Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 1998ko uztailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3257

1341/1998 ERABAKIA, ekainaren 15ekoa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Gipuzkoako Osasun Barrutiko Gipuzkoa-Ekialdea Eskualdeko zuzendari medikoaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Gipuzkoako Osasun Barrutiko Gipuzkoa-Ekialdea Eskualdeko zuzendari medikoaren lanpostua hutsik dagoenez, zuzendaritza nagusi honek lanpostu hori izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. atalean eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoaren arabera. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionarioek, estatutupekoek edo lan-kontratukoek) eta deialdi honetako oinarriak betetzen dituzten gainerako langileek eskatu ahal izango dute Gipuzkoako Osasun Barrutiko Gipuzkoa-Ekialdea Eskualdeko zuzendari medikoaren lanpostua, zeinetarako deialdia erabaki honen bitartez egiten baita. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

1.a.– Medikuntza eta Kirurgiako lizentziatura izatea.

2.a.– Administrazio eta gestio-lanetan esperientzia izatea. Bigarrena.– Eskabideak Osakidetzako Barruti Zuzendaritzetan edo Zerbitzu Zentraletan aurkeztuko dira, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta 15 egun balioduneko epean; horretaz gain, Herri–Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean ezarritakoari jarraituz ere bidali ahalko dira.

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten hautagaiek Osakidetzako Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzari zuzendu beharko dizkiote eskabideak, eta horrekin batera curriculum vitae-a aurkeztu beharko dute. Bertan honako hauek jasoko dira:

– Titulu akademikoak.

– Betetako lanpostuak.

– Lanbidean eta osasun-gestioan izandako esperientzia.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntz ezagupideak eta aipagarri iritzitako bestelako merezimenduak.

Eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela eta aurkeztutako merezimenduak benetakoak direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek eskabidearekin batera. Horretaz gain, komenigarri ikusten dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– Osakidetzako zuzendari nagusiak ebatziko du deialdia, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunean hasi eta, gehienez, hilabeteko epean. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 15a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala