Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 1998ko uztailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
3282

ERABAKIA, 1998ko ekainaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, 41/98 lehiaketa publikoa iragartzeko dena. Lehiaketa horren bidez kontratu bat adjudikatuko da, Vitoria-Gasteizko Industria Ingeniaritza Teknikorako eta OHOko Irakasleen unibertsitate-eskoletako ikasgela, laborategi eta guztiontzako espazioetarako altzariak erosteko.

1.– Kontratua eskaintzen duena:

a) Erakundea: Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea. Ekonomia Gaietako Errektoreordetza. Unibertsitateko Campusa E- 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa. (94)- 464 77 00- Faxa. (94) 480 11 90.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio Atala.

2.– Kontratuaren gaia:

a) Deskribapena: hasieran adierazitakoa.

b) Zenbat halako: ikusi Preskripzio Teknikoak.

c) Loteak eta kopurua: 3 lote.

d) Emateko lekua: ikusi Preskripzio Teknikoak.

e) Emateko epea: ikusi Preskripzio Teknikoak.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era:

a) Tramitazioa: presazkoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 34.640.000 PTA, BEZaren %16 barne. 1. lotea: 14.600.000 PTA; 2. lotea: 5.660.000 PTA; 3. lotea: 14.380.000 PTA.

5.– Behin-behineko bermea: 1. lotea: 292.000 PTA; 2. lotea: 113.200 PTA; 3. lotea: 287.600 PTA.

6.– Dokumentuak eta argibideak:

a) Helbidea: ikusi 1-a eta 1-b.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: iragarki hau argitaratu eta hamabost eguneko epearen barruan, eguerdiko 13:00etara arte.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi Oinarrien Orria.

8.– Eskaintzak aurkezteko:

a) Azken eguna: iragarki hau argitaratu eta hamabost eguneko epearen barruan, eguerdiko 13:00etara arte. Azken eguna larunbata edo jaieguna balitz, hurrengo astegunera arte atzeratuko litzateke.

b) Dokumentazioa: ikusi Oinarrien Orria.

c) Aurkezteko lekua: UPV / EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak (Arriola pasealekua, 2 eta Tolosa hiribidea, 107 - Donostia-San Sebastián) eta Arabako Campuseko Errektoreordetza (Izardui komandantea, 2 -Vitoria-Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldakiak: ikusi Preskripzio Teknikoak.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1-a.

b) Eguna: 1998ko abuztuaren 11.

c) Ordua: 10:30etan.

10.– Iragarkiaren gastuak: kontratua eskuratzen dutenen kontu.

11.– Interneteko helbidea: http://lgdx01.lg.ehu.es/contratación_compras/concurso.htlm

Leioa, 1998ko ekainaren 24a.

UPV / EHUren 1997ko maiatzaren 13ko Erabakiaz egindako eskuordetzeaz sinatua. Ekonomia Gaietako errektoreordea,

JON BARRUTIA GUENAGA.


Azterketa dokumentala