Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 1998ko uztailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
3515

ERABAKIA, 1998ko uztailaren 14koa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, "Llodioko Lateorro Auzoko Z.V. 34 Bis Aldean 32 etxebizitza eraikitzeko lanak" burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, gaur hartutako erabakiz, lan horiek esleitzeko espedienteari hasiera ematea onartu du. Horretarako prozedura irekia izango da eta esleitzeko modua lehiaketa. Honako hauek izango dira

OINARRIAK:

Xedea.– Aipatutako lanak kontratatzea.

Orotariko aurrekontua.– Hirurehun eta lau milioi bederatziehun eta hogeita hamazazpi mila zortziehun eta bi (304.937.802) pezeta gehienez ere.

Behin-behineko fidantza.– Ez da eskatzen oraingoan.

Behin betiko fidantza.– Hamabi milioi ehun eta laurogeita hamazazpi mila bostehun eta hamabi (12.197.512) pezeta.

Kontratisten sailkapena.– C taldea, 2 azpitaldea eta e kategoriari dagokiona eskatuko da.

Kontratuaren iraupena.– Hogei hilabetekoa izango da kontratua burutzeko epea.

Lizitatzaileentzat interesgarri diren agiriak.– Oinarrien plegua eta gainontzeko agiriak agerian egongo dira eskaintzak aurkezteko epeak dirauen artean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Araban duen Lurralde-Ordezkaritzan (Vitoria-Gasteizko Bastiturri kaleko 7a, 9. solairua).

Lizitatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.– Berariazko klausula administratiboen pleguan adierazten dira.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Erregistro Nagusian, Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kaleko 2an, 2. solairuan (Lakua II eraikina), 1998ko irailaren 7ko 13:30ak arte.

Eskaintzarako eredua.– Pleguaren eranskinean agertzen dena. Eskaintzak irekitzeko tokia eta eguna.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko bulegoetan, Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kaleko 2an, beheko solairuko 4. Aretoan (Lakua II eraikina), 1998ko irailaren 8ko 10:00etan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 14a.

Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria, JAVIER MARÍA TELLERÍA ELORZ.


Azterketa dokumentala