Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 1998ko uztailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
3264

ERABAKIA, 1998ko uztailaren 3koa, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako deialdia erabakitzen duena.

Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa zuzendariaren 1998ko apirilaren 23ko Erabakiaren bidez, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako deialdia egin zen. Erabaki horren 8. atala betetzeko, eta epaimahai kalifikatzailearen proposamenez, hau <P ALIGN="CENTER">ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako deialdia (1998ko apirilaren 23ko Erabakiaren bitartez egindakoa) erabaki dela deklaratzea, eta deialdiko emaitzak argitaratzeko agintzea.

Bigarrena.– Foru Aldundietan ehiza baimenak ematen diztuzten unitate administratiboetako iragarki oholetan jarriko dira gaitzat hartu diren ehiztarien zerrendak.

Hirugarrena.– Erabaki honen aurka, interesatuek errekurtso arrunta jarri ahal izango diote Nekazaritza sailburuordeari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 3a.

Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa zuzendaria,

ESPERANZA HERNÁNDEZ TXAPARTEGI.


Azterketa dokumentala