Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 1998ko uztailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak


3496

ERABAKIA, 1998ko uztailaren 3koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, unibertsitateko irakasle titularraren plaza bat betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdia egiteko dena.

Errektorego honek erabaki du deialdia egitea erabaki honen I. eranskinean aipatzen den unibertsitateko irakasle titularraren plaza betetzeko merezimendu lehiaketarako. Eta halaxe egin du, Gobernu Batzarrak hartutako erabakiak betetzeko, eta abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoan, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuan, eta Unibertsitate honen Estatutuetan ezarririkoarekin bat etorriz.

Lehenengoa.– Lehiaketa hau ondoko agirietan ezarritakoaren arabera burutuko da: Unibertsitate-Erreformarako abuztuaren 25eko (irailaren 1eko «Estatuaren Buletin Ofiziala») 11/1983 Lege Organikoa; irailaren 26ko (urriaren 26ko «Estatuaren Buletin Ofiziala») 1888/1984 Erret Dekretua; ekainaren 13ko (uztailaren 11ko «Estatuaren Buletin Ofiziala») 1427/1986 Erret Dekretua; 1984.eko abenduaren 28ko (1985.eko urtarrilaren 16ko «Estatuaren Buletin Ofiziala») Agindua; Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuak (1985.eko martxoaren 21eko «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria» eta 1985.eko ekainaren 11ko «Estatuaren Buletin Ofiziala»); abenduaren 23ko (abenduaren 24ko «Estatuaren Buletin Ofiziala») 17/1993 Legea; maiatzaren 19ko (ekainaren 7ko «Estatuaren Buletin Ofiziala») 800/1995 Erret Dekretua; Hezkuntza eta Zientzi Ministerioaren 1995.eko urtarrilaren 23ko (urtarrilaren 28ko «Estatuaren Buletin Ofiziala») Agindua. Eta aipaturiko xedapenetan aurrikusten ez denean, Estatuko Funtzionari Zibilen Legeria Orokorra aplikatuko da, deialdia eginiko plazak banan banan bideratuko direlarik.

Bigarrena.– Aipaturiko lehiaketetan onartua izateko, ondoko baldintza orokorrok eskatzen dira:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko kide diren beste herrietako herritarra, edo, Europar Batasunak hitzartu eta Espainiak sinatu dituen nazioarteko hitzarmenen arabera, langileen zirkulazio askea aplikagarria deneko herrietako herritarra. Langileen zirkulazio aske hori, Europar Elkartea Eratzeko Hitzarmenean definituta dagoena da. Eta hau guztia, abenduaren 23ko 17/1993 Legean eta maiatzaren 19ko 800/1995 Erret Dekretuan ezarritakoaz bat.

b) Hamazortzi urte baino gehiago izatea, eta jubilazio-adinera heltzeke egotea.

c) Diziplina-espedientearen bidez estatuko administrazio-zerbitzutik edo autonomi, erakunde eta herrietako administraziotik aldendua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko gaitua izatea. Espainiar nazionalitatea ez dutenek, ez dute izan beharko kasuan kasuko estatuko funtzio publikoan ihardutea eragozten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik.

d) Unibertsitateko irakaslearen lanari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaisotasunik eta akats fisiko edo psikikorik ez izatea. Hirugarrena.– Eskatzaileek, halaber, akademi baldintza zehatz hauek bete beharko dituzte:

a) Unibertsitate-eskolako irakasle titularren plazetara aurkezteko, lizentziatu, arkitekto edo goi-ingeniariaren titulua izan beharko da. 1984.eko abenduaren 28ko (1985.eko urtarrilaren 16ko «Estatuaren Buletin Ofiziala») Aginduaren eranskinean aipatutako jakintza-arloen izena duten unibertsitate-eskolako irakasle titularraren plazen kasuan, diplomatuak, arkitekto teknikoak edo ingeniari teknikoak ere aurkeztu ahal izango dira, Unibertsitateen Kontseiluaren 1990.eko apirilaren 17ko (uztailaren 24ko «Estatuaren Buletin Ofiziala») Akordioan zehaztuaz bat.

b)Unibertsitate-eskolako katedradunaren eta unibertsitateko irakasle titularraren plazetara aurkezteko, doktore-titulua izan beharko da.

c) Unibertsitateko katedradunaren plazetara aurkezteko, unibertsitateko katedraduna izatea. Unibertsitateko irakasle titularrak eta unibertsitate-eskoletako katedradunak ere aurkeztu ahal izango dira, baldin eta deialdi hau argitaratzen denean hiru urteko aintzinatasuna badute kidego horietako batean edo bien artean. Doktore-titulua izatea derrigorrezkoa da kasu guztietan. Unibertsitateen Kontseiluaren erabakiz baldintza hauetatik salbuetsita dauden doktoreak ere aurkez daitezke plaza hauetara.

d) Meritu-lehiaketaren bidez ebatziko diren plazetara, plazari dagokion kidegoko irakasleak aurkeztu ahal izango dira. Meritu-lehiaketara dei egindako plaza unibertsitateko irakasle titularrarena edo unibertsitate-eskolako katedradunarena denean, kidego bateko zein besteko irakasleak aurkeztu ahal izango dira. Meritu-lehiaketara dei egindako unibertsitate-eskolako irakasle titularren plazetara, batxilergoko katedradun numerarioak ere aurkeztu ahal izango dira.

Titulazioei dagozkien akademi baldintzak, aurreko ataletan aipatutakoak, Europar Batasuneko kide diren herrietan lorturikoak badira, herri horietan luzaturiko tituluari onespena ematen dion Hezkuntza eta Zientzi Ministerioaren Agindua aurkeztu beharko da horiekin batera, Hezkuntza eta Zientzi Ministerioaren 1995.eko urtarrilaren 23ko (urtarrilaren 28ko «Estatuaren Buletin Ofiziala») Aginduaren bederatzigarren artikuluan ezarritakoaren arabera.

Plaza bakoitzerako eskatzen den titulazioa atzerrian lortu bada, Espainian emandako homologazioa aurkeztu beharko da horrekin batera. Homologazio hori, titulu, baliokidetza eta homologazioetarako azpizuzendaritza orokorrak luzaturiko agiriaren bidez egiaztatuko da.

Plaza elebidunetarako lehiaketan parte hartu ahal izateko, euskaraz irakasteko gaitasuna egiaztatuko duen proba espezifikoa egin beharko da aldez aurretik. Honetarako, ahozko azalpena eta idatzizko ariketa bat egin beharko dira Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoreak izendaturiko batzordearen aurrean.

Laugarrena.– Lehiaketan parte hartu nahi dutenek eskaria bidaliko diote Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektore jaunari, Administrazio Publikoen Erregimen Juridiko eta Administrazio-Ihardupide Orokorrerako azaroaren 26ko (azaroaren 27ko «Estatuaren Buletin Ofiziala») 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako edozein ihardupide erabiliz, deialdi hau «Estatuaren Buletin Ofizialean» argitaratu eta hogei laneguneko epearen barruan. Eskaria behar bezala betetako instantziaren bidez egingo da, II. eranskinaren arabera. Instantziarekin batera, lehiaketan parte hartzeko beharrezkoak diren betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dira (fotokopia konpultsatuak edo ziurtagiri originalak), bai eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia arrunta ere. Espainiar nazionalitatea ez dutenek ere beren nazionalitatea akreditatu beharko dute, jatorrizko herriko agintari ahaldunek egiaztaturiko dokumentuak aurkeztuz horretarako. Dokumentazioa atzerrian tramitatu duten interesatuek dokumentuak konpultsatu beharko dituzte, kasuan kasuko espainiar ordezkaritza diplomatikoan. Instantziak Unibertsitateko Errektoregoan jaso daitezke, Leioako Campusean (Bizkaia) kokaturikoan, bai eta Gipuzkoako Errektorordetzan (Tolosa etorbidea, 107 eta Arriola pasealekua, 2) eta Arabako Errektorordetzan (Izarduy Komandantea k/, 2) ere. Instantzia eta dokumentazio bana aurkeztu beharko da, lehia egin nahi deneko plaza bakoitzeko.

Aurreko pasartean aipaturiko Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Erregistro Orokorraren lau atalen ordutegia hau da:

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 16:30era.

Ostiraletan eta udako lanaldian, 9:00etatik 13:00etara.

Instantziak aurkezteko epea larunbata bada, eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Erregistro Orokorrean egun horretan lanik egiten ez denez, Erregistro Orokor hori irekita egongo den lehenengo lanegunera luzatuko da epea.

Posta-bulegoetan aurkezturiko instantziek, Posta-Zerbitzuen Arautegiaren 205.3. artikuluan ezarritako prozedura bete beharko dute: Instantziak postazal irekian aurkeztuko dira, langileak zigilua jar dezan berorien goiko ezkerraldean, bulegoaren izenak eta datak argi azaldu beharko dutelarik.

Betekizun hauek guztiok, bai eta lehiaketan parte hartzeko beharrezko diren akademi baldintza espezifikoak ere, lehiaketan parte hartzea eskatzeko ezarririko epea amaitu baino lehenagoko dataren bati egokiturik egon beharko dira.

Eskatzaileek, lehiaketan parte hartzeko aurkeztuko den eskariari erantsitako ordainagiri originalaren bitartez, ondoren adierazten den zenbatekoa ordaindu dutela egiaztatu beharko dute, eskatzen den plaza bakoitzeko:

Doktoreek: 1.580 PTA (480 PTA espedientea eratzeko eta 1.100 PTA examina-eskubidearengatik).

Lizentziatuek: 1.390 PTA (290 PTA espedientea eratzeko eta 1.100 PTA examina-eskubidearengatik).

Diplomatuek: 1.300 PTA (200 PTA espedientea eratzeko eta 1.100 PTA examina-eskubidearengatik).

Erabaki honen laugarren atalean adierazitako instantziak aurkezteko ezarri den epearen barruan aipaturiko diru-kopuruak ordaindu ez dituzten gurakoak kanpoan geratuko dira, horiek ordaintzeko epe gehigarririk emango ez delarik.

Eskubideen ordainketa, Bilbao Bizkaia Kutxaren 2095.0260-8 sukurtsalean horretarako irekitako 32.3900223-3 kontu-korrontean eginiko sarrera edo transferentziaren bidez burutuko da, «UPV / Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslegorako Errektorordetza» izeneko kontuan. Izena eta deiturak eta aurkezten deneko plazaren ordena-zenbakia zehaztu beharko dira bertan. Bestela, Administrazio Publikoen Erregimen Juridiko eta Administrazio-Ihardupide Orokorrerako Legearen 38.6. artikuluan ezarririko edozein prozedura erabil daiteke.

Ordainketa posta edo telegrafi igorpenaren bidez burutzen duten lehiakideek Lehiaketa-Atalera zuzendu beharko dute, 1397 posta-kutxatila, 48080 - Bilbo.

Bosgarrena.– Eskariak aurkezteko epea amaitu ondoren, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoreak, Administrazio Publikoen Erregimen Juridiko eta Administrazio-Ihardupide Orokorrerako Legean ezarririko edozein prozedura erabiliz, onartu eta ez onartuen zerrenda osoa bidaliko die gurako guztiei, bertan ez onartzearen zergatia azalduko delarik. Interesatuek erreklamazioa jar dezakete Errektorearen aurrean, onartu eta ez onartuen zerrenda onesten duen erabaki horren aurka, onartu eta ez onartuen zerrendarren berri eman eta biharamunean hasiko den hamabost lanegunetako epearen barruan.

Seigarrena.– Ekainaren 13ko 1427/1986 Erret Dekretuaren 9. eta 10. artikuluez bat etorriz, curriculum vitae-aren eredua eransten da honekin batera (III. eranskina). Interesatuek, curriculum vitae-a (bost ale) eta argitarapenen ale bana eta bertan adierazitakoa egiaztatzen duten dokumentuak eman beharko dituzte lehiaketaren aurkezpen-ekitaldian, bai eta irakaskuntza-proiektua ere (bost ale). Plaza meritu-lehiaketaren bidez ebatziko denean, eta bertan iharduteko doktore-titulua izatea beharrezkoa bada, lehiakideek ikerketa-proiektua (bost ale) aurkeztuko dute gainerako dokumentazioarekin batera, hau da, lehiaketako plaza adjudikatuko balitzaio lehiakideak burutuko lukeen proiketua.

Zazpigarrena.– Batzordeburuak, batzordea osatzeko arauak ezarritako epearen barruan, erabakia argitaratuko du, interesatu guztiak deituak izango direneko egintzaren data baino hamabost egun lehenago, gutxienez, haiei guztiei jakinarazi beharko zaielarik. Erabaki horren bidez ondoko hauei egingo zaie deia:

a) Batzordekide titular guztiei eta, behar izanez gero, batzordea osatu ahal izateko beharrezkoak diren ordezkoei, berori eratzeko egintza burutu ahal izateko. Egintza honen eguna, ordua eta lekua ere deialdian jakinaraziko dira.

b) Lehiaketan parte hartzeko onarturiko gurako guztiei, lehiakideen aurkezpen-egintza burutu ahal izateko. Egintza honen eguna, ordua eta lekua ere deialdian jakinaraziko dira.

Zortzigarrena.– Meritu-lehiaketen kasuan, egin beharko den proba hau izango da:

Batzordeak, ekitaldi publikan, eztabaida bat izango du lehiakidearekin, gehienez hiru ordukoa, gai hauen inguruan: merituak eta akademi curriculuma, eta aurkeztutako irakaskuntza-proiektua eta ikerlana. Batzordeak gehiengoz horrela erabakiko balu, lehiakideek ahoz aurkeztu beharko dituzte merituak eta akademi eta ikerketa-curriculuma, eztabaida hasi baino lehenago, eta ordu bat izanez horretarako, beharrezkoa izanez gero, horrela jakinaraziko zaie aurkezpen-ekitaldian eta zozketa egingo da lehiakideek zein ordenatan arituko diren erabakitzeko, irailaren 26ko 1888/1984 Erret Dekretuaren 8. artikuluaren 3. atalean aipatutakoa.

Bederatzigarrena.– Batzordeek ezingo dute proposatu, inola ere, deialdian azaldutako eta beren iharduteari esleitutako plazak baino izendapen gehiago.

Hamargarrena.– Plazak hornitzeko proposaturiko gurakoek, batzordearen ihardunaldia amaitu ondoko hamabost lanegunen epearen barruan, Administrazio Publikoen Erregimen Juridiko eta Administrazio-Ihardupide Orokorrerako Legearen 38.4. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz, ondoko dokumentuok aurkeztu beharko dituzte Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrean:

a) Kasuan kasuko hiritar erregistroak emandako jaiotze-ziurtagiria, edo abenduaren 23ko 17/1993 Legearen 2. artikuluan eta xedapen gehigarri bakarrean aipatutako gainerako herrietan jaiotze-ziurtagiriaren baliokidea den dokumentua.

b) Ziurtagiri mediko ofiziala, unibertsitateko irakaslearen lanari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaisotasunik eta akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten delarik bertan.

c) Diziplina-espedientearen bidez estatuko administrazio-zerbitzutik edo autonomi, erakunde eta herrietako administraziokotik aldendua ez dela izan, eta eginkizun publikoak betetzeko gaitua dela dioen zinpeko aitorpena. Espainiar nazionalitatea ez dutenek, ez dute izan beharko kasuan kasuko estatuko funtzio publikoan ihardutea eragozten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik. Jatorrizko herriko agintari ahaldunek egiaztaturiko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte horretarako.

Karrerako funtzionari publikoak dokumentu eta betekizun hauek egiaztatzetik salbuetsita daude, eta berauek loturik daudeneko ministerio edo erakundearen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, bertan beraiek funtzionari direla egiaztatu eta zerbitzu-orrian azaltzen diren ohar guztiak ageri behar direlarik.

Atzerrian luzatutako dokumentuek, ondoko betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Dokumentuak ofizialak izango dira, agintari eskudunek luzatuak eta bide diplomatikoaren bitartez legeztatuak.

b) Dokumentuekin batera, beharrezkoa izanez gero, gaztelaniarako itzulpen ofiziala aurkeztu beharko da.

Hamaikagarrena.– Izendapenaren berri eman eta biharamunean hasi eta, gehien dela, hilabete bateko epearen barruan, proposaturiko gurakoak bere igorlekuaren jabetza hartu beharko du, eta data honetatik aurrera ondorioak izanez, funtzionaria izango da.

Hamabigarrena.– Deialdi hau eta beronen oinarriak, bai eta bertatik eta batzordeen ihardueratik erator daitezkeen administrazio-egintza guztiak ere, Errektorearen aurrean inpugna daitezke Administrazio Publikoen Erregimen Juridiko eta Administrazio-Ihardupide Orokorrerako Legean aurrikusitako kasuetan eta eran, eta Unibertsitate-Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoan eta irailaren 26ko 1888/1984 Erret Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

Leioa, 1998ko uztailaren 3a.

Errektorea.

B.E. (1996ko azaroaren 5eko erabakia, «1997ko otsailaren 13ko E.B.O.»),

Irakasleen Errektoreordea,

MIREN AZKARATE VILLAR.

I ERANSKINA

Unibertsitateko Irakasle Titularra

Deialdi-era: Merezimendu Lehiaketa

124. Lanpostua: TU 001/0175. Jakintza-arloa: Zuzenbide Prozesala. Saila: Zuzenbide Publikoa. Plaza lortuko duenak egin beharreko irakaskuntza iharduerak: Zuzenbide Prozesala I. Zuzenbide Prozesala II. Elebiduna: Gaztelania-Euskara. Zuzenbide-Fakultatea - Donostia. Arduraldia: Osoa.

II ERANSKINA

Jaun/Andre Txit Gorena:

Unibertsitate horretako Irakaskuntz kidegoen Irakasle-plazarako lehiaketaren deialdia eginik, berori hornitzeko gurako gisa onartua izatea eskatzen dut.

I. LEHIAKETARAKO DEIALDIA EGINIKO PLAZAREN EZAUGARRIAK

Irakaskuntz Kidegoa

1.– Akadem Tituluak (Maila, Luzatu d(it)uen Organismo edo Ikastegia, luzatze-data, kalifikazioa, egonez gero).

2.– Izandako irakaskuntz postuak (Maila, Organismo edo Ikastegia, arduraldi-erregimena, izendapen edo kontratu-data, uzte edo amaitze-data).

3.– Izandako irakaskuntz iharduera (Irakasgaia, Organismoa, Ikastegia eta data).

4.– Izandako ikerkuntz iharduera (Programak eta postuak).

5.– Argitarapenak -Liburuak- (Izenburua, argitaratze-data, argitaratzailea)

6.– Argitarapenak-Artikuluak-(*) ( Izenburua, aldizkaria, argitaratze-data, orrialde-kopurua).

7.– Bestelako argitarapenak.

8.– Bestelako ikerlanak.

9.– Ikerkuntz projektu subentzionatuak.

10.– Kongresuetara aurkezturiko adierazpen eta txostenak (Jar itzazu izenburua, lekua, data erakunde antolatzailea eta izaera nazionala edo nazioartekoa).

11.– Patenteak.

12.– Irakatsitako ikastaro eta Mintegiak (Ikastegia, Organismoa, gaia, buruturiko iharduera eta data adieraziz).

13.– Harturiko Ikastaro eta Mintegiak (Ikastegia edo Organismoa, gaia eta egite-data adieraziz).

14.– Bekak, Laguntzak eta jasoriko Sariak (Lizantziaruaz gerokoak).

15.– Enpresetan eta Lanbide-Askean izandako iharduera. 16.– Irakaskuntz edo ikerkuntz arloko bestelako merezimenduak.

17.– Bestelako merezimenduak.

(*) Aipatu moldiztegian dauden lanak, aldizkari argitaratzailearen aldetiko onespena justifikatuz.


Azterketa dokumentala