Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 1998ko uztailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3494

160/1998 DEKRETUA, uztailaren 21koa, Europako Gaien eta Herrialdearteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializaziorako bekak erregulatzen dituena.

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, kanpoaldean Jaurlaritzaren presentzia lagundu eta koordinatzeko organoa da, bere funtzioak, besteak-beste, Europako Gaien eta Herrialdearteko Lankidetzaren arloetan garatuz.

Bi arlo hauetan profesionalen espezializazioa eta prestakuntza bultzatzeko helburuarekin erregulatzen dira beka hauek, urtero deituko direnak.

386/1995 Dekretuak, uztailaren 27koak, 1997. urteko deialdi arte beka hauek arautu ditu. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua onartu zela eta, dekretu honek Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen du eta honen bidez indarrean dauden diru-laguntzen eta laguntzen errejimena erregulatzeko araua egokitu beharrean aurkitzen gara.

Bestalde, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 1998ko maiatzaren 19an hartutako akordioz, deialdi honengan eragina duten beketarako deialdiei buruzko jarraibideak finkatu zituen.

Ondorioz, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen ekainaren 20ko 305/1995 Dekretuan ezarrita dagoenarekin ados egonik, Lehendakaritzaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko uztailaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.– Xedea.

Dekretu honek Europako Gaien eta Herrialdearteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializazio eta prestakuntza bultzatzera destinatutako bekak erregulatzen ditu.

2. atala.– Deialdia eta iraupena.

1.– Beka hauek konkurtso bidez emango dira eta urtero deituko dira Lehendakaritzaren idazkariaren erabaki baten bitartez, eta kasu orotan deialdiaren xedea, bekaren iraupena, beken dotazioa eta ordainketa, eskaerak aurkezteko lekua eta epealdia eta esleipena adierazi beharko ditu aipatutako erabaki horrek.

2.– Beken iraupena hamabi hilabetekoa izango da.

3. atala.– Onuradunak.

Dekretu honetan araututa dauden dirulaguntzak jasotzeko eskatzaileak baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea beketarako deia egiten den urteko urtarrilaren 1ª baino lehen.

b) Lizentziatua izatea.

c) Urtero deialdia argitaratzen den egunean, Europako edo nazioarteko gaien ezaguera-arlo desberdinei buruzko graduondoko azterlanak egin izana, edo egiten egotea.

d) Lehendik beka hauen edo antzekoen onaradun ez izatea, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura dirulaguntzarik ez izatea.

Beka hauen onuradunak ez dute inolako itzultze edo zigortze jardunbiderik izango.

4. atala.– Eskaerak.

Adierazten diren egunetan eta dagokion inprimakiaren bidez Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurkeztu beharko den eskaerarekin batera, honako hau gaineratu beharko da:

a) NANren fotokopia.

b) 3. atalaren a), b) eta c) hizkietan jasotzen diren baldintzak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak, eta aipatutako idazatiaren d) hizkian ezaritako baldintza betetzearen zinpeko aitorpena.

c) Curriculum vitae, ikasketa-espedientea barne.

d) Lortu nahi den bekarako garrantzi berezia duten egindako ikasketen eta esperientzia praktikoaren ziurtagiriak.Egiaztatzen diren ikasketek, merezimendu gisa konputatuak izateko, izaera ofiziala eta balio akademikoa eduki beharko dute. 8. atalaren arabera beren ezaguera merezimendu gisa baloratzen deneko hizkuntzetan ahoz edo idatziz adierazteko gaitasunaren egiaztagiriak aurkeztea ezinezkoa denean, bidezko diren probak egiteko prest daudela kontsignatu beharko dute.

e) Eskatzaileak egin dituen lan eta argitalpenen kopia.

f) Karnet tamainako argazki bat.

5. atala.– Tutoretza organua eta dirulaguntzen kudeaketa.

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari dagokio tutoretza eta deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen kudeaketa lanak egitea. Hau dela eta bekadunaren ekintzak Idazkaritza Orokor horrek gainbegiratuko ditu.

6. atala.– Aurkeztutako eskaeran dauden akatsak zuzentzea.

Kanpo Harremanetarako idazkaritza Nagusitik eskatzaileak aurkeztu duen eskaeran akatsen bat ikusiko balu berari esango lioke eta honek akats hori konpontzeko 10 eguneko epea edukiko luke. Epe hau bukatu eta zuzenketa egin gabe badago eskaera dagoenean artxibatuko da.

7. atala.– Hautespen-batzordea.

1.– Merezimenduen balorazioa, ondorengo kide hauek osatzen duten Batzorde batek egingo du:

a) Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, lehendakari gisa ihardungo duena,

b) Kanpo Harremanetarako lehendakariaren ordezkaria,

c) Europako Gaietarako zuzendaria,

d) Euskadiren ordezkaria Bruselan,

e) eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusira adskribatutako goi-mailako teknikari bat, idazkari gisa ihardungo duena, hitzarekin baina boturik gabe.

2.– Aipatutako Batzordeak hautagaiekin elkarrizketa bat egin ahal izango du, bidezkotzat jotzen badu, bere prestakuntzari buruzko informazioak osatzeko.

3.– Hautespen-batzordeak, hala dagokionean, teknikari espezialisten aholkularitza eduki ahal izango du. Hauek Batzordean parte hartu ahal izango dute, hitzarekin baina boturik gabe.

4.– Batzordeak hartzen duen edozein erabakik, gutxienez bere kideen erabateko gehiengoaren aldeko botua eduki beharko du.

8. atala.– Esleipena.

1.– Esleipen irizpideak dauden espezializazio arloak kontuan izanda ondorengoak izango dira:

a) Ibilbide akademikoa, bereziki interesatuaren garaduondoko ikasketen burutzapena, kontuan izanik laguntza lehentasunez prestakuntza-fasean dauden pertsonetara destinatuko dela. (%10)

b) Atzerriko hizkuntzen ahozko eta idatzizko ezaguera-maila, batez ere frantsesa eta alemanarena. (%20)

c) Ibilbide profesionala eta egindako ikerketa-lanak, oro har. (%5)

d) Elkarteko Erakundeetan edo, beren izaera dela medio, erakunde hauekin etengabe lanean diharduten entitateetan egindako praktikak. (%10)

e) Nazioarteko eta Europako Batasunaren egungo egoera behar bezala ezagutzea. (%20)

f) Euskaraz jakitea. (%15)

g) Bekaren helburua betetzeko aurkezten den pertsonaren ezaugarri profesionalaren egokitzapena. (%20)

2.– Hau guztia hau baloratzeko Hautespen-batzordeak bidezko diren probak egin ahal izango ditu.

9. atala.– Bateraezintasunak.

Bekaren gozamena beste beka edo laguntza bat jasotzearekin eta ordaindutako beste edozein lanaren burutzapenarekin bateraezina da, ikerketa, irakaskuntza edo norbere konturako zereginen garapena salbu, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak aldez aurretik horretarako baimena ematen badu.

10. atala.– Esleipena.

1.– Hautespen-batzordeak, egindako balorazioa kontuan izanik, Lehendakaritzaren idazkariari beken esleipena proposatuko dio.

2.– Batzordeak ordezko bat proposatuko du adjudikatutako beka bakoitzerako, eta hauek lehentasuna izango dute, arlo bakoitzaren barnean eta ordezkapen-ordenaren arabera, uko kasuak edo egon daitekeen beste edozein gorabehera ordezkatzeko.

3.– Lehiaketa hutsik deklaratu ahal izango da beka batean edo zenbaitetan, konkurrentziarik ez dagoelako edo hautagai bakar batek ere prestakuntza zereginak garatu eta burutzeko eskatzen diren gutxienezko baldintzak edo beharrezko merezimenduak betetzen ez dituelako.

11. atala.– Erabakia.

Lehendakaritzaren idazkariak, bide administratiboa amaituko duen erabakiaren bitartez esleituko ditu bekak.

Erabakia esleipendunei jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Erabaki hori hiru hilabeteren epean hartu beharko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik aurrera.

Aurkezpenaren ondorengo hiru hilabeteko epearen barruan erabaki adierazirik jasotzen ez duten eskaerak errefusatutzat joko dira.

12. atala.– Bekadunaren obligazioak.

a) Bekaren eskera aurkezteak Dekretu honetan eta urteroko deialdiarn Erabakian azaltzen denarekin erabat ados egotea suposatzen du.

b) Erabakian egokitu zaien arlo berezirako ekintza plan bat aurkeztu. Europako Elkartearen errealitatea hurbiletik aztertu behar dutenean bekadunen ekintzak Bruselan garatuko dira edo Euskal Autonomia Erkidegoan deialdiak erabakitzen duen tokian Euskadiko europear gaien errealitatea aztertu behar dutenean.

c) Dagozkion ordainketak jasotzeko beharrezkoak diren aldizkako txostenak entregatzea.

d) Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren ikerketa-proiektuetan parte hartzea.

e) Kanpo Harremanetarko Idazkaritza Nagusiaren proposamenez, bere ikerketaren xedearekin erlazio zuzena duten hitzaldi, ikastaro, ihardunaldi edo mintegietara bertaratzea. Bekadunaren izenemate, bidaia, mantenu eta alojamendu-gastuak Kanpo Harremanetarko Idazkaritza Nagusiaren kontura izango dira. Egonaldiak amaitu ondore, bekedun esleipendunak aztertutako gaiei, hauek planteatzen dituzten arazoei, beren soluzioei eta, oro har, gaiarekin erlazionatuta dauden alderdi interesgarri guztiei buruzko txosten xehekatu bat landu beharko du.

f) Beka erabili konkretuki eman denerako.

g) Ekonomi Kontrolerako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honetan eman diren beken kontrola egiteko eskatzen duten informazioa eskaintzea..

h) Jasotako beka onartu. Honela komunikazio jaso eta handik hamabost egunen barruan bekaren onuradunak espreski ezetza idatziz ez badu adierazten honek beka onartzen dela esan nahi du.

13. atala.– Beken zenbatekoa eta ordainketa moduak.

1.– Beken dotazioa eta ordainketa modua deialdi bakoitzean ezarriko da, honetarako dagoen aurrekontuaren arabera.

2.– Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak, honetarako eskaera aurretik eginik eta aurrerapen moduan epeen aurrerapenerako baimena eman dezeke, bekadunak beka garatzeko aurrerapen hori behar duela akreditatzen duenean.

14. atala.– Bekaren baldintzen aldaketak. Beka emateko kontuan izan diren baldintzen aldaketak, honen helburua beteta dagoela ulertzen denean, edo beste erakunde publiko edo pribaturen batek dirulaguntzak ematen baditu honek beka emateko Erabakia aldetzea ekarriko luke. Hau dela eta Lehendakaritzaren Idazkaritzak likidapena egiteko dagokion Erabakia emango du, eta erabaki honetan emandako dirulaguntzen kopuruak egokituko dira.

15. atala.– Ez betetzeak.

Beka emateko erabili ziren baldintzetakoren bat betetzen ez bada honek 7/1997 Legearekin, ekainaren 19koarekin, eta 698/1991 Dekretoarekin, abenduaren 17koarekin, eta bertan ezarrita dauden baldintzekin Euskal Herriko Altxortegi Orokorrera diruaren bueltatzea ekarriko du, jasotako dirua gehi honi dagozkion interes legalak.

16. atala.– Ziurtagiriak.

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, bekaren epealdia amaitzen denean, bekadunei izaera hori egiaztatzen duen ziurtagiri bat luzatuko die. Era berean, garatu dituzten ihardueren ziurtagiri xehekatu bat emango die. 17. atala.– Aseguruak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, bekadunei dagokienez, heriotza eta ezintasun absolutu erabatekoa eta/edo partziala estaltzen duen istripu-aseguruaren poliza bat, eta bekadunen ihardueraren ondorioz hirugarrenei egindako kalteentzako erantzukizun zibileko beste poliza bat izenpetuko du.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Dekretu honetan aurrikusita ez dagoen guztian, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

Bigarrena.– Euskal Herrko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzn den egunean jarriko da indarrean honako Dekretu hau.


Azterketa dokumentala