISTRATIVO

1.– VIGUERA RUIZ, Gloria

PROZESUAN PARTE HARTZEKO

BAZTERTUTAKOEN BEHIN-BETIKO ZERRENDA

RELACIÓN DEFINITIVA DE EXCLUIDOS DEL PROCESO SELECTIVO

1.– URIBE-ETXEBARRIA, Luis J. Deialdiaren oinarrietako 2.1c, 2.1.d, 2.1.e, 2.1.g.1, eta 2.1.h idazatiak betetzen zituela ez du aitortzen.

No alega cumplimiento apartados 2.1c, 2.1.d, 2.1.e, 2.1.g.1, y 2.1.h de las bases de convocatoria.


Azterketa dokumentala