142. zk., 1998ko uztailaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Urduña-Orduñako Udala
3516
IRAGARPENA, Orduñako R.-1 H.J.U. jardute-unitatea urbanizatzeko proiektuari hasierako onarpena emateari buruzkoa.
Orduñako Udalbatzarrak, 1996ko abenduaren 2ko ezohiko osoko bilkuran, hau erabaki zuen: <P ALIGN="JUSTIFY">
1.– Orduñako R.-1 H.J.U. jardute-unitatea urbanizatzeko proiektuari hasierako onarpena ematea. Proiektua Jesús Uriarte Arcienaga arkitektoak idatzi du. Gauzatzeko aurrekontua 13.705.812 PTAkoa da.
2.– Xehetasunezko azterketa hori jendaurrean jartzea hamabost eguneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta probintzian gehien saltzen den egunkarietako batean argitaratuz. Jabeei, gainerako interesatuei eta zuzenean eraginpean daudenei banan banan jakinaraziko zaie. Espedientea Udaletxeko Idazkaritzan egongo da, nahi duen orok azter dezan eta alegazioak egin ditzan.
3.– Jendaurrean jartzeko aldian alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onartutzat joko da.
4.– Urbanizatzeko proiektua behin betiko onartzearen betearazketa Orduñako Udalerriko R-1 H.J.U. hirigintzako jardute–unitatearen xehetasunezko azterlana behin betiko onartzearen baldintzapean geratzen da.»
Jendaurrean jartzeko izapidearen aldian izapiderik aurkeztu ez denez, urbanizatzeko proiektu hori behin behiko onartu da.
Orduña, 1998ko uztailaren 2a.
IDAZKARIA.
O.E.
ALKATEA.