142. zk., 1998ko uztailaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3497
AGINDUA, 1998ko ekainaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Eibarko (Gipuzkoa) "Centro de Enseñanzas Integradas" Bigarren Hezkuntzako Institutuaren berariazko izena aldatzeko dena.
Eibarko (Gipuzkoa) «Centro de Enseñanzas Integradas» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren berariazko izena aldatzeko aurkeztu den proposamena aztertu da.
Horren espedienteari Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak eta indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.
Gai horretan erabili beharreko legegintza ikusi ondoren, hau ERABAKI DUT:
Atal bakarra.– Eibarko udalerrian (Gipuzkoa) dagoen eta 20001227 kode zk. duen «Centro de Enseñanzas Integradas» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren berariazko izenaren aldaketa onartu egiten da eta aurrerantzean «Uni Eibar-Ermua» deituko da.
AZKEN XEDAPENA
Bakarra.– Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi–errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 26a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.