Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 1998ko uztailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Santurtziko Udala
3285

IRAGARPENA, Regalesko I-A Gune Homogeneoko 14. etxadiaren xehetasun-estudioa behin-behinean onartu dela jakinarazteko dena.

Regalesko I-A Gune Homogeneoko 14. etxadiko eraikinen xehetasun-estudioa, Promotora Residencial Santurtzi, S.L.-ren izenean Luis Herrán Rodríguez jaunak aurkeztu zuena.

Udalbatzarrak, 1998ko ekainaren 12ko osoko bilkuran, behin-behinean onartu zuen Regalesko I-A Gune Homogeneoko 14. etxadiaren xehetasun-estudioa, Promotora Residencial Santurtzi, S.L.-ren izenean Luis Herrán Rodríguez jaunak aurkeztu zuena.

Horiek horrela, espedienteari buruz jendeari informatzeko hamabost egunez argitaratuko da iragarpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, udal honetako iragarki-taulan, eta Bizkaia lurralde historikoan zabalkunde handien duten egunkarietako batean. Era berean, iragarpen honen eraskinean agertzen diren interesatuei banaka jakinaraziko zaie.

Epe horretan espedientea aztertu ahal izango da Hirigintza arloan eta, era berean, bidezkotzat jotzen diren alegazioak azaldu. Jendaurreko informazio-epean alegaziorik ez balego, behin-behineko onarpena behin-betiko bihurtuko da, alkateari esku ematen zaiola onarpenaren behin-betikotasuna aitortzeko. Behin-betiko onarpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu egingo da.

Santurtzin, 1998ko uztailaren 3an.

Alkatea,

JAVIER CRUZ EXPÓSITO.

ERANSKINA / ANEXO

Regalesko I-A Guneko etxadiaren xehetasun-estudioaren eraginpekoak

Afectados Estudio de Detalle Manzana I-A de Regales

ERAGINPEKOA ORDEZKARIA HELBIDEA PK HERRIA

AFECTADO REPRESENTANTE DIRECCIÓN CP POBLACIÓN

PARMIK 2.371 S.L. Faustino Mendez Sandonis Avda. Carlos VII, 19-bajo 48920 PORTUGALETE

PROMOTORA RESIDENCIAL Luis Herrán Rodriguez General Castaños, 60 48920 PORTUGALETE

SANTURTZI S.L.

GURBIN S.L. Fernando Escalona Gutierrez Polígono Industrial Izarza 48150 SONDIKA

Edificio Esser


Azterketa dokumentala