Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 1998ko uztailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
3280

ERABAKIA, 1998ko ekainaren 30koa, Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendariarena, Lezoko udalerriko (Gipuzkoa), Altamira auzoko 27 poligonoan babes ofizialeko 30 etxebizitzen itunpeko sustapenerako lehiaketa publikorako deialdia egiten duen 1998ko ekainaren 1eko erabakian jasotako oinarriak aldatzen dituena.

Lezoko udalerriko (Gipuzkoa), Altamira auzoko 27 poligonoan babes ofizialeko 30 etxebizitzen itunpeko sustapena esleitzeko deialdi publikoa uztailaren 1eko EHAAn argitaratu zen, 122 zenbakian, eta egin ere, Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendariaren 1998ko ekainaren 1eko Erabakiz egin zen. Argitaratu ostean akatsa egin zela ikusi denez, bidezkoa da dagokien zuzenketa egitea:

1. atala.– Ondorengo hutsaren zuzenketa hau egitea:

Honakoa esan beharrean:

«D) Sustapenaren ezaugarri ekonomikoak.

1.– Esleipenaren edo lehenengo salmentaren gehienezko prezioa, etxebizitzako azalera erabilgarriaren metro karratu bakoitzeko: Deialdi publikoa EHAAn argitaratzen den egunean indarrean dagoen modulu ponderatu aplikagarria 1,35 aldiz.»

Honakoa esan behar du:

<FONT FACE="Garamond" SIZE=3>«D) Sustapenaren ezaugarri ekonomikoak.

1.– Esleipenaren edo lehenengo salmentaren gehienezko prezioa, etxebizitzako azalera erabilgarriaren metro karratu bakoitzeko: Deialdi publikoa EHAAn argitaratzen den egunean indarrean dagoen modulu ponderatu aplikagarria (98.500) 1,25 aldiz.»

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 30a.

Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendaria,

IGNACIO M. ZABALA ZABALA.


Azterketa dokumentala