Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 1998ko uztailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3261

AGINDUA, 1998ko ekainaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena eta Osasun sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei 1998-99 ikasturtean zehar egin beharreko Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektuak garatzeko deia egiten duena. (Hutsen zuzenketa).

Agindu horretan hutsegite bat egin da, lerroalde bat falta baita —agindu hori 1998ko ekainaren 24ko EHAAn, 117. zenbakian, argitaratu zen—. Hori dela eta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24.2.a atalean agindutakoa aplikatuz, zuzenketa hau egin beharra dago:

11649. orrialdean, zioen adierazpenean, lerroalde hau sartu behar da:

«Aipatutako agindu horrek esparru egokia sortu zuen bien artean lanean aritzeko prozesurako; izan ere, aspaldian ziharduten Sail biek elkarrekin lanean, eskoletako bizimodu osasuntsuaren eta aztura osasungarrien sustapenari dagokionez».

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 30a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Osasun sailburua,

IÑAKI AZKUNA URRETA.


Azterketa dokumentala