Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 1998ko uztailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3256

1356/1998 ERABAKIA, ekainaren 11koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Mendaroko ospitaleko (Gipuzkoako Osasun Barrutia) Gestio Ekonomikorako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Mendaroko ospitaleko (Gipuzkoako Osasun Barrutia) Gestio Ekonomikorako zuzendariaren lanpostua hutsik dagoenez, zuzendaritza nagusi honek lanpostu hori betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. atalean eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoaren arabera. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioek eta Osasun instituzioei atxikitako langileek eskatu ahal izango dute Mendaroko ospitaleko (Gipuzkoako Osasun Barrutia) Gestio Ekonomikorako zuzendariaren lanpostua, zeinetarako deialdia erabaki honen bitartez egiten baita. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

1.– Espainiako edo Europako Batasuneko kideren bateko nazionalitatea izatea; edota, Europako Batasunekoa izan gabe, harekin egindako nazioarteko hitzarmenen bitartez —Espainiako Estatuak ere izenpetuak— langileen joan-etorrirako askatasuna duten estatuetako nazionalitatea izatea, Europako Batasunaren Eratze-Itunean finkatutakoaren arabera.

2.a.– 18 urte beteta izatea.

3.a.– Lanpostua arazorik gabe betetzeko beharrezko gaitasun psikikoa eta fisikoa izatea.

4.a.– Lanbide horretarako edo eginkizun publikoetarako gaitasunik gabe utzi ez izana, eta diziplinazko espediente baten ondorioz Herri Administraziotik kanporatua ez izatea.

Atzerritarren kasuan, euren estatuan Funtzio Publikora sartzea eragozten dien diziplinazko zigorrik edo kondena penalik ez izatea.

5.a.– Ezintasun edo bateraezintasunetako legezko egoeraren batean ez egotea, Administrazio Publikoen Zerbitzuan dagoen Pertsonalaren Bateraezintasunak arautzen dituen abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera; horrek, ordea, ez die eragingo jadanik kargu publiko bat edo jarduera pribatu bat burutzen ari direnei, baldin eta lege horrek aipatzen duen aukera-eskubideaz baliatzerik ez badute izan.

6.a.– Unibertsitateko titulazioa izatea.

7.a.– Administrazio eta gestio-lanetan esperientzia izatea. 8.a.– Lanbidean frogatutako gaitasuna izatea.

Bigarrena.– Eskabideak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta 15 egun balioduneko epean aurkeztu ahalko dira Osakidetzako Giza-Baliabideen Zuzendaritzan. Horretaz gain, Herri–Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean aipatutako moduaz ere aurkeztu ahalko dira.

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten hautagaiek curriculum vitae-a ere aurkeztu beharko dute eskabideekin batera. Bertan honako hauek jasoko dira:

– Titulu akademikoak.

– Betetako lanpostuak.

– Lanbidean eta osasun-gestioan izandako esperientzia.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntz ikasketak eta aipagarri iritzitako bestelako merezimenduak.

Eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela eta aurkeztutako merezimenduak benetakoak direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek eskabidearekin batera. Horretaz gain, komenigarri ikusten dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– Osakidetzako zuzendari nagusiak ebatziko du deialdia erabaki-bidez, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunean hasi eta, gehienez, hilabeteko epean. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langile funtzionario batek edo osasun-instituzioei atxikitako langile batek betetzen badu lanpostua, aipatu erabakian egingo da izendapena.

Aitzitik, lanpostua arestian aipatutakoez beste langile batek betez gero, goi zuzendaritzako lan-araubide bereziaren arabera beteko da, Estatuaren 1992rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 31/1991 Legearen azken xedapenetatik zazpigarrenaren aplikazio ordeztailearen indarrez. Bosgarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 11.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala