199. zk., 1998ko urriaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Ogasuna eta Herri Administrazioa
4677
AGINDUA, 1998ko urriaren 9koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, iraungitako Interbask, S.A. sozietate publikotik datorren langilegoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko karrerako funtzionario izateko hautaketa prozesuko epaimahaiaren kideak izendatzen dituena.
1998ko apirilaren 7ko Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren Aginduaren bidez, iraungitako Interbask, S.A. sozietate publikotik datorren langilegoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izateko hauta–probetarako deia egin zen. Agindu hori 1998ko apirilaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Deialdiaren 5. Oinarriak ezartzen duenaren arabera, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak izendatuko ditu epaimahaiaren kideak, agindu bidez, eta Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, behin betiko onartutako eta onartu gabeko lehiatzaileen zerrendarekin batera.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
ERABAKI DUT:
Atal bakarra.– Iraungitako Interbask, S.A. sozietate publikotik datorren langilegoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izateko hautaketa prozesuaren epaimahaiaren kideak izendatzea, bere osakera horrela finkatuz:
Epaimahaiburua: JOSU IÑAKI ERKOREKA
GERVASIO
Ordezkoa: ANTON KAIFER ARANA
1. bokala: ANDONI ORTUZAR
ARRUABARRENA
Ordezkoa: ALEX AGIRREZABAL BILBAO
2. bokala: JUAN LUIS DIEGO CASALS
Ordezkoa: IÑAKI AGIRRE ARIZMENDI
3. bokala: SANTIAGO LLAMAS
FERNÁNDEZ
Ordezkoa: ANDONI MARTÍN ARCE
4. bokala: FULGENCIO ALEDO AMORÓS
Ordezkoa: IMANOL URIGUEN
GARAIZABAL
5. bokala: JON AGIRRE GARAI
Ordezkoa: IÑAKI MARTINEZ OLASCOAGA
Idazkaria: MARTA IGLESIAS BARRIO
Ordezkaria: MAITE IRURETAGOIENA
IBARGUREN
Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 9a.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.