Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 1998ko uztailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
3260

130/1998 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoari "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A." sozietate publikoaren akzio berriak harpidetu eta izenpetzeko baimena ematen diona eta sozietateko estatutuak aldatzen dituena.

Maiatzaren 24ko 105/1982 Dekretuaren bidez, «Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A.» sozietate publikoa sortzea erabaki zen eta sozietateko estatutuak onartu ziren.

Sozietate publiko horrek, sortu zenean, zuen helbururik nagusiena pertsonak eta salgaiak trenbidez eta errepidez garraiatzeko zerbitzu publikoa ematea zen, abuztuaren 25eko 2488/1978 Errege Dekretuak eta abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zizkioten lineetan eta bihar-etzi ematen zaizkionetan. Duela gutxi, sozietatearen helburua handitu egin da, urtarrilaren 25eko 56/1994 Dekretuaren 1. atalean eta Sozietatearen Estatutuetako 3. atalean jasota dauden baldintzekin.

Sozietatearen helburu hori behar den moduan betetzeko, aipatu sozietate publikoaren administrazio kontseiluak, 1998ko martxoaren 30eko bilkuran, kapitala zazpi milioi eta bostehun mila (7.500.000) pezetaz 1998an bigarren aldiz gehitzeko proposamena egin zion Akziodunen Biltzar Nagusiari, 105/1982 Dekretuaren 9.1 atalarekin bat etorriz.

Esandako guztiarekin bat etorriz, «Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A.» sozietate publikoaren Akziodunen Biltzar Orokorrak, 1998ko ekainaren 30ean egindako bilkuran, sozietatearen kapitala gehitzea erabaki zuen. Egun, kapital hori hogeita bost mila hirurehun eta bi milioi hirurogeita bi mila eta bostehun (25.302.062.500) pezetakoa da, guztia Euskal Autonomia Erkidegoak harpidetua delarik, bazkide bakarra denez. Kapitala izendun tituluez ordezkaturik dago, zeintzuk bi serietan, A eta B, jaulkita dauden. A seriea: bi milioi bederatziehun eta hogei mila berrehun eta hirurogeita hamabost (2.920.275) akzioz osatatuta dago; bakoitzaren balio izendatua zazpi mila eta bostehun (7.500) pezetakoa da eta batetik (1) bi milioi bederatziehun eta hogei mila berrehun eta hirurogeita hamabostera (2.920.275) bitarteko zenbakiak —biak barne— dituzte hurrenez hurren, guztiak harpidetu eta ordaindu direla. B seriea: hirurehun eta berrogei mila (340.000) akzioz osatatuta dago; bakoitzaren balio izendatua hamar mila (10.000) pezetakoa da eta batetik (1) hirurehun eta berrogei milara (340.000) bitarteko zenbakiak —biak barne— dituzte hurrenez hurren, guztiak harpidetu eta ordaindu direla. Egingo den gehiketa zazpi milioi eta bostehun mila (7.500.000) pezetakoa izango da: A serieko mila (1.000) izendun akzio jaulkiko dira, bakoitzaren balio izendatua zazpi mila eta bostehun (7.500) pezetakoa dela; bi milioi bederatziehun eta hogei mila berrehun eta hirurogeita hamaseitik (2.920.276) bi milioi bederatziehun eta hogeita bat mila berrehun eta hirurogeita hamabostera (2.921.275) bitarteko zenbakiak —biak barne— dituzte hurrenez hurren; ez dute ezelako jaulkipen gastu nahiz zergarik izango; akzio berri bakoitzeko jaulkipen-saria hiru milioi laurehun eta hirurogeita zazpi mila zazpiehun eta berrogeita bederatzi (3.467.749) pezetakoa izango da. Jalkiko diren akzioek aurrekoen eskubide eta betebehar berberak sorraraziko dituzte.

Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 44. atalak agintzen duenez, Euskal Autonomia Erkidagoko Administrazioak sozietate publikoen akzioak erosi ahal izateko, Jaurlaritzak baimena eman beharko dio dekretu-bidez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta sozietatea administrazio mailan menpe dagoeneko sailaren sailburuak elkarrekin proposamena egin ondoren.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Garraio eta Herrilan sailburuak elkarrekin proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko ekainaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematea «Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A.» sozietate publikoak jaulkitako mila (1.000) izendun akzio —A seriekoak— harpidetu ditzan, bazkide bakar izateak ematen dizkion eskubideak erabiliz. Akzio bakoitzaren balio izendatua zazpi mila eta bostehun (7.500) pezetakoa da. Akzioek bi milioi bederatziehun eta hogei mila berrehun eta hirurogeita hamaseitik (2.920.276) bi milioi bederatziehun eta hogeita bat mila berrehun eta hirurogeita hamabostera (2.921.275) bitarteko zenbakiak —biak barne— dituzte hurrenez hurren; ez dute ezelako jaulkipen gastu nahiz zergarik izango; akzio berri bakoitzeko jaulkipen-saria hiru milioi laurehun eta hirurogeita zazpi mila zazpiehun eta berrogeita bederatzi (3.467.749) pezetakoa izango da. Jalkiko diren akzioek aurrekoen eskubide eta betebehar berberak sorraraziko dituzte.

2. atala.– Aipatu sozietate publikoaren estatutuetako bosgarren atala aldatu egiten da eta honela geratuko da:

«5. atala. Kapitala.

Sozietatearen kapitala hogeita bost mila hirurehun eta bederatzi milioi bostehun eta hirurogeita bi mila eta bostehun (25.309.562.500) pezetakoa da. Kapitala izendun tituluez ordezkaturik dago, zeintzuk bi serietan, A eta B, jaulkita dauden. A seriea bi milioi bederatziehun eta hogeita bat mila berrehun eta hirurogeita hamabost (2.921.275) izendun akzioz osatatuta dago; bakoitzaren balio izendatua zazpi mila eta bostehun (7.500) pezetakoa da eta batetik bi milioi bederatziehun eta hogeita bat mila berrehun eta hirurogeita hamabostera bitarteko zenbakiak —biak barne— dituzte hurrenez hurren, guztiak harpidetu eta ordaindu direla.

B seriea hirurehun eta berrogei mila (340.000) izendun akzioz osatatuta dago; bakoitzaren balio izendatua hamar mila (10.000) pezetakoa da eta batetik hirurehun eta berrogei milara bitarteko zenbakiak —biak barne— dituzte hurrenez hurren, guztiak harpidetu eta ordaindu direla».

Vitoria-Gasteizen, 1998ko ekainaren 30ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Garraio eta Herrilan sailburua,

JOSÉ ANTONIO MATURANA PLAZA.


Azterketa dokumentala