Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 1998ko uztailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
3283

IRAGARPENA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren zigor-espedienteak irekitzen dituzten Herritarren Segurtasunerako zuzendariaren Erabakiak jakinarazteko dena.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zitzaizkien arren, hori egitea lortu ez zenez, iragarpen hau argitaratzen da, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. ataletan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, doakion orok horren berri izan dezan, ondorengo ohartarazpen eta guzti:

1.– 15 egun balioduneko epea duela jakinarazten zaio, iragarpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, bere eskubideari eusteko komenigarritzat jotzen duen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, egoki baderitzo, jardunbidean zehar erabili asmo dituen frogak proposatzeko. Halaber, Bilboko Gran Vía kaleko 81.-3. pisuan dagoen Segurtasun sailburuordearen Kabineterean Zuzendaritzan espedientea ikusteko aukera du.

2.– Halaber, jakinarazi egiten zaio epe horretan zigor–jardunbidea irekitzen duen erabakiaren edukiaren aurka alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera hori erabaki proposamentzat joko dela eta, azkenean, hala bada, zigor–erabakiaren aurreko izapide guztiak bete direla ulertuko dela. Bilbao, 1998ko maiatzaren 4a.

Herritarren segurtasunerako zuzendaria, ADOLFO FERNÁNDEZ ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala