Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 1998ko uztailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
3513

ERABAKIA, 1998ko uztailaren 14koa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, "Llodioko Lateorro auzoko Z.V. 34 Bis Aldean 32 etxebizitza eraikitzeko obren ikuskaritza lanak" esleitzeko mugatutako prozedura bidezko lehiaketarako deia egiten duena.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, gaur hartutako erabakiz, lan horiek esleitzeko espedienteari hasiera ematea onartu du. Horretarako prozedura mugatua izango da eta esleitzeko modua lehiaketa. Honako hauek izango dira

OINARRIAK:

Xedea.– Aipatutako lanak burutzea.

Orotariko aurrekontua.– Lau milioi zortziehun eta hogeita zazpi mila bostehun eta hirurogeita bost (4.827.565) pezeta gehienez ere.

Behin-behineko fidantza.– Ez da eskatzen oraingoan.

Behin betiko fidantza.– Ehun eta laurogeita hamairu mila ehun eta hiru (193.103) pezeta.

Kontratisten sailkapena.– Ez da eskatzen oraingoan.

Kontratuaren iraupena.– Obran hasieran aurrikusitakoa izango da kontratuta burutzeko epea (20 hilabete).

Lizitatzaileentzat interesgarri diren agiriak.– Oinarrien plegua eta gainontzeko agiriak agerian egongo dira eskaintzak aurkezteko epeak dirauen artean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Araban duen Lurralde Ordezkaritzan (Vitoria-Gasteizko Bastiturri kalea, 7-9) eta Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kaleko 2a, 2. solairua, Lakua II eraikina).

Lizitatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.– Lehiaketan eskuhartzeko eske-idazkiarekin batera enpresariaren nortasuna eta, hala badagokio, enpresariaren ordezkotza egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira bai eta Administrazioarekiko kontratazioak egiteko gaitasuna eta eskatutako kalifikazioa egiaztatzen dituztenak ere (B gutun-azala). Lehiatzaileek, halaber, iragarpenean zehazten diren kaudimen ekonomikoa, teknikoa edo profesionala eta finantza arlokoa betetzeko, ondoren aipatzen direnak aurkeztu beharko dituzte «C» gutun-azalean:

1.– Eskatzen zaion gutxienezko esperientzia: ondoren adierazten diren sustapenetako zuzendaritza fakultatiboan arkitekto tekniko edo aparejadore aritu izana:

A) Etxebizitza bloketako sustapenak.

B) Administrazioak sustatutako obrak.

A) idazatiko obrei dagokien egiaztapena kolegioko egiaztagiriaren bidez egingo da. Nolanahi ere, 1989-1-1etik geroko «obra amaieren egiaztagiria» dutenek baino ez dute balio.

B) idazatiko obrei dagokien egiaztapena, berriz, dagokion administrazioak emandako egiaztagiriaren bidez egingo da. Nolanahi ere, 1989-1-1etik geroko «obra amaieren egiaztagiria» dutenek baino ez dute balio. Zehaztutako obra mota bakoitzeko bat egiaztatu beharko da gutxienez. Hala ere, Administrazioak sustatutako etxebizitza blokeko sustapenak eskakizun biak betetzen dituela joko da.

Eskuhartzeko eske-idazkiak aurkezteko tokia eta epea.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Erregistro Nagusian, Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kaleko 2an, 2. solairuan (Lakua II eraikina), 1998ko irailaren 3ko 13:30ak arte.

Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen gutxienezko eta gehienezko kopurua.– bost aukeratuko dira, ez gehiago ez gutxiago.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 14a.

Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria, JAVIER MARÍA TELLERÍA ELORZ.


Azterketa dokumentala