142. zk., 1998ko uztailaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Herrizaingoa
3498
AGINDUA, 1998ko uztailaren 6koa, Herrizaingo sailburuarena, 1998ko martxoaren 16ko aginduaren arabera, titularitate pribatuko ikastetxe eta egoitza batzuei Larrialdi Planak gertatzeko eman zaizkien dirulaguntzen berri ematen duena.
Herrizaingo sailburuaren 1998ko martxoaren 16ko (73 zenbakidun EHAA) agindu batez, titularitate pribatuko ikastetxe eta egoitzetan Larrialdi Planak gertatzeko laguntzetarako deia egin zen.
Agindu horretan xedatutakoarekin bat etorriz, eta epaimahai kalifikatzaileak proposatu ondoren, honako hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinen jasotako zentroei bertan adierazten diren dirulaguntzak ematea.
Bigarrena.– II. eranskinean jasotako zentroei eskatu duten dirulaguntza ez ematea, eranskin horretan azaltzen diren arrazoiegatik.
Hirugarrena.– Martxoaren 16ko aginduaren 8. atalean xedatutakoari jarraituz emango da dirulaguntza, Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak larrialdi planak egin eta oniritzi ondoren. Planok aurtengo azaroaren 30a baino lehen entregatu beharko dira.
Laugarrena.– Agindu honek administrazio bidea agortzen du. Bere aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Zuzentza Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzitarako Salan, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bi hilabeteko epean.
Administrazioarekiko auzi errekurtso hori jartzeko asmoa izanez gero, Herri-Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legearen 110.3 atalean aipatzen den jakinarazpena egin beharko da aurretik.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 6a.
Herrizaingo sailburua,
JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.