Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 1998ko uztailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
3500

ERABAKIA, 1998ko uztailaren 15ekoa, Osasun sailburuordearena, osasun arloan lan egin eta irabazte xederik ez duten Elkarteei eta Autolaguntzarako Taldeei dirulaguntzak emateko dena. Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute egoitza erakunde horiek, beroien jardunek sanitate-hezkuntzarekin izan behar dute lotura eta sanitaterako erakunde publikoekin batera egin behar dute lan.

Osasun arloan lan egin eta irabazte xederik ez duten Elkarteei eta Autolaguntzarako Taldeei dirulaguntzak emateko deia egin zuen Osasun sailburuak 1998ko otsailaren 24ko Aginduaren bidez. Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute egoitza erakunde horiek, beroien jardunek sanitate-hezkuntzarekin izan behar dute lotura eta sanitaterako erakunde publikoekin batera egin behar dute lan. Agindu horretako 4.1 atalean zera xedatzen da, alegia, laguntza horiek Osasun sailburuordearen erabakiz eman beharko direla eta Osasun sailburuak horretarako izendatutako batzordeak egin beharko duela aurretik proposamena.

Batzorde horrek 1998ko ekainaren 4an egin zuen batzarrean aurkeztutako proposamenari jarraituaz, aurrekontuetan horretarako jarrita dauden 53.635.000 (berrogeita hamahiru milioi, seiehun eta hogeita hamabost mila) pezeta banandu egingo dira, deialdi-aginduko 2.5 atalean jasotzen diren irizpideen arabera. Ondorioz, hauxe

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Ondoren aipatzen diren elkarteei honako dirulaguntza hauek ematea:

1 F.A.E. Fed. Asociaciones familiares enfermos de Alzheimer de Euskadi 1.900.000

2 FEDEAFES Fed. de Euskadi de asoc. de familiares y enfermos psíquicos 1.500.000

3 UMEEKIN Federación vasca de padres de niños con cáncer 1.250.000

4 ALCER Euskadi 2.400.000

5 EZE Asociación celiaca de Euskadi 300.000 6 Euskadiko PKU elkartea 1.000.000

7 EUFEMAS Fed. de asociaciones de mastectomizadas del País Vasco 1.000.000

8 FQ Asociación de enfermos de fibrosis quística del País Vasco y Navarra 400.000

9 ATECE Fed. Asoc. traumatismo encefalo craneales y cerebr. de Euskadi 150.000

10 ARGIA Asociación vasca de ostomizados e incontinentes 600.000

11 ADELAEH Federación de esclerosis lateral amiotrófica de Euskadi 200.000

12 Asociación española contra el cáncer de Álava 1.500.000

13 Asociación española contra el cáncer de Bizkaia 3.000.000

14 Asociación española contra el cáncer de Gipuzkoa 2.000.000

15 Federación de alcohólicos rehabilitados de Euskadi 1.200.000

16 ARAZOAK Asociación alavesa de autismo y otros trastornos ... 100.000

17 APNABI Asoc. padres de afectados de autismo y otras psicosis infantiles 200.000

18 Asociación alavesa de laringectomizados 125.000

19 Asociación bizkaina de laringectomizados y mutilados de la voz 500.000

20 ADEMBI Asociación de esclerosis múltiple de Bizkaia 100.000

21 ADEMGI Asociación de esclerosis múltiple de Gipuzkoa 100.000

22 AEDEM Asociación alavesa de esclerosis múltiple 100.000

23 ADA Asociación de diabéticos de Álava 2.000.000

24 Asociación bizkaina de diabéticos 4.000.000

25 Asociación gipuzkoana de diabéticos 3.000.000

26 ADELES Asociación de ayuda a enfermos de lupus 100.000

27 APSORIASIS Asociación de afectados de psoriasis 50.000

28 AVET Asociación bizkaina para enfermos de trombosis 500.000

29 Grupo cultural de mujeres de San Fuentes 50.000 30 Asociación cultural de mujeres de Las Carreras 50.000

31 ITZARTU Asociación cultural de la mujer 50.000

32 ARALDI Asociación cultural de la mujer 50.000

33 INOLA Asociación cultural de la mujer 50.000

34 Asociación de la 3.ª edad de Lemoa 30.000

35 Lagun Artea hogar de pensionistas y jubilados 30.000

36 Berrio-Otxoa Asociación de jubilados Elorrio 50.000

37 San Prudencio Asociación de jubilados de Matiena 50.000

38 Asociación Zargazte 50.000

39 Bitarte Asoc. socio-educativa de desarrollo comunitario y gestión cultural 400.000

40 Goiztiri Asociación de ayuda a excluidos sociales 400.000

41 Comisión ciudadana anti-sida de Bizkaia 9.900.000

42 Asociación ciudadana anti-sida de Gipuzkoa 3.900.000

43 Comisión ciudadana anti-sida de Álava 3.000.000

44 T4 Asoc. ciudadana de lucha contra el sida y autoapoyo entre afectados 3.000.000

45 HARRI-BELTZA Asociación anti-sida de Oiartzun 1.300.000

46 TXO-HIESA Asociación ciudadana de la lucha contra el sida de Bermeo 950.000

47 HIES-EKIMENA Comisión ciudadana anti-sida del Alto Deba 450.000

48 ALDARTE Centro de atención a gays y lesbianas 200.000

49 EHGAM Movimiento de liberación gay de Euskalerria 400.000

Bigarrena.– Aurkeztu diren honako programa hauek interesgarriak dira, baina aurrekontuetako diruak murritzak direnez, ukoa ematen zaie ondoren aipatzen diren elkarteek aurkeztutako eskabideei:

1 ALCER Gipuzkoa

2 ACABE Asociación contra la anorexia y bulimia de Gipuzkoa

3 ALDAKUNTZA Asoc. de interv. social para atención trastornos de alimentación

4 Asociación donantes de sangre de Gipuzkoa

5 EDEX Kolektiboa

6 SOCIDROGALCOHOL

7 ESKUZ-ESKU Asociación de mujeres para la formación y el desarrollo

8 AMUSKA

9 Acción familiar bizkaina

10 DYA Asociación de ayuda en carretera

Hirugarrena.– Ondoren aipatzen diren elkarteek egindako eskabideei ukoa ematea aginduan finkatutako epetik kanpo aurkeztu dituztelako: EGUNABAR (psikiatriako bezeroen Bizkaiko elkartea), Club de jubilados de Balmaseda, Asociación de mujeres de Gallarta, ALDAKUNTZA (elikadura arloko arazoak dituztenei laguntzeko elkartea) eta EKINTZA-ALUVIZ (Bizkaiko ludopatei laguntzeko elkartea).

Laugarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen ez dion erabaki honen aurka, errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Osasun sailburuari, erabaki hau EHAAn argitaratu eta hilabeteko epearen barruan. Eta hori horrela egin ahal izango da azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. atalean eta hurrengoetan halaxe aginduta dagoelako. Egokitzat jotako beste edozein bideri ere ekin ahal izango zaio.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 15a.

Osasun sailburuordearena.

Ordezkotza eginez, 369/1995 Dekretuko lehenengo xedapen gehigarriko a) letra.

Osasun publikorako zuzendaria,

LUIS GONZÁLEZ DE GALDEANO ESTEBAN.


Azterketa dokumentala